Sastreak, jostunak

Lisatzaileak, e.a.

Jostundegiak

Transkribapena

- 'Ta josten zu... Oiyartzunen tokiyak izango zin, ez?
- Bai. Oiyartzunen jostundiyak bazin, Oillokinekua, Joxepa Ambruzio, e... Geo Zulutxikiko taberna horren goiyan... Aber... Ez nau hoiken apellidua akortzen, biño, behintzat hor 'e bazin,
bi ahizpa zin. Anaiya apaiza Imanol. Ez nau apellidua akortzen. Hoik 'e bai, hoik 'e jostundi ona eukitzen zuten. Eta geo apaiz horren arrebak biño lenotikan Lino taberna bea zutenak béak, Amerikanak saten geniyonak. Geo Ameriketara jon zin haik.
Izandu zin Ameriketan 'ta torri in zin. Hoik ne aman garaiyin 'ta zuten jostundiya. Merzedes 'ta Juanita. Eta geo honea torri zin eta berriz urte batzutan hemen eondu zin eta bueltatu zin berriz Ameriketa. Hoi ne aman garaikuk. Eta ne garaituk, berriz, hoi, Aldaiya,
apaiza Aldaiyan arrebak. Hoik, Oillokinekuk, Joxepa Ambruzio eta gehiyo 're bai. Uan momentun hontan akortzen nazena.
- Joxepa Ambruzio non aitzen zen?
- Hori beko plazan, posta zarrin. Eta gu hara joten giñan eta guk 'e ikasi genun, beno, nekin jon zinak 'e ikasi genun. Defenditzeko gaiña 'ta zerbatte itteko gaiña. Eta geo Joxepak josten eakutsi zigun eta geo ni kortia ittea Errentira jon nitzan. Goiko kalea, han in nun kortia.
- Han ya ze ikasten zen patroiyak iñ 'ta ya...
- Bai. Patroiyak iñ telak mozteko. Eta josi 're bai. Josi 're itten genun, biño ni nola josten lenotikan josten ikasiya nitzan, han kortia bakarra ikasi nun. Bai. Korte Paris 'o saten zena...
Eta geo ikasten genunin, emanten ziguten diploma eta liburu bat oparitzen ziguten patroiyakin `ta, eta ni harrek patroiya ittetikan asko baliatu nitzan. Eta oandikan ez da urte asko nik libru haik bota 'ttutela.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:44:40 - 0:47:00 (2' 20'')
Laburpena Oiartzunen jostundegi asko zeuden. Maria Jesusek herrian ikasi zuen josten eta Errenteriara joan zen kortea ikastera. Corte Paris ikasten zuten.

Josten ikastea, ohikoena

Transkribapena

- Ordun karo, nola dendik 'ta ez zen, erropa normala iya-iya emakume gehinak josten hastia, ez?
- Bai, bai, bai, bai. Ordun gehiyenak... Gehiyenak... E... Josten bagenekiun. Uan... Bitu, aixa enteintzeko moun esango zattut. Oan eskola bukatu eta karneta atetzea joten den bezela gaztia, ordun eskola joten bagiñan... Bueno gu ya gehiyo jon giñan, biño eskola joten ez baldin
bazen, 'o ez bazen josten ikastea. Josten ikastea, kozinan ikastea eta askotan kozinan ikastetikan neskame. Eta jostundiyak asko zin eta josten ez genekiunak gutxi. Eta geo 're...
Geo 're ezkondu, zea... Andria eta familiya hazitzen ai zelikan josten baldin bazekiyen, aunkesea itxekuntzako, beno, be familintzako, be senirintzako 'o be izeba osabantzako...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:40:00 - 0:41:00 (1' 00'')
Laburpena Emakume gehienek zekiten josten. Eskolara joango ez baziren ere, denak josten ikastera.

* Baziren batzuk besteak baino dotoreagoak jazten. J

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-032
Pasartea 0:09:27 - 0:14:20 (4' 53'')
Laburpena

Baziren batzuk besteak baino dotoreagoak janzten. Jostundegiko giroa. Lehen astebururako arropa gordetzen zen; orain, ez.

Figurinak

Transkribapena

- Soiñekuk eta?
- Ui, kartzen ziyotenak. Loratuk eta beste 'atzuk kolore batekuk eta...
- Luziak izango zin?
- Bai.
- Minifaldik ez.
- Plisatuk eta bueno! Ze eamaten zen, huaxe!
- 'Ta uan bezela moda kambitze al zen ordun?
- Bai, bai.
- Bai, e?
- Bai.
- 'Ta zu ze moda gotzen za?
- (...)buelukin edo plisatua edo fruntzittua... 'O talle largo y de ahí con pliegues o tablas o lo que sea.
Bai. Bai, kambiatzen zin moduluk. Figuriñak izaten zin 'ta! Batzuk figuriñetikan bereixten zittuzten, beste batzuk, berriz, norbatteiy ikusi 'ta "harrek hola zun 'ta hala zun 'ta..." Esplikaziyuk eman 'ta...
- Figuriñak ze zin?
- Liburuk, zea mostraiyuk. Nola kartzen 'ttuzte ba... Zean, Prikan 'ta atetzen 'ttuzte rebistak. Rebistak!
- Bai.
- Rebistak.
- A!
- De modelos.
- Han beitu 'ta holokua.
- Bai.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:07:30 - 0:08:40 (1' 10'')
Laburpena Garai hartan ere moda aldatzen zen. Soinekoak mota askotakoak ziren. Bezeroak figurinetatik aukeratzen zuen nolako soinekoa nahi zuen.

Petrarena denda eta markesak

Transkribapena

- Eta tela 'ta jostorratza 'ta hoiy iosteko ba al zen hemen dendikan?
- Bai!
- Bai?
- Petranin! Bueno! Petra, Antonito 'ta... Ez al zenun izautu?
- Antonito bai.
- Bueno, haiyen atta 'ta ama 're josten 'e ama josten aitzen zen.
Neskakin aitzen zen hura 're han dendan atzin aitzen zin batzuk. Honoko Maitxo Iragorri 'ta Iragorriko zea hoiy, Joxixeneku hoi 'ta. Hoik bi ahizpak 'e han aittu zin harekin. Antoniton amakin. Hoi Arpidekua zen, zea Antoniton ama, Arpideko alaba zen.
- Eta haik... E... Hoi da, eakusten aitzen zin 'ta denda zuten baita 're. 'Ta dendan zer zuten, tela 'ta denetik? 'O...
- Denetik eukitzen zuten bai. Denda ederra eukitzen zuten. Hariyak eta jostorratzak eta botoi 'ta... Telak ere bai 'ta... Bai. Bai, bai. Hoik zea haundiya zuten.
- 'Ta trajez aparte ze san 'zu? Soiñekua itten zela asko baita 're?
- Soiñekuk 'e bai. Bueno! Gizasemen arropatikan emakumina 're asko. Traje dela 'ta soiñekua, soiñak eta...
- Len emakumik galtzakin ez.
- Ordun emakumin galtzik ez. Gizonanak bai. Gizonanak erruz galtzak. Asko bai. 'Ta alkandora, alkandorak 'e erruz. Bueno, hemen betenaiyua oan bizi den hortan bizitzen zin markesa. Markes de Rixkal bizitzen zen eta harentzako zembat alkandora josi izandu genittun!
- Bai, e?
- Sí. Kaballero oso dotoria zen. 'Ta alkandorak erruz harentzako. 'Ta hor bestia Markes (...) oi!
Zembat zarpa josi izandu... Markes (...) hor Auztiko rebuelta hor 'ta aon itxi hori jarriya dago bistan. Leno piñoteiya zen, baiño piñua dena kendu dute 'ta baserri 'o palaziyu hoiy bistan dago hemendikan zuazela.
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:03:40 - 0:06:00 (2' 20'')
Laburpena Petrarena dendan, oihalak eta josteko gainerako gauzak saltzen ziren. Maitxoren izebak denetarik egiten zuen: trajeak, soinekoak... baita alkandora pila ederra ere: Marques de Riscal eta Marques del Norteri.

Josi eta plantxatu

Transkribapena

- Hoi da, trajik itteko probatu 're asko in berko zuten, ez?
- Bai! Bi proba 'ro itten zittun.
- Bi prueba? 'Ta baserritarrak jetxi in berko zuten?
- Hoixe torko zila! Tortzen zila! Sate 'izut, batzuk etortzen zin goizin seitako mezetatik atera 'ta zea, kan kan, kan ohiyin sartu berriya igual bostetan 'o lautan, 'ta ate joka! Auzuak esnatuko zin.
- 'Ta probatu 'ta hurrena zea iñ arte.
- Bai.
- 'Ta zembat dembo pasa ber izaten zun traje bat itten?
- Oi, hartan bakarrik nahi ezkeo, pues ez dakit nik... Astia? Hartan bakarrik nahita! Goizin jeiki 'ta be lana. Gosaldu 'ta exeita hortxe lanin! Jo 'ta ke!
- Karo, 'ta trajik be forro 'ta guzi in berko zittun?
- Bai, bai, bai, bai.
- Traje onak.
- Onak? Algodoizkuk, biño ordun dotorik. Ordun!
- 'Ta ongi josiyak!
- Baita 're! Joiñe! Ez, ez, arte haundiya zun izebak. 'Ta geo hola txaketa panazkuk sueltun ere bai, kazadorak eta... Asko itten zittun gauzak.
- 'Ta josteko makinik ez zun izango!
- Josteko makina? Bai! Hoixe. Zeba? Nola in ber zun, ba? Eskutan dena?
- 'Ta beti euki zun josteko makina?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- 'Ta ze markakua zun 'o?
- Singer.
- A!
- Geo azkenaldea erosi zun beste marka bat. Singer... Lan asko in zun. Bu! María Santísima! Ze lanak! Ze lanak! Zembat soiñeko 'ta zembat galtza 'ta...! Zembat lan!
- 'Ta zer zun makina bat 'ta denak harrekin aitzen zin?
- Bai, bai. Beste ahizpa jeneralin plantxa eta makina. Preparatu makinako 'ta beste ahizpa zuna, soltera zen eta harrek plantxa. Asko baliyo zun plantxan, dotore itten zun plantxa.
Eta makinakua. Makinako lana. Izebak prepatu 'ta neskaiy eman haiyek in zezaketena...
- Eta gaiña plantxa oaiñ biño gehiyo ibilliko zen tablak itteko 'ta...
- Bai.
- Ez?
- Bai, bai. 'Ta plantxa zeak egurrana. Egur ikatza ibiltzen genun. Baporia... Ikusi izanduko 'ttuzu.
- Bai.
- Haitakuk eta beste ttiki batzuk segun alkandorak eta plantxatzeko 'ta, beste burnizko plantxa ttiki batzuk. Ez dakit ikusi 'ttuzun.
- 'Ta haik ekonomikan gaiñin berotzen zin?
- Bai. Bai.
- Bai, ikusi izandu 'ttut, biño
- Beste hoik, berriz, ikatzakin. Barrenin ikatza bota 'ta...
- Jo!
- Geo demborakin besti hoik sortu zin, elektrikuk. Biño... ¡Con esas planchas, y vaya bien!
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:00:00 - 0:03:40 (3' 40'')
Laburpena Maitxoren izeba jostuna zen. Baserritarrak goizean goiz etortzen ziren trajea probatzera. Izeba batek josi eta besteak plantxatu egiten zuen. Garai bateko plantxak.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-031
Pasartea 0:57:00 - 1:00:40 (3' 40'')
Laburpena Berriro dio izebak lan pila izaten zuela eta ezin iritsirik ibiltzen zela. Zintaren hasieran ez zen gogoratzen bere jaiotetxearen inguruko baserriaren gainean, eta orain gogoratu da.

Patroiak

Transkribapena

- A klaro! Haik ikastea tortzen zian. Izebak hartzen zun lana, kartzen ziyoten izebai lana josteko 'ta izebak hartzen zun lana 'ta izebak preparatzen zun gero neskai emateko. Ze in ber zuten?
- Hoi da. 'Ta ze itten zuten patroiyak eta hasiyeratik dena?
- Bai.
- Den, den, dena ikasten zuten?
- Lurrin geo tabla bat egin zun bai, gure izebak, biño lurrin aitzen zin patroiyak hola botatzen klerakin. Belauniko jarri 'ta...
- Eta papera 'ta bai al zen patroitako propiyo?
- Ez, paperakin ez giñan aitzen.
- Ez, e?
- No.
Zuzenin telan?
- Geo bai. Ikasteko nola zin... Galtzak kompaziyo batea hola zen patroiya gutxi gorabera nola zen, pues lurrin markatzen genun, hola, galtzan forma 'ta gero bai, telan.
Biñon lendabizi lurrian markatzen zun ikasteko... Forma nola behar zun.
- 'Ta geo ya ikasten zenin zuzenin telan? Neurriyak hartu...
- Telan bai. Biño izebak zeatuta, e? Ondo ikusita. Bai.
- Karo, ze han diskuitzen baldin baziñan...
- Gero tabla bat in zun hau biño haundiyoko bat belauniko 'ta ez aitzeko. Biño ttikiya gelditzen zen. Para hacer... Gutxi gorabera forma ber zun hola...
Ber zun 'o galtzak edo txaketak 'ro, abrigua 'ro, blusa 'ro itten zena atetzeko.
- 'Ta izingo zen diskuittu? Tela garestiya izango zen?
- E?
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:55:10 - 0:57:00 (1' 50'')
Laburpena

Izebak enkarguak hartzen zituen. Dena preparatu, eta neskek haiek josiz ikasten zuten. Patroiak, paperean beharrean, lurrean egiten zituzten, klerarekin marraztuz.

Arropa berria egin bakarrik ez, baita konpondu ere pila ederra

Transkribapena

- Ez, ez, ez. Gure izebak pillaka han eukitzen zittun hartuak, biek aitzen giñan sesiyun... nik saten niyon "Zertako aintzen yozu geo ez 'zu posible ittia 'ta? Zertik aintzen yozu, geo ezin iñik, muturrak hausten gau 'ta egun hor ai ber 'zu". Biek aitzen giñan diskutitzen.
Iñoi ezetzik esateko zeaik kapazidadeik ez, ba!
- 'Ta geo ezin alletuik?
- 'Ta askotan debalde 're ai ber izaten zun. Ikusten bazun... hortan zea zen... ikusten bazun behartsua 'ta eziñin zebillela 'ta kapaz zen ez kobratzeko itten zun lana. 'Ta beste batzuk berriz zea abusu gehiyegi: "Jarri nazu zeak, entretelak eta, botoiak eta... onak jarri e!
Onak!" Bai... jarri 'ta geo... tsiu! Ezta akortu 're zea pagatzia, noizpatteko 'atin itten bazizuten! Miño ordun ez zen diruik, ez zen dirurik.
- 'Ta nei san izandu naute, ez zakatenak eta, trajiri buelta eman 'de bai.
- Nola?
- Kanpotik gastatu, eskatu dena...
- A bai! Amakin bat lan bai hortan, arropak eta, ui! abriguk eta...
asko iñ izandu dia horrela, jesus!
- Hoi zuek itten zenuten 'o hoi ya itxian itten zen?
- Ez, ez. Eskatu balitteke etxian ingo zuten, miño gaiñekun...
- Zuek?
- Bai, bai, jesus! Ez zen holako... Gaurko gaztiak probatu ber luteke pixka bat orduko bizitza zer zen, jesus! Amakiñ bat arropa bai zea... 'o bes ahizpa batena igual, 'ta bestiri txikittu,
urratu dena eta ttikiyagui egiñ arropa harrekin 'o abrigua edo txaketa edo soiña edo... bueno, holako arregluk! Ikaragarri.
- In 'ta konpondu pilla 'rra. Ze eosi batez. Saldu itten al zen arropa iña?
- Bai, itten zin, miño oaiñ bezela ezta pentsatu 're, keba, ezta pentsatu 're. Telak ordun. 'Ta gaurko eunin telak denda gutxi dia telak saltzen ttuztenak. Hainbeste arropa dago egiña 'ta.
- Oaiñ kapritxua da geyo, ittiana.
- Bai, bai, leno arregluk? Jesus! Zarragunak edo norbattek eman ziyola 'ta berri-berriya eoki 'ta dena eskatu 'ta berrikotik egin... hoi bai, asko.
- Zurtzittu 're bai geltzerdi pilla 'rra.
- Baita 're! Jesus! Gure izebak amakin bat...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:51:20 - 0:54:15 (2' 55'')
Laburpena Izeba eta biak aritzen ziren josten. Maitxo errietaka aritzen zitzaion enkargu gehiegi hartzen zituelako. Izeba onegia zen eta kapaz zen dirua ez zuenari ez kobratzeko. Asko ziren berria egiteko dirurik ez eta traje zaharrari buelta ematen ziotenak.

Neguko lana prestatzen

Transkribapena

- Jostundi gehiyo? Baiño ez da nik nere burua alabatzetik eta gauza miño horrek gizaseme arropa e? josten baizun trajik eta horrela... kalian... eta galtzak eta... josten bai baiño beste... emakume prenda gehiyo. Jostunak bazian bai, bai:
Joxepa Anbruziona saten geniyona eta Linonekuk, Linonekuk gero Ameriketa joan zian, torri zian 'ta berriz 'e hara joan zin, zea Iriberriku hoin zeak... Iriberriko Linon osaban 'ta andria, 'ta hoik josten aitzen zin hortxen zean Zulotxikiko goian. Eta besteikan...
- Postan 'o bazen norbaitt baita 're yeakusten aitzen zena?
- Postan bai, zea, hor Sanjose hoin ama, aitzen zen bai, josten. Hori bai, horrek itten zun gizasemina 're, oain trajik ez dakit, miño galtzak eta behiñibiñ bai, itten zittun.
Bai, jostuna franko bazien hemen.
- Gañea trajia ittia ez da erraxa izango? Soiñak eta erraxauo, ez?
- Bai. Baiña lana, bo! 'Ta geo udaran ez zen etortzen neskatxak 'ta neguan haiyentzako denentzako lana izateko bakizu zenbat in ber izaten genun! Zea, lana mantentzeko, geo haik etortzen zineko, zertikan denak baserriyan enpleatzin zin, baserriya zutenak zailla zen
jostea tortzia udaran, negu aldin bai, miño zertik denak baserriyan lana itten zuten, jesus! Belar ontzia zela, metak ittia, hosta txikiyak ittia, tontorrak kentzia... había cantidad de trabajo baserriyan leno, eta famili osuak itxian enpleatzen zian. Gero, urtian poderiyun, hasi zian,
san zattutena: 'o neskame dela, neskame 'o fabrikata, fabrikata 're asko jon zen. Beste bizimodu bat hasi zen. 'Ta ordutik honea aber ze aurrerapenak dauden baserriyan: azienda denak kanpoa botatzen ttuzu, makinak battuzte behiak jeixteko...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:47:30 - 0:50:00 (2' 30'')
Laburpena Oiartzunen baziren jostundegi gehiago, baina trajeak egiten gehiena bere izeba aritzen zen. Udaran, ikasleak baserriko lanak egiten aritzen ziren eta ez ziren joaten jostera. Bitartean, izebak negurako lan guztia prestatzen zuen.