Txermoniak, auzokoekin banatu

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:44:52 - 1:46:45 (1' 53'')
Laburpena Txerri bat hiltzean, txermoniak auzokoekin banatzen ziren. Eta gero bueltan ere jasotzen zen. Beraiek orain zahartu egin dira. Gauzak asko aldatu dira.

Transkribapena

- Txerri bat hiltzen bazun baserritar batek, txermoniyak olkiya 'ta xolomua o' puxka bat eo han izaten zittun itxian. Geo harrek beak hiltzein atzea bueltan e' bai.'Ta denak hola.
- Asko kanbiatu dia gauzak ez?
- O! Bai bai oaiñ gehiyei do. Gauza gehiyegi harrapatzen da oaiñ, miño oañ ya alper da gauza ez ga.
Leno gauza giñala pozik jango 'ta pozik ingo, 'ta gauza giñala sosik ez. Oaiñ dirua izaki 'ta abildadeik ez! Gauza ez!
- Hola izaten da.
- Bai
- Beti zerbait falta izaten degu ez deu dena izaten.
- Ez ez
- Gauza bat baldin bazu bestia ez duzu izango 'ta hola da
- 'Ta jatena gustokua baldin bazu raka raka jan 'ta gizendu
- Hoixe
- Pixka 'at ibiltzen ga miño gutxi.
Gizendu 'ta, garai batin ez giñan asko gizentzen! oain miño gehiyo jaten genun e!
- A bai e?
- Bo!
- Jana sanua ordia!
- Sanua 'ta geo ez giñan geatzen lanetik. Goizin euna argittu zai lanen hasteko. 'Ta oantxe ya arratxin ez da ikusten deuse
- Erretiratu
- Orduntxe. 'ta geo 're igual orduerdi bat eo gehiyoko birian jon ber izaten zen itxea. Txaola izaten genun jeneal inguruan txaolan geatzein miño ua gustoa.