Herrira saltzera, erostera

Neurriak

Labainarekin badaezpada

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:03:08 - 0:05:35 (2' 27'')
Laburpena Bakarrik ibili behar zutenean aitak labaina eramateko esaten zieten. Ahizpak ez zuen hartu nahi izaten, baina berak bai. Ez zuen behin ere atera behar izan, baina jarraitu izan diote bizikletan zihoala. Aldiz, ahizpa behartu izan zen eta labainik ez. Lurreko harriekin moldatu behar izan zuen.

Zer jan, huraxe eman

Transkribapena

- Aguazillak eta atetzen zien bazerritarrai registratzea eznia. Eztakit ze aparato izaten zin.
- Bai.
- Batzui arrapatzen ziyoten.
- Asko botzen zunai.
- Hoixe
- Asko botzen zunai.
- Bai, miño hoi zeba da, segun zenbat litro botzezkazun 'ta ze itten yozun.
- Nik hoi ez dut ondo arrapatzen, esnia patu ber dunai, esnia beria ber du. Beria ber du. Miño hainbeste liro esnei litro erdi bat ura botzen yozu, ez du iñork izautuko. Iñork e' iñork ez gañea.
-
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:10:40 - 0:14:00 (3' 20'')
Laburpena Aguazilak baserritarrak zaintzen aritzen ziren; esneari ura botatzea galarazita zegoen. Ur pixka bat botaz gero ez da nabaritzen. Haurrentzat ere ura botatzen zitzaion behi-esneari; bestela, lodiegia izaten zen. Behi guztiek ez dute esne berdina ematen. Lehen, behi zuriak ziren hemen; esne lodiagoa izaten zuten. Uztarrian dabilen behiak ere ez du esnea hain goxoa izaten. Animaliari zer eman jateko, halaxeko haragia: txerriari ogi asko emanda, gizen gehiegi; giñarra ateratzeko, artoa edo ezkurra. Atak haragia belaka. Oiloari artoa ez bazaio ematen, arrautzak txuriagoak. Bazenekizun.

Apaizei errespetua

Transkribapena

- Ez behin ezkondu ezkio ez nitzan...
- 'Ta ze joten ziñan astuakin 'o?
- E?
- Astuakin.
- Astuakin?
- Astuakin.
- Bai.
- 'Ta han zea zen, ez?
- (...) maldatan gotti betti elurra zenin 'ta!
- Estrata 'ro herri biria 'o zerbatte bazen...
- Estrata, txarra gaiña. Ze bire! Jesus! Arron txarra.
- Biño ez zen... Biria nondikan zen? Ez zen uaiñ bezela pista den bezela. Ez al zen zea, Olalde aldea...
- Ez, hoi lenuokua.
- Hoi herri biria.
- Gu behiñ 'e ez giñen handik ibilli. Beno, behiñ 'o behoñ pasa bai, biño gaiñekun biria beti oain den bezela.
- A!
- Oan, biria txarra, txarra, e? Bueno!
- Ni behin akortzen naz...
- Amakiña bier lohitan belauniko jarriya! Don Jose Luis zeakin, Pazkuzkukin tortzen zen Garizuman. Eta harrek... Axeiya Manolo, zeakin...
- Monagillo 'o?
- Monagillo. 'Ta biyek tortzen zin beti. 'Ta zintzerriya. Astua aurrea biali 'ta lohitan belauniko zea, haik pasa arte. Hola.
- Estrata gaizki zen ordun.
- Holoko zeik. Biño haik 'e sufritzen zuten ordun, e? Hala ibiltzia ba al dakizu zuk zer zen?
- 'Ta hoi...
- Goizin tortzen zin e, goizin goiz.
- Eta hoi noiz itten zuten? Pazko eunin?
- Bai. Pazko... Zea, Gaizuman.
- Urtian behiñeko zea hoi.
- Tortzen zin itxian joten ez zinak, attona guria 're larogeita hamalau urtekin hil zen, attan osaba genun guk itxian. Atta... Béak familiyik ez, osabak eta, 'ta zuten gue atta hartua. Behintzat.
- A!
- Eta harena urtian beti bi biaje, hiru iual ingo zittun, zea, Don Jose Luisek beti.
- Eta harrekin zea ittin, in ber zen belauniko jarri?
- Belauniko zea
- Birian baldin bazon 'ta jotzen zuten 'ta belauniko...
- Ordun belauniko jarri ber.
- Txapela kendu. Txapelakin ibiltzen giñan.
- Nik ez nun txapelik izaten, biño.
- Haiyek, gizasemik bai. 'Ta iozein lekutan zu bazuzten 'ta apaiz bat ikusten baldin bazen heldu zela harek pasaeran beti txapelan saludatu. Bai. Zea haundiya zen.
- Hola.
- Errespeto gaitza. 'Ta beorika hitz ein beti apaizai 'ta...
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:14:50 - 0:17:25 (2' 35'')
Laburpena Maitxo esneketara joaten zen astoarekin. Askotan belauniko jarri behar izaten zuen. Makina bat aldiz belauniko jarria da, apaiza pasatu bitartean. Elizara joan ezin zutenei jauna ematen ibiltzen ziren apaizak. Enrike: errespetua apaizari, txapela kendu, berorika...

Esneketan aldaketak

Transkribapena

- Eta esniakin, esnia... Kalea? 'o...
- Esnia... Esniakin, e... Gehiyena, baserri gehiyenekuk beák esnia saltzen zuten direto. Eta han guen auzuan, ingurun esan nahi nuke, Ameztoi inguruko baserriyak
hola alde batea 'ta zean doztenak, ingurun doztenak, hamabostetikan hamarrek itxetik saltzen zuten esnia. Eta... Joten zin pes hori, bihorra zuna bihorrakin, ne ama bihorrakin joten zen, bihor beltz eder batekin. Txata, geo 're ni harren gaiñin ibiltzen nitzan.
Eta... Bueno gaiñin, geo kontatuko zattut ze itten nun. Eta... E... Bihorrakin 'o astuakin, asko zutenak bi astokin igual! Guen Austiñenekua adibidez, harrek, harrek eamaten zun bi asto haunditan. 'Ta joten zen e... Arraura, topoa.
Arraun utzitzen zittun astuak eta marmitak hartu topun 'ta Donostira. Eta gehiyo 're bai, han zea inguru hartatikan. Len san zattutena, hamabost itxetikan, hamarrek beák saltzen zuten esnia. Biñon, geo hoi pixkaka pixkaka galtzen joten zen,
han itxeko gaztiak ezkondu 'ta itten zinin, 'ta ordun ya haundiyoko batei ematen ziyon esnia. Guk eamaten genun Bordaxarrea. Alkizako famili bat hor bizitzen zen eta guk hairi eamaten geniyon.
E... Geo beste bizitzakuk hasi zin, Galdosenai Xixtiyoko kruzea atetzen. Eta... Biñon, e... Gaztia zen bittarte, 'ta jende asko zen bittarte, norbeak saltzen zun itxetikan esnia, direto bea jonta, e...
Ne ama Errentira joten zen, harre hua ordun bihorrakin Errentiño joten zen. Donostira joten zinak gehiyenak, Donostira joten zinak gehiyenak Arraun gelditzen zin, topua hartu 'ta Donostira joteko. Eta geo ya ondorin seittu zutenak, e...
Ya joten zin bihorra 'ta karrukin, 'o astua 'ta karrukin 'o, 'ta geo ya hasi zin lembiziko kamioneta koxkorrak eta. Eta ordun ya haikin len astuakin joten zena kamio hartan igual jongo zin bi emakume 'ro kamioi jabi harrekin ben esnia saltzea.
'Ta geo ya azkenea, esan nahi nuke, urtiak aurrea jon ahala, baserri gehiyenekuk ya haundiyaguri ematen ziyon. Han inguru hartan askok ematen ziyoten Galdosenai. Galdosen Juanitoi, tabernakuri.
Eta biñon, ne zean ne izaueran eta lembiziko urte hoitan 'ta, itxian be itxe bakotxetikan esneketa. Huraxe zen dirua, e... Baserriko diro sarrera hura zen. Eta geo, pes hori, len kontatu zattuten bezela, fruta baldin bazon frutakin, berdurakin, e...
Geo... Beste diro sarrera zen animaliyana. Animaliyan umik.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:47:55 - 0:51:40 (3' 45'')
Laburpena Esneketa: baserri gehienetakoek etxetik zuzenean saltzen zuten esnea. Astoarekin, behorrarekin... ahal zen moduan. Batzuek, Oiartzunen; besteek, Errenterian; askok, Donostian... Gerora aldatzen joan zen: etxeko gazteak ezkondu eta baserritik joaten hasi zirenean, esku gutxiago izaki, esnea banatzaile handiagoei ematen hasi ziren.