Josten ikastea, ohikoena

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:40:00 - 0:41:00 (1' 00'')
Laburpena Emakume gehienek zekiten josten. Eskolara joango ez baziren ere, denak josten ikastera.

Transkribapena

- Ordun karo, nola dendik 'ta ez zen, erropa normala iya-iya emakume gehinak josten hastia, ez?
- Bai, bai, bai, bai. Ordun gehiyenak... Gehiyenak... E... Josten bagenekiun. Uan... Bitu, aixa enteintzeko moun esango zattut. Oan eskola bukatu eta karneta atetzea joten den bezela gaztia, ordun eskola joten bagiñan... Bueno gu ya gehiyo jon giñan, biño eskola joten ez baldin
bazen, 'o ez bazen josten ikastea. Josten ikastea, kozinan ikastea eta askotan kozinan ikastetikan neskame. Eta jostundiyak asko zin eta josten ez genekiunak gutxi. Eta geo 're...
Geo 're ezkondu, zea... Andria eta familiya hazitzen ai zelikan josten baldin bazekiyen, aunkesea itxekuntzako, beno, be familintzako, be senirintzako 'o be izeba osabantzako...