Dotrina, komunioak, kalabazero

Primary tabs

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:37:59 - 0:40:31 (2' 32'')
Laburpena Dotrina ikastera joaten ziren. Kalabazero izan zen Juantxo. Kalabazero: dotrina gainditzen ez zuena. Hurrengo ikasturtean berriz joan behar izan zuen dotrina ikastera. Amak apaizari oilo zahar bat eman zion Juantxok komunioa egin zezan.

Transkribapena

- Garai hartan e' apaizak kankarrekuak eta ematen zittuzten?
- Ez dakit
- Dotriña ikastea 'ta jongo ziñaten ba zuek?
- Bai komoniyo haundiya in ber nula nik, hamabi urtekin itten zen, 'ta bi eun lanian auzuan mantenu 'ta hamar pezta iazten nun, hamar pezta ematen ziten mantenua 'ta. 'Ta joño, jornala haundiya!
'Ta bi eun lanin baserriyan 'ta hirugarrengun sakristira, Errentira, ordubeteko birian.
'Ta jo! urte batin kalabaza, saten giñon , kalabazero ate in nitzan ni.
- Kalaba, kalabazero
- Kalabazero
E' nun komuniyo haundiya etziten enun in, ez bai nun ikasi dotriñik eta e' nun ikasiya izango
'Ta geo hurrengo urtian berriz e eskola, beno sakristira banaillen,' ta gue ama zen horrek biyotza zun denantzako baliyo zun biyotza 'ta
horrek emango ziyon, eman ziyon, ollo zar bat, ollo zar bat apaiza horrei. 'Ta ordun apaiz horrek:
"Hi txikito hik aurten komoniyo haundiya ingo duk! xintxo habil 'ta! "
- Nik jakin ollua nola man ziyon 'ta holaxe atetzen zin gauzak,
- Holaxe izaten zian gauzak,
-Bai. Ollua man ziyolako
-Aurrea
-Nik
- Aprobatua
- Aprobatua. Dena hola.
- Ikasi gabe eongo ziñan?
- Ikasi gabe seuruna. Bono, zeozer ikasi zeozer ingo nun, miño ez beste beste eozin hainbeste.