Josi eta plantxatu

Primary tabs

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:00:00 - 0:03:40 (3' 40'')
Laburpena Maitxoren izeba jostuna zen. Baserritarrak goizean goiz etortzen ziren trajea probatzera. Izeba batek josi eta besteak plantxatu egiten zuen. Garai bateko plantxak.

Transkribapena

- Hoi da, trajik itteko probatu 're asko in berko zuten, ez?
- Bai! Bi proba 'ro itten zittun.
- Bi prueba? 'Ta baserritarrak jetxi in berko zuten?
- Hoixe torko zila! Tortzen zila! Sate 'izut, batzuk etortzen zin goizin seitako mezetatik atera 'ta zea, kan kan, kan ohiyin sartu berriya igual bostetan 'o lautan, 'ta ate joka! Auzuak esnatuko zin.
- 'Ta probatu 'ta hurrena zea iñ arte.
- Bai.
- 'Ta zembat dembo pasa ber izaten zun traje bat itten?
- Oi, hartan bakarrik nahi ezkeo, pues ez dakit nik... Astia? Hartan bakarrik nahita! Goizin jeiki 'ta be lana. Gosaldu 'ta exeita hortxe lanin! Jo 'ta ke!
- Karo, 'ta trajik be forro 'ta guzi in berko zittun?
- Bai, bai, bai, bai.
- Traje onak.
- Onak? Algodoizkuk, biño ordun dotorik. Ordun!
- 'Ta ongi josiyak!
- Baita 're! Joiñe! Ez, ez, arte haundiya zun izebak. 'Ta geo hola txaketa panazkuk sueltun ere bai, kazadorak eta... Asko itten zittun gauzak.
- 'Ta josteko makinik ez zun izango!
- Josteko makina? Bai! Hoixe. Zeba? Nola in ber zun, ba? Eskutan dena?
- 'Ta beti euki zun josteko makina?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- 'Ta ze markakua zun 'o?
- Singer.
- A!
- Geo azkenaldea erosi zun beste marka bat. Singer... Lan asko in zun. Bu! María Santísima! Ze lanak! Ze lanak! Zembat soiñeko 'ta zembat galtza 'ta...! Zembat lan!
- 'Ta zer zun makina bat 'ta denak harrekin aitzen zin?
- Bai, bai. Beste ahizpa jeneralin plantxa eta makina. Preparatu makinako 'ta beste ahizpa zuna, soltera zen eta harrek plantxa. Asko baliyo zun plantxan, dotore itten zun plantxa.
Eta makinakua. Makinako lana. Izebak prepatu 'ta neskaiy eman haiyek in zezaketena...
- Eta gaiña plantxa oaiñ biño gehiyo ibilliko zen tablak itteko 'ta...
- Bai.
- Ez?
- Bai, bai. 'Ta plantxa zeak egurrana. Egur ikatza ibiltzen genun. Baporia... Ikusi izanduko 'ttuzu.
- Bai.
- Haitakuk eta beste ttiki batzuk segun alkandorak eta plantxatzeko 'ta, beste burnizko plantxa ttiki batzuk. Ez dakit ikusi 'ttuzun.
- 'Ta haik ekonomikan gaiñin berotzen zin?
- Bai. Bai.
- Bai, ikusi izandu 'ttut, biño
- Beste hoik, berriz, ikatzakin. Barrenin ikatza bota 'ta...
- Jo!
- Geo demborakin besti hoik sortu zin, elektrikuk. Biño... ¡Con esas planchas, y vaya bien!