Konformidade eta patxada handiagoa lehen

Primary tabs

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:55:30 - 0:57:10 (1' 40'')
Laburpena Zailtasun gehiago ezagutu zutelako edo, konformidade handiagoa zuten gure aurrekoek. Beste patxada bat zegoen. Gaur egun, presaka ibiltzen gara.

Transkribapena

-Ez, dembo batetik, ez, ez, ez. Bitu konforme, oain gu bezin konforme dembateko zarrak 'e. Hoi 're san ber da e. Konformidade gehiyuo zuten. Zertik da hoi?
Zailtasuna guk biño gehiyo izautu dutelako ez. Nik hala uste dut. Gure ama, ez nik saten dutelako 'ta umiak mutikozkorrak eta neska. Sekula umikin kabreatu.
Beti, iñoiz 'e, kabreatzen zen bea tankera txarrakin, ongieza. Baiño gutxitan eoten zen. Gaiñekun umikin broman. Harrek halako eziñeaman hoi umiai, zea hoi ez zun.
Pazintzi bat eta telebisiyun gustora eoten zen. 'Ta haik zerbait saten bazuten, "Hoi erua, hoi zea 'ta..." ahalin hala in 'ta.
-A illobakin 'de?
-Illobakin, illobakin.
-Holako pazintziya zun?
-Konformidadia.
-Izuarriya! Bueno! Harrek...
-'Ta personak, leno honek san duna, attona hoi Eiziarkua 'ta Letekua behiyak galduta han behitan.
Haik hitz txarra, barrabillak ber ttu personak. Azienda biali 'ta bea lasai errin!
-Lasai tabernan!
-Hoi bazen dembatin.
-Beste patzadaa bat, ez?
-Bai.
-Lan gehiyo 're bai, biño beste...
-Bai, biño.
-Bata bestikin eon 'e bai gehiyo.
-Bai. Hoi...
-'Ta berriketan...
-Haik tabernan geldittu Presondon 'ta goizeko hiruak arte 'ro... Goizeko hirutan saten zun gue attak!
-Zui ez al zaittu
-Zea ama torri ziyola, suegra zea... Ez zela.
-Zui ez al zattu iruitzen gaur denak prisaka bizitzen gala?