Sastreak, jostunak

Lisatzaileak, e.a.

Trajeak eta berokiak

Transkribapena

- Eta biyek aitzen zin eakusten 'o nola banatzen zuten lana?
- Ez batek zekiyen... zea... bestia 're hor aitzen zen, elkarrekin aitzen zin, miño harek gehiyena plantxa 'ta horrela. Plantxako asko baliyo zun, arropa josi bakarra ez,
plantxa 're in ber da geo! Entregatzeko 'ta. Bueno! Hor garaia hartan, esto, Aste Santurako 'ta ze traje pillak josten zittuzten. Ordun ez zen jendia sastreira joten. Komuniyuko 'ta, Aste Santurako 'ta, gizasemin trajik eta, gure izebak... iñun ibili gabia zen zea e! Ikasten.
Berezko zea zun, berezko doaiya zun, izebak bai.
- Amakin 'o ez zun ikasi? Beak ikasi zun?
- Ez, bere-berezkua zun, oso, zea... eta zenbat gero, Aste Santuan, leno san zattut, trajik: Erramu Eguneko 'ta, zea prozesiyoa joteko 'ta... O! Ze kanbiyua gauzakin! Prozesiyo zea, Aste Santun, bueno!
- Ordun denak illunak ingo zin ba! trajik?
- E?
- Denak illunak ingo zin, Aste Santuko itten bazin?
- Ez, ez, ez, ez... grisa! Grisa gehiyena, rayatua 'ro lisua edo, grisa gehiyena.
- 'Ta askok traje bakarra izango zuten bizi guziko?
- Ordun ez zen... sastreira jende aberatsa jongo zin miño gaiñekun.
'Ta muti kozkorrak Komuniyuk zila... geo Eguarritan 'o zean Ama Birjiñ euna, Kontzeziyoko, zenbat abrigo jesus! Miño gau 'ta egun, hor, ui! Bizimodu latza! Negua 're? Oaiñ ez bezelakua 'ta teillatutik betti ziriyak iñak hola... teillatua genun libre, ez zea itxiya.
Teillatua hau bezela, hola...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:41:00 - 0:43:10 (2' 10'')
Laburpena Arropa josteaz gain, plantxatu ere egin behar izaten zen. Izebak berezko dohaina zuen josteko, ez zuen inon ikasia. Aste Santuan, prozesiorako egiten ziren traje berri pila. Sortzez Garbiaren egunerako, berriz, beroki pila egiten ziren.

Ama jostun ona

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Segundo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-136
Pasartea 0:09:25 - 0:10:19 (0' 54'')
Laburpena Ama jostu ona zuten. Ezkontzako trajeak ere egiten zituen. Ikusi hutsarekin antzematen zion nola josi arropa. Sei hilabete pasa omen zituen josteko ikasketak egiten.

Ganbara

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:43:11 - 0:45:54 (2' 43'')
Laburpena Ganbaran arropaz eta maindirez betetako kutxak zituzten. Behin, aitonarena izandako kapa bat aurkitu zuten. Aitona diruduna eta zinegotzia izan zenez, arropa eleganteak zituen: kapak, alkandora eleganteak ... Kapa harrekin bi beroki egin zituzten.

Garron josteko gela

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:37:27 - 0:39:20 (1' 53'')
Laburpena Garro etxe handia zenez gela bat prestatu zuten joste lanak egiteko. Barruko arropa berentzako egiten zuten. Kanporako bordatu egiten zuten. Ahizpa gazteagoek batxillerra eta majisteritza ere egin zuten.

Joste kontuak

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:33:38 - 0:35:22 (1' 44'')
Laburpena Ahizpak elkarrekin aritzen ziren josten. Fajak, bularretakoak, azpikogonak, blusak ... egiten zituzten. Fajak kotxeen neumatikoen tirak egin, gantxilloz juntatu eta fajak egiten zituzten.

lana gerra aurretik

Transkribapena

-'Ta geo gerra etorri zenian zuk urte batzuk basenittun, izango zenittun, 20 bat urte 'o hola zenittun zuk.
-Bai, holakon bat izango nittun, bai.
-'Ta ordun lana 'ro itten zenun?
-Lana, soldadun lanak. Soldauxkako lanak itten genittun, Peñaflorida.
-Gerra hasi biño len ya aitzen ziñan lan hortan, gerra hasi aurretik?
-Ez, gerra hasiya zen.
-A, 'ta aurretik?
-Biño kalian hemen ez e, gerra kampuan, kampotako, beste zea hoitan.
Sarianak eta itten, sariana deitzen geniyon. Makinas Durkopp, alemanak zian. Eta itten genittun kompaziyo batea hasten zian besotatikan. 'o kuelluak itten.
'Ta geo bukaera, azken muturrian. 'Ta genun hor komandantia. En Peñaflorida.
-'Ta zu monjekin eskola bukatu. Zenbat urtekin utzi zenun zuk eskola 'o bukatu zenun eskola?
-Ai, ez nizuke sango nik eskola noiz bukatuko nun.
-Ikasten seittu zenun, zerbaitte ikasi zenun 'o?
-Ez,ez ni...
-Josten ikastea 'o.
-Hor hasi nitzan lanian soldauxkako zeak itten lehenguso bat, ne lehengusua, Hernanin bizi zena, en la calle Hernani e! Donostiyan bizi zen ne lehenguso bat. Amakin, izeba, hura zen ne attan arreba.
Zea, harren ama. Zea horrena. Eta harrek sartu zian en la calle Peñaflorida haciendo de eso, de militares. Bai. Y eso, eso.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:37:40 - 0:39:58 (2' 18'')
Laburpena Kontxitak 20 urte zituela hasi zen gerra. Ordurako, lanean ari zen Donostiako Peñaflorida kalean soldaduentzako arropak josten.

Donostian josten

Transkribapena

-Geo handikan ate giñan eta ni hasi nitzan Donostiyan. Donostiyan eta soldaduan arropak itten. Bai, Calle Peñaflorida.
-Calle Peñaflorida.
-Calle Peñaflorida, bai. Han itten genittun soldauxkako zeak, makinas Durkopp zian. Eta batian, kompaziyo batea, hasten giñan kuelluak itten. Eta geo bukaera, al final, azkeneko muturrin izaten zen. Bai.
-'Ta bakoitxak iten zun zerbaitt?
-Bai, denak geo unitzen joten zian. Eta azkeneko zeak, rematiak eta... Han genuen, zortzitikan 'eo hola etortzen zen, komandantia ofizineta. Bai.
Eta jartzen genittun bata zuriyak orduan. Bai.
-Haik etortzian.
-Bai. Komandantia tortzen zenian. 'Ta beste gaiñekuan kakiz jantziyak. Bai, soldauxkako zeak zian hoik, bai. Eta beste gaiñekuan, pues ...
-'Ta han zer ziñazten danak emakumiak lanian?
-Ez, gizasemiak 'e bazian. Mekaniko gauzak aberitzen bazitzaigun gueri, haik arreglatzeko.
-Kompontzeko haik.
-Haik kompontzeko izaten zen. Bai izaten zian, pues, lau langille 'ro hola izaten zian. Eta gu batzutan, galdutzen zutenin partido batian, gu 're gaixtuak. "Galdu 'ttek!" 'ta hola aitzen giñan.
-'Ta zer, zer galtzen zuten?
-E?
-Zer galdu? Galdu zer?
-Oi, pues, ze sango nizuke este, herri bat hartzen baldin bazuten 'o.
Bakizu gueri hau tiratzen zitzaigun. Eta hankakin joka aitzen giñan. En las maquinas Durkopp parrez. Eta hortako kontuak zian.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:04:51 - 0:07:40 (2' 49'')
Laburpena Donostian josten ibili zen, soldaduen arropak egiten zituzten, Peñaflorida kalean.