Medikuak garrantzitsuak

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:36:37 - 0:37:59 (1' 22'')
Laburpena Garai hartan medikuak garrantzi handia zuten. Goi mailakotzat tratatzen ziren. Apaizei bezala berorika egiten zitzaien. Gaur egun biek ala biek galdu dute estatus hori. Juantxok nahiago du lehengo ohitura. Orain lotsagabekeria asko dagoela iruditzen zaio. Lehen errespetu gehiago zegoen.

Transkribapena

- Ordun meikua inportantia izaten zen
- Bai
- Hola itxian ibiltzeko bai
- Hoixen.Toki askotan berorrika 'ta hitzeitten zitzaion meikuai.
- Bai, apaizai 're bai. Apaiz jauna 'ta
- Berorrek eta
- Bai beorrika! Oain kanbitu dia erki! Leno alleka batea 'ta oain bestea. Miño bittatik nik lengua nayo dut e! Lengo oittura.
Oain lotsagabio o' ez dakit ze jarriyak gauden. Lotsagarriki gehiyo ikusten da oaiñ.
'Leno errespeto gehiyo 'ro
- Erespetua leno , leno errespetui jendiak beitu itten ziyon. Beldurrakin benik. Oaiñ ez.
Leno apaizak, oain apaizak hainbeste dakina jende asko do, gaztia asko do apaizak hainbeste dakitenak 'ta saten dute oaingo gaztiak "- Ba, eliza zertako jon hoik miño gehiyo zakigu 'ta!"