Antzinako bizimoduari buruzko iritziak

Antzinako bizimodua zelakoa (gogorra; konformidade handia; e.a.); Famili-arteko harremana; belaunaldi desberdinen arteko harremana, lehengoa eta oraingoa, konparazioak, lehengo bizimodua hobea..., aldaketak, emakumearen egoera,

-

Transkribapena

Nor Loinaz Azpiazu, Juli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-138
Pasartea 0:16:08 - 0:16:55 (0' 47'')
Laburpena Orduan miseria handia zen. Gaur egun ez gara konturatzen zenbat dugun, lehen bizitza gogorragoa zen.

Auzokoekin harremana

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:53:52 - 0:56:44 (2' 52'')
Laburpena Garai hartan auzokoekin harreman gehiago zuten, eta elkarlana ere handiagoa izaten zen. Ez zen ez irratirik ez telebistarik, beraz auzokoengandik jakiten ziren gauza asko. Pertsonekin ere tratu gehiago izaten zuten. Bere amonaren ama norbait pasatzen ikusten zuenean etxe atarira ateratzen zen kontuak jakiteko. Gogoratzen du etxera ekarri zuten lehen irratia.

-

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:25:57 - 0:28:21 (2' 24'')
Laburpena Bere senarrak ez zekien irakurtzen eta gidatzerakoan arazo handiak izaten zituen. Ezagutzen zuen bidean ez, baina ezagutzen ez zituen bideetan seinaleak ezin baitzituen irakurri, eta ondokoak irakurri behar izaten zizkion. Arriskutsua izatera irits zitekeen.

Txermoniak, auzokoekin banatu

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:44:52 - 1:46:45 (1' 53'')
Laburpena Txerri bat hiltzean, txermoniak auzokoekin banatzen ziren. Eta gero bueltan ere jasotzen zen. Beraiek orain zahartu egin dira. Gauzak asko aldatu dira.

Aldaketak

Transkribapena

-Eske askotan kusten zu telebisiyun afrikako beltz hoik eta esaten zu , "Joe!" mixeiya ez kusten zu ze mixeiya miño, halako moun bizittu ga! halako moun bizittu ga!
Mixeiya hemen hemen baserriyak ez argiyikan ez urikan ez bireikan, holaxe izautu ttugu! eta atai guziya loiya 'ta denan 'ta hola
- Bai,bai 'ta meiko bakarra zea guziyantzako 'ta holako serbiziyoik 'ta ez
- Bai, bai
- Oan gezurra iruitzen digu miño!
- Parto guziyak itxian, ordun.
'Ta bueno! ''ta famili galantak eta hazi `ta benga! Ume zarrenak bestik hazitzen ta amak umik karri 'ta benga 'ta benga! bata bestik launduz 'ta...horren arropak honentzako 'ta honenak horrentzako 'ta segi!
-Bai, bai 'ta eskola miño lenoztik lanea 'ta oaiñ ezin dia gauz hoik in
- Keba! 'ta ume gaxu hau nola bialiko zu hemendik haraño oiñez!kben eske eske dena... geyegiya da oaiñ e!
Leno 're bai miño oañ e' bai.
- Bai oan buelta geiyegi.
- Bai, bai geiyegiya da.
- Hoi dugu txarra urte gutxin, gauzza batzuk hobea miño beste batzuk
- Bai, bai, bai, bai ez dugu ikasi gaurko gaztiak ez du ikasi baloratzen, ez du ikasi baloratzen zer dakan eskutan, ez
- Dena euki bai dugu!
- Dena, dena dena
- Ordun ez dgu eyogu zeai itten
- 'Ta kostata izaten dia gazak e! Jendia ani hasten denin konturatzen da joe dirua
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:37:10 - 0:39:10 (2' 00'')
Laburpena Miseria zer den ezagutu dute: baserriak ez urik, ez argirik eta ez biderik gabe. Erditzeak etxean. Familia galantak: ume zaharrena gazteak zaintzen. Gaurko gazteak ez du ikasi eskuetan daukana baloratzen.

Aziendaren gobernua

Transkribapena

-'Ta gio zuek gotuko zazte pauxa 'ta bueno, be belarra bakarra ez gio pauxa 'ta teplak eta, oandikan tepla ingo da
- Bai, bai bai.'ta gio belar ondua, 'ta denetik. Aziendak denetik.
Garai batin aziendak ondo gobernatzen zin. 'ta oan berriz ematen yote dena pentsu mai zikinki bat 'ta hortikan ezerrez besteikan ez. 'Ta baba.
- Ollu olluak bezela. olluak, kaiolan dozten olluak arrautza askoz ahulo ingoute. Miño ollu baldin badabil harek arrautza hobia ingou. Hemen hor kanpun ibiltzeia, hemengo hor bertan do itxi hoi, hor arrautza ondo tortze'a.
Han kaiolan sartu, jaten emandakua jan 'ta han bertan eon, hua...
- Harrek ber du be zea, be ibiliya.
- Bai, 'ta kaiolan e' emango baliyoteke artua normalidadin miño jeneal pentsua botzen yote 'ta pentsu hoi auskalo zeñekin iña dagon.
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:14:00 - 0:15:00 (1' 00'')
Laburpena Garai batean, azienda ongi gobernatzen zen; belar asko egiten zen. Orain pentsua ematen zaio. Oiloak kaiolan arrautzak azkarrago egiten ditu, baina kanpoan dabilenak arrautza hobea.

Konformidade eta patxada handiagoa lehen

Transkribapena

-Ez, dembo batetik, ez, ez, ez. Bitu konforme, oain gu bezin konforme dembateko zarrak 'e. Hoi 're san ber da e. Konformidade gehiyuo zuten. Zertik da hoi?
Zailtasuna guk biño gehiyo izautu dutelako ez. Nik hala uste dut. Gure ama, ez nik saten dutelako 'ta umiak mutikozkorrak eta neska. Sekula umikin kabreatu.
Beti, iñoiz 'e, kabreatzen zen bea tankera txarrakin, ongieza. Baiño gutxitan eoten zen. Gaiñekun umikin broman. Harrek halako eziñeaman hoi umiai, zea hoi ez zun.
Pazintzi bat eta telebisiyun gustora eoten zen. 'Ta haik zerbait saten bazuten, "Hoi erua, hoi zea 'ta..." ahalin hala in 'ta.
-A illobakin 'de?
-Illobakin, illobakin.
-Holako pazintziya zun?
-Konformidadia.
-Izuarriya! Bueno! Harrek...
-'Ta personak, leno honek san duna, attona hoi Eiziarkua 'ta Letekua behiyak galduta han behitan.
Haik hitz txarra, barrabillak ber ttu personak. Azienda biali 'ta bea lasai errin!
-Lasai tabernan!
-Hoi bazen dembatin.
-Beste patzadaa bat, ez?
-Bai.
-Lan gehiyo 're bai, biño beste...
-Bai, biño.
-Bata bestikin eon 'e bai gehiyo.
-Bai. Hoi...
-'Ta berriketan...
-Haik tabernan geldittu Presondon 'ta goizeko hiruak arte 'ro... Goizeko hirutan saten zun gue attak!
-Zui ez al zaittu
-Zea ama torri ziyola, suegra zea... Ez zela.
-Zui ez al zattu iruitzen gaur denak prisaka bizitzen gala?
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:55:30 - 0:57:10 (1' 40'')
Laburpena Zailtasun gehiago ezagutu zutelako edo, konformidade handiagoa zuten gure aurrekoek. Beste patxada bat zegoen. Gaur egun, presaka ibiltzen gara.