Auzoan beti hika

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:46:30 - 0:47:30 (1' 00'')
Laburpena Hika: auzoan, lagunen artean denek hika egiten dute. Beste auzokoekin hika hasten dira, eta, ikusten badute ez dakiela, zuka. Konfiantza asko dagoenean, hika. Biek aritu behar dute hika, bestela, zaila da bestea zuka ari bada. Hika.

Transkribapena

- Gaiñekun zuek, e... Iturrioztikan kanpoa, beste auzotan 'de izaunak battuzute... haikin ze aitzen zazte hika 'o zuka?
- Segun nola den. Segun nolako hartuemana zun.
'O baldin badakizu hika ez dula dominatzen ordun zuka sartzen za. Porke askotan hika igual itten yon 'ta bea ikusten baun pixkat zeatua ordun seittun zuka sartzen zea, bai. Miño bestela konfiantza haundiya bazu hikan.
- Ni koiñatakain 'de bai e; beti euskaraz biñon zuka. 'Ta nei sartze 'izkit hitzak hika 'ta saten dut : "Ospas! hokin etzakat hitzeittik hika 'ta!".
- Klaro, etzekiten eta erantzuten hika.
- Bai, hoi bai e.
- Bai, konturatzen baza ez dakila hikan, zukara pasatzen zea.
- Klaro, zailla da zu hika haiki 'ta bestia zuka...
- Hoi da, zailla da.
- Eske ezin zu eaman ongi konbersaziyua.
- Ezin zu.
- Bai, zailla da.
- Hoi pasatzen da.
- Bai, ze gaiñekun, gizasmin artin gehiyo itten da.
- Hika? bai.
- Miño emakumin artin geo 'ta gutxiyo 'ta...