Antzinako bizimoduari buruzko iritziak

Antzinako bizimodua zelakoa (gogorra; konformidade handia; e.a.); Famili-arteko harremana; belaunaldi desberdinen arteko harremana, lehengoa eta oraingoa, konparazioak, lehengo bizimodua hobea..., aldaketak, emakumearen egoera,

Baserria galtzen

Transkribapena

-San nahi nuke baserriyan, leno san dutena, zea lana ingo luke oandik, irabaziya izan ezkeo, errelebun ni beti fabrikan ibilliya naz, baserriyan aittu naz. Biño iaziya bazon.
Honek, nik kinzena beti zintzo entreetu yot honei, biño esniakin kartzen zun ya astekokonsumiziyua itteko aiña.
-Bai, ordun bai.
-'Ta sosa, ez genun asko iabazten jornala biño. Gaur ez do bat 'e, gaur bat 'e, bat 'e ez. Galdu gaiñea itten du gaur baserriyan.
-Hoi da.
-Hara, hautsak kooperatiba ibiltzen ttugu 'ta hamasei zaku kartzen ttugu 'ta gaur 'e deittu zattuzte eguerdiyan 'o noiz zen?
-Bai.
-Aber hautsa zembat 'zango 'ta hamasei beti bezela. (...) deus 'e. Enrikek ibiltzen du martxa. Nik launtzen yot, harrek ibiltzen du azienda 'ta zea dena martxa.
Biño ez do iabaziyik, ez do iabaziyik, ez do iabaziyik, bat 'e, bat 'e, bat 'e. 'Ta gaiñea oain oain prezisona, ez zu zuk aintzen. Dembatin tortzen zen "Bueno zea bat ber dut" 'o "Zembat baliyo du?"
Jabik aintzen zun, gaur eosten duna tortzen zattuna, harakiñak 'o harrek zeatzen zattu: "Hombeste patuko 'it! Nahi bauk man zak 'ta nahi bauk ez 'ta" . Hola... Ez do, ez do, ez do.
-Len zerbaitt 'e ikusten zen ...
-Arront.
-Bai, oaiñ ez da, ez da.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:02:31 - 0:04:00 (1' 29'')
Laburpena Lehen, esnearekin bakarrik ateratzen zen etekina. Gaur egun, irabazirik ez da, eta, gainera, galdu egiten da. Lehen, baserritarrak agintzen zuen erostunarekin; orain, alderantziz.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-035
Pasartea 0:10:40 - 0:15:10 (4' 30'')
Laburpena Elizaren gaineko iritzia. Lehen, jendea asko joaten zen elizara; orain, hutsik daude.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-013
Pasartea 0:57:00 - 0:58:30 (1' 30'')
Laburpena Garai batean beldur handiagoarekin bizi ziren, norbaiti errespetua galtzeko kezkarekin. Orain trankilago bizi dira.