Hika-zuka-berori

Berorika

Transkribapena

-'Ta berorrika apaizai 'ta meikui 'ta ingo zen?
-Joe, ba nik berorrika ez dakit.
-Dembo batin berorrik aitten zen miño geo, geo ez geniyon hala itten. Dembatin bai Don Pabloi 'ta.
-Familiyak 'e bazin gurazui 're berorrika itten ziyotenak.
-Bai, zeai Joxe Mari 'ta, bikaiyo Joxei 'ta hoik 'e.
-Ez aspaldiyan berorrika ez da iñor askoikan ingo.
-Ya ez, gaur egun behintzat ez. 'Ta zeñei itten zen, apaizai, meikui 're bai?
-Bai.
-Meikui 're beorrika.
-Meikui 'ta betenaiyui 'ta.
-Betenaiyuai 're bai 'ta.
-Karrerako gizonai.
-Karo!
-Kategoriya.
-Oan berriz karrerakua asko da 'ta.
-Oain denai igual.
-Oan eozin da kategorikua.
-Oan denak. 'Ta alkatiri 'ta?
-Alkatiri 'ta hala ingo zen, bai!
-Ni ez naz gotzen alkatikin eoten bagiñan 'e 'ta!
-Kargo haundiya zen alkatia.
-Berorrika?
-Alkatiai? Ze ingo zeniyon ba?
-Bai?
-Bai. Aber gu Martin Zalakain 'ta hoik alkarrekin ibiltzen giñan kantatzen eta...
-Bai! Zu Martin Zalakaiñen garaiyan umia izango ziñan!
-Bueno biño Martin ...
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:38:47 - 0:40:00 (1' 13'')
Laburpena Berorika. Garai batean bai, apaizei, medikuari, albaitariari... Familia batzuei ere bai. Alkateei beti ez.

Erdara, hika...

Transkribapena

-Hor kale aillekan emakumik iuki zuten, ez, joera erdaraz itteko 'ro? Emakume gaztiak, ez? Zu ez za gotzen hoi?
-Denak erdaraz! Onbre! Asko bai!
-Hitz bat euskeraz 'ta gaiñekua ...
-Oiyartzunguk ez dakit nik haimbeste itten zuten, miño bah!
-Bai, bai, bai.
-Ingo zuten, guk geonek e!
-Oiyartzunen, bazerritarrak 'e bai e! Bazerritikan 'e kalea torri 'ta ez ziyoten iruitzen ño! Bestik miño gutxiyo.
-Gu 're aitzen giñan e! Erdaraz launak Milagros 'ta Graxiana 'ta (...)ko hortan, bai. Euskaraz gehiyo e!
-Miño, bazerritarrai asko guztatzen zaiyo erdaraz hitzeittia. Nombaitte bestiak miño gutxiyo ez izatiagatik 'o.
-Miño euskaraz gehiyo! Pua! Nik behintzat bai.
'Ta Maitxo 're launakin 'e beti euskaraz. Mendibilkukin erdaraz... hitz bat 'o beste berbada saltatu 'ta. Miño gaiñekun ez, ez. Milagrosekin 'ta 're bai. Erdaraz 'e Maria Dolorex 'ta, pixka 't.
-Eta hika? Hika ohittura bazute zuek?
-Gutxi.
-Zuen artin 'e ez zazte hika aiko?
-Ez!
-Gu?
-Ez.
-Gue, gu artin. Lezon ohittura haundiya da.
-Bai.
-Zuek senidin tartin hika?
-Senidetan 'e bai! Mutillai beiñipin bai. Neskai, neskai.
-Bai. Guk 'e mutillai igual e. Nik 'e. Bai.
-Bai.
-(...) Biño bai bai. A, 'ta hoiri 're bai pixka 't 'ta.
-Eske zuka ibiltzen da berorrika bezela 'o.
-Ahizpai 're igual noiz 'o noiz. Miño gaiñekun hola. Launakin 'ta holako...
-Launakin (...)
-Launakin beti, ez.
-Oaiñ ez ...
-Launakin zuka? Launakin 'e zuka?
-Launakin zuka.
-Bai e?
-Oaiñ 'e hika azko ai da berriz 'e zetzen e!
-Ez na akortzen ni.
-Hika?
-Hika.
-Hitz bat berbada eskapatuko ziun miñon.
-Bai, bueno, oan gaztian artin gutxi e!
-E?
-Gaztian artin gutxi.
-Bai?
-'Ta jakin 'e ez askok e!
-Hoi da.
-Ez! Ikastolan 'ta ez baitute hika ikasten 'ta!
-Ez, ez, ez.
-Ba al dakite hika?
-Ez dakit ba!
-Nik Axier 'ta ez ttut sumatu. Horren semia 'ta behiñ 'e hika.
-Ez, ez dut uste. Jakin 'de ez, gutxi. Gue erarekuk bai, ne erareko mutillak eta bai.
-Miño Axunek 'e ez.
-'Ta Inaxio 'ta beak bai ba! Hok bai, ez?
-Oi, ba!
-Oi! Gue Inaziok.
-Dena!
-Nik 'e bai beai e!
-Bai.
-'Ta beak senidin artin?
-Axunek 'e igual pixka 't.
-Bai, bi mutillak aiko dia bai. Nezkak ez.
-Neskak gutxiyo beti.
-Ohitturak izaten dia.
-Bai, hoi da.
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:35:59 - 0:38:47 (2' 48'')
Laburpena Kalean denak erdaraz aritzen ziren, eta baserritar asko ere bai, konplejuarengatik. Hika norekin egiten duten. "Noiz edo noiz".

hika, zuka, berorika

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41c
Pasartea 0:34:57 - 0:40:59 (6' 02'')
Laburpena Berak hika hitz egiten die anai arrebei. Haiek aldiz zuka egiten diote berari, zaharragoa delako. Orain aldiz ikusten ditu gazteak askoz zaharragoei hika egiten, arraroa egiten zaio. Senar emazteen artean beti zuka.

zuka,hika, berorika

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-129
Pasartea 1:30:31 - 1:32:37 (2' 06'')
Laburpena Bera baino anai-arreba zaharrago eta gurasoei zuka egiten zien. Bere adinkide eta gazteagoei berriz hika. Berari berriz denek hika egiten zioten. Berorika ez daki ongi, apaizei egiten zioten.

Medikuak garrantzitsuak

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. 'Prailetarra'
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 0:36:37 - 0:37:59 (1' 22'')
Laburpena Garai hartan medikuak garrantzi handia zuten. Goi mailakotzat tratatzen ziren. Apaizei bezala berorika egiten zitzaien. Gaur egun biek ala biek galdu dute estatus hori. Juantxok nahiago du lehengo ohitura. Orain lotsagabekeria asko dagoela iruditzen zaio. Lehen errespetu gehiago zegoen.

Auzoan beti hika

Transkribapena

- Gaiñekun zuek, e... Iturrioztikan kanpoa, beste auzotan 'de izaunak battuzute... haikin ze aitzen zazte hika 'o zuka?
- Segun nola den. Segun nolako hartuemana zun.
'O baldin badakizu hika ez dula dominatzen ordun zuka sartzen za. Porke askotan hika igual itten yon 'ta bea ikusten baun pixkat zeatua ordun seittun zuka sartzen zea, bai. Miño bestela konfiantza haundiya bazu hikan.
- Ni koiñatakain 'de bai e; beti euskaraz biñon zuka. 'Ta nei sartze 'izkit hitzak hika 'ta saten dut : "Ospas! hokin etzakat hitzeittik hika 'ta!".
- Klaro, etzekiten eta erantzuten hika.
- Bai, hoi bai e.
- Bai, konturatzen baza ez dakila hikan, zukara pasatzen zea.
- Klaro, zailla da zu hika haiki 'ta bestia zuka...
- Hoi da, zailla da.
- Eske ezin zu eaman ongi konbersaziyua.
- Ezin zu.
- Bai, zailla da.
- Hoi pasatzen da.
- Bai, ze gaiñekun, gizasmin artin gehiyo itten da.
- Hika? bai.
- Miño emakumin artin geo 'ta gutxiyo 'ta...
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:46:30 - 0:47:30 (1' 00'')
Laburpena Hika: auzoan, lagunen artean denek hika egiten dute. Beste auzokoekin hika hasten dira, eta, ikusten badute ez dakiela, zuka. Konfiantza asko dagoenean, hika. Biek aritu behar dute hika, bestela, zaila da bestea zuka ari bada. Hika.