Sastreak, jostunak

Lisatzaileak, e.a.

Josten lanak egin ondoren

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:05:35 - 0:07:03 (1' 28'')
Laburpena Lan guztiak egin ondoren hasten ziren josten: Neguan. Jostetik bueltan ilunpean etorri behar izaten zuen Tomasenbordaraino. Berriz labainaz ari da.

Orduko modak

Transkribapena

zuen garayin?
- Bai, bai plisatuak bai, 'ta fruntziakin 'ta enkuentuak e' bai tablak eta dena.
- Denetik, ixurriyakin asko fruntzikin
- Bai, ibiltzen zin
- Bai, nik asko izaten nittun ni flaka nintzen 'ta ixurriyakin izaten nittun. asko
- Zekin?
- Ixurriya beno hola fruntzia.
- Fruntzia
- A fruntzikin, a pixkat bete betetzeko
- Ixurriya zaten zen
- Zeaxio
- Buelo geixio hartzetik
- Hoixetikan o' eztakit zertikan miño behintzat ongi gelditzen zin oso hola flakai 'ta. Gañekun...
- Eta kolore hola, kolore biziyak eta ez e ? normalin ze azul marino 'ta hola?
- Eez !
- Bai azul marinua.
- Miño loratuk e' bai!
- Loratuk e' bai miño txuri urdiña 'ta gorriya 'ta hoyek ya atentziyo geyo deitzen zuten. Berdia, lila ibilzen zen pixkat, (...)lame
- Oan gu gaztiak giñanin geo bai ordun (..) politta zaten zen. Ni jostea joten nitzanin errentira 'ta bai
- Aber edadeko bat e' noiz ikusten zenun oan bezela, gu oan jazten gan bezela noiz ikusten zenun
kolore hoikin edadekoik, nik gue ama sekula enun e arropa kolorezkuakin e!
- Nik e' ez
- Beti beltzez
- Enaz akortzen behintzat, txuri beltxa baleike
- Txuri beltxa bata itxian 'ta gañekun kalea joteko beltza.
- Bai beltza
- Nahiz 'ta alarguna ez izan
- Bai , bai, bai
- Igualtxu zun.
- Sateizut gue ama larogei urtekin hil zen miño nik ez nun ikusi behiñ e' beste koloreko arropakin.
- Beti beltza
- Beti beltza 'ta galtzerdiyak e' bai.
- Bai galtzerdiyak beltzak
- Oañ e' moda haundiya do 'ta gaztiak umiak oañ! zarrak gorriyez 'ta umiak beltzez oan!
- Bai eta zuek gotzen zazte zea, e... amonak eta oañ
- Pañueluakin?
- Bai pañulukin 'ta mantal
- Bai, bai gue amak eztun ibiltzen miño ibiltzen zin emakumik pañuluakin, pañulu beltxa atzin lazua
- Gue amak e' ez harrek e'
- Baserriyan igual askotan bai, belarrakin 'ta ibiltzeko
- Bai larrian aitzeko guk e' bai
- Bai, guk e' bai
- Traba gutxiyo itten zun illiak eta
- Garbiyuo 're bai
- Baita 're
- Karo traba gutxiyo , 'ta euzkiyantzat e' ber genun, txapela igual
- Karo txuiyak eon ber ez?
- Len moda. oan deank morena, miño len txuiya zen ez? kalekuk ziñaztela 'ro ez?
- Klaro! fiñagua (...) txuiya 'ta
- Gu kalin egiya san ni asko ibiltze nitzan
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:22:00 - 0:24:30 (2' 30'')
Laburpena Garai hartako soinekoak nolakoak ziren. Kolore ilunak erabiltzen ziren eta loratuak ere asko. Beren amak beltzez janzten ziren, nahiz eta alargunak izan ez. Amonek buruan zapia jartzen zutela ere gogoratzen dira. Beraiek ere jartzen zuten, baserrian lanean aritzeko. Ixurria.

Arropak

Transkribapena

- Gio Errentiyan jon nitzan hemendikan pixkat
- Han geixio itten zen ez? Han Errentiyan geixio 'ro
- Eztakit zertikan miño jon nitzan behintzat o' kortia ikastetik o'
- Fama zun haundiya zea horrek emakumi horrek Kontxita horrek.
- Korte kortia ikastetikan o' nik ez dakit zertikan kostiyua da Errentira joten nitzala behintzat nik ez dakit
- Ongi ikasi zenun ordun, josten?
- Pixkat, bai, numatte hor, ongi ez noski zea hor
- Itxekua itteko.
- Bai, bai bai.
- Joe, hoixen ber zen ez?
- Guk itxeko asko in dugu e? zea geo 're Mari Karmenek, illobak, itten zigun
- Ebaki
- Ebaki, 'ta guk josi 'ta hola. Harrek ni miño kortia hobiagua zun 'ta, hola ibiltzen hola moldatzen giñan.
- 'Ta zuentzako gaztiak ziñaztenin soñak eta ingo zenittuzten ba?
- Bai ba!
- Igandetako 'ta
- Bai gaztiak giñanin han zean ordun ze moda zen?
- Soin sedazkua 'ta, jertse bat eta, hola.
- Al tzena izaten zen ordun.
- Geo soin sedazkun gaintikan abrigua neguan 'ta udaan kentzen zenian, zea, soin sedazkukin.
- Puntun e' aitzen giñan
- Etzen oañ bezela jertzia 'ta nikik eta
- Jersik itten genittun eskutan
- Miño oan miño oan miño erropa gutxiyo, igandetako erropa batzuk
- A bai hura sagradua zen hua astian etzen jazten
- Astian ez genittun jazten iandetako arropak e' ! hoi gauza e'! nomattea jon ber bazen bai miño gañekun
- Gañea baserriyan 'ta ezingo zenittuzten ibilli
- Baserriyan batakin!
- Oaiñ galtzakin
- 'Ta ze nolako soñak eta zin? Zer zin plisatuk eta hola?
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:20:10 - 0:22:00 (1' 50'')
Laburpena Inaxik Errenterian ikasi zuen 'kortea'. Etxerako asko josten zen. Beren garaian soineko asko egiten ziren: zetazkoak eta. Jertseak ere bai, eskuetan. Igandeetako arropa ez zen astean janzten.

Jostunak

Transkribapena

- Ni josten ikastea joten nitzan
- Noa joten ziñan?
- Ni,ez(...)han Iturriotz alleka tronpeoa, Aranbidetikan bexio. Nola itxe berriya in tzun zeak haundi bat
- Hara zerta joten
- E? Josten ikastea
- Errentira ez al ziñan ba joten?
- Geo, geo Errentira, lendabizi hor ibilli nitzan 'a geo Errentiyan ibilli nitzan
- 'Ta zer zen jostuna jostunan bat han?
- Bai.
- Zein zen?
- Mendibilkun horko ne launan 'ta izeba.
- Aa.
- Bai.
- Bi izeba 'ta bi osaba zin solteruak. Bi anai 'ta bi ahizpa. Ahizpak josten o' . Oiartzundik jende asko izango zen han ibiltzen zena
- Mm?
- Oiartzundik jende asko izango zela han ibiltzen zena.
- Iturriotz allekauk behintzat bai jendia, ba bai
- Askoi aitzen zaio bempin.
- Eta Mendibilkua zen miño han, zer zen hara ezkodua 'ro?
- Hangua zen Menbilla torriya.
- Mendibilla ezkondua atta
- 'Ta han Mendibilla torritakun senidiak han geldittuak
- Hoi da
- Honea ezkondu zen atta, oseake, ne launan ne launan hil zen laun bat horkua ni miño gaztexio zen dela urte batzuk hil zen.

- Eta josten neska mordoskat juntatuko ziñazten?
- Ff, bai! Ni gaztiak hasi nintzan 'ta bestik zarraguk zin miño 'behintzat. Bai, bai par errak itten genittun behintzat zeakin Xole Maxalengukin
Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:16:45 - 0:18:15 (1' 30'')
Laburpena Biek ikasi zuten josten. Inaxik lehendabizi Iturriotzen eta gero Errenterian. Mendibilgoen izeba zen jostuna.

Oihal motak

Transkribapena

- Denetik iongo zen, biño gehiyena hola ze ibiltzen zen?
- Ba... Zea, este... Hola batatan 'ta soiñ korrientetan 'ta pitxi. Bitxi. Bai. Eta ez dakit hoi guen aman 'ta garaiyin, biño gue garaiyin bai. Eta... Zea, seda. Seda 're bai. Eta perkala, batista... eta nik ez dakiten gehiyo 're izango zin. 'Ta lenotikan, berriz, bakizu, hariya 'ta
hoi izaten zen, harizkua 'ta. Biño ya gue izeba 'ta ama 'ta... Bai, geo ya izeban 'ta garaiyin 'ta 're popelina 'ta hoi ya sartzen 'ta hasi zen... Eta geo ya ondorexio mezkla 'ta hoi. Biñon bai. Pana 're bai. Pana 're ibiltzen zen, haumbeste ez, biñon... Terziopeloki 'e bai eta lanillakin
're bai 'ta... Bai. Eta geo baita 're ibiltzen zen... Ordun jostekingatik ai ga, biñon baita 're jertse, galtzerdi... Galtzerdiya, behintzat, pilla bat itten zen, illeizko galtzerdiya. Eta jertsik 'e bai. Jertsia 're, lana,.. Tela gaiña lana manejatutzen zen urti haitan.
- 'Ta geo gantxillukin 'ta... Karo, kuelluk... Oain puntillak eta saldu itten dia, biño ordun asko iñ ingo zin?
- Bai, bai, bai, bai. Ni neonek gantxillua enaz iña, biño bordatua bai. Bordatu asko.
Eskolan ikasi genun eta bordatu bai. Nik arreuko in nittun maindire 'ta toaillak eta gehiyenak neonek bordatu nittun, 'ta eskuz. Makina oan ne gizona denak zea iñ tzin, este... Oparittu zin, oandik soltero giñala. Eta banun aukera Errenteiyan nahi baldin banun makinaz bordatzen
ikasteko, makina (...) eta makiñan itxiak beak ematen zittun bordatzeko klasik debalde. Biñon ez nitzan jon ni. Eta len san zattutena, toailla, maindire 'ta hoi dena harreoko in nittunak neonek bordatu nittun.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:52:10 - 0:54:50 (2' 40'')
Laburpena Oihal ohikoenak: garai batean, harizkoa. Gerora, vichy-a, zeta, perkala, batista... Gerora: popelina, pana, tertziopeloa, mezkla... Artilearekin ere lan asko egiten zen: jertse eta galtzerdiak. Gantxilloa egiten eta bordatzen eskolan erakusten zuten.

Josten eta zirikan

Transkribapena

- 'Ta josten ikasi 're bai, biño kontu pilla erra 're ibilliko zenuten?
- Jesus! Jugada errak bat bestiri. Bueno! Bai orduko, orduko urtetan 'e aurrea 'ta... Bai, itten genizkian zirikaldi batzuk. Itten genizkan alkarri, bai. Bai, biño bueltan entzun 'e bai erra! Silla bajuk nahi izaten genittun josten aitzeko...
- Zer zen belaunan gaiñin aitzetik?
- Bai. Eta zea, Joxepak mozten zigun arropak, genealin izaten zun Joxepak enkarguz. Beak hartzen zittun lanak eta geo guk harrei lana iñez ikasten genun josten.
Itxekua baldin bagenun zerbatte 're bai, biñon generalin beria. Eta silla bajuk nahi izaten genittun 'ta batzuk bajuok zin 'ta bestik altuo. Biño Joxepa beak zun bajo bajua. Eta beti Joxepa noiz Donostira erosketak ittea, metroka kartzen zittun telak eta, eta geo klaro,
orduko rebajak eta hasiyak zin, eta hoi asko aprobetxatzen zun eta guri 're abisatzen zigun zerbatte in ber baldin bagenun, bai, erosi ber baldin bagenun, ze garaitan eongo zen 'ta beakin jon 'ta itteko 'ta... 'Ta behintzat Joxepa bea askotan joten zen.
Eta holoko arrasalde bat tokatu zen, Joxepa jon ber zun.. Jon zen arrasaldia 'ta, beti neskatako batek harren silla hura desio izaten zun eta bazekiyen harrek goizuo tortzen 'e, baldin bazekiyen Joxepa noiz Donostira jongo zen silla hartan jartzeko.
Eta goiz batin hor hautsi zaiyo Joxepai silla hori eta Antonenea jon 'ta erosi du berriya, eta nik... Hautsiya hautsi 'ta beri hala utziya zakan Joxepak, biñon nik ze in nun, berriz montatu eta han utzi dut ixkiñ batin silla hoi. 'Ta neska hoi sartu zen 'ta, "Ui Joxepa, silla berriya 'ta.
Ui 'ta lengua zertik utzi 'zu?" "Ui, zuri asko gustatzen zattu 'ta zuetzako" nik erantzun niyon neska horrei. 'Ta golpin hor exeitzen da! Joxepa silla zar hartan. Desarmatu zen silla 'ta bai neska haserretu! Eta hasi giñan mikoka alkarrei, batek bat 'ta bestik bestia 'ta...
San ziyon: "Zu lasai, zuk honekin 'ttuzun bentajak battuzu 'ta! Gaur 'o bihar ezkontzen zaztenin eta gizona biño len ohiyea joten baldin bazazte, zuri ikusko zattu ohiyin zaudela, biñon Maixuxei han don ikusteko eskua pasa berko du ohiyin!" 'Ta neska kontentu!
Algara pilla bat in zun 'ta pakia in zun Joxepak! Biñon bai, ongi pasatzen genun. Biñon josten ikasi 're bai, e? Joxepakin ibillitakuk josten ikasita geldittu giñan, bai.
- 'Ta zembat biltzen ziñazten hor?
- Ba neguan biltzen giñan... Neguan biltzen giñan... E... Hamahiru bat 'o. Bai. Udaran gutxixio... Beno, udaran zein joten giñan? Gutxiyo. Biñon zea, posible baldin bagenun joten giñan.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:47:00 - 0:50:40 (3' 40'')
Laburpena Emakume asko elkartzen zen jostundegietan eta giro ederra egoten zen. Lagun giroa eta elkar zirikatzeko aukera. Maria Jesus, zirikatzeko garaian, ez zen atzean gelditzen.