Herrira saltzera, erostera

Neurriak

Baserriko lanak: esneketari, artzain, belarretan

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 0:10:00 - 0:13:18 (3' 18'')
Laburpena Iturriozko Dispatenera ekartzen zuten esnea Artamugarritik. Egunean sei edo zazpi litro batzen zituzten, enkarguak edo ogia ordaintzeko erabiltzen zuten lortutako diru pizarra. Artalde polita zuten Altamugarrin. Amak etxean egiten zuen gazta, erosteko dirurik ez zelako. Mari Karmen urte askoan aritua da ardiak jezten. Belarretan ere aritzen ziren, ebaki eta bizkarka ekartzen zuten etxera. Bi ahizpak kozkortu zirenean hasi ziren lerarekin. Belarretarako erabilitako erremintak izendatzen ditu.

Errenteriara

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:30:58 - 0:33:02 (2' 04'')
Laburpena Arkaitze Errenteriako lurretan zegoenez, Errenteriara joan behar izaten zuten dotrinara. Eta baita errazionamentua jasotzera. Beren baserria Errenteriako lurretan egonagatik, Oiartzundik gertuago zegoen. Horregatik, bestela Oiartzuna zuten joera. Iturriotzera ateratzen ziren eta handik Ugaldetxora, Mateora, edo Altzibarko Zalakain, Xotero.

Esnea saltzen

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan. "Gurdiya"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-128
Pasartea 0:18:52 - 0:21:04 (2' 12'')
Laburpena Esnea saltzera Irunera joaten ziren. Neguan arrebak ibiltzen ziren eta haiek Biriatun zirenean bera ibiltzen zen. Etxez etxe saltzen zuten.Bueltakoan enkarguak ekartzen zituzten.

-

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:38:09 - 0:39:01 (0' 52'')
Laburpena Barazki gutxi izaten zuten baratzean. Emazteak esnea, arrautzak, oilaskoak saltzen zituen herrian.

Behiak

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:36:58 - 0:38:09 (1' 11'')
Laburpena Orain aldean behi gutxiago izaten ziren etxeetan. Esnea partitzera kalera joaten ziren, Irunera. Baita etxez etxe ere, emaztea joaten zen. Asto xextoetan marmitak sartuta joaten zen, gero zaldi karroarekin.

herrira saltzera

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-106
Pasartea 0:28:09 - 0:30:35 (2' 26'')
Laburpena Ama Errenteriara joaten zen oilaskoak arrautzak, untxiak saltzera. Astoa Oiartzunen utzi eta autobusez joaten zen Errenteriara.Diru horrekin behar zena erosten zuten.

Errenteriara fruta saltzera

Transkribapena

- Ama jeisten zen Errenteira astuakin?
- Ez, ama bajatzen zen gutxitan. Gereziya, o' muxika melokotoiya o' hola baldin bazen saldu berra,
- Fruta?
- Bai fruta itxeko baserriko fruta baldin bazen, hola guaraxixtera, saten ga ganiyon zabal-zabala bi kierrekin 'ta 'ta hua beteko zun 'ta erdiño jarriko zun mordoska bat. Joe! Lepuan e' bazun indarra e!
- Gañekuk e' bai miño lepuan e' bazun indarra burutia saten you hola in trapua toallakin bueltaka, hemen zea bat poltsa bat
- Bai trapu bat jarri
- Bai hola buelta bueltaka, 'ta saski hua hartu 'ta joten zen hemendik Ugaldetxoa beste birian, bire zarratan e! asnimaliyik ibiltzen zin tokitan. Beste bireik ez zen.
- Be fruta harekin.
- Bai be saski hua buruan zula. Txikierdira Txikierdin koñauak kamiona eukitzen zun, letxerua zen, 'ta kamion harta sartu saski hoa
'Ta joten zen Errentira
- Ama bea.
- Ama bea saskiya harrekin. Bono saskiya harta fruta saltzen da.
- Halare kamioyian jutia bentaja zun!
- Bai hara bajatzeko Txikierdira joteko iya hemendik Ugaldetxoa hainbeste bire jon ber zenun.
'Ta geo, hara jon 'ta saldua 'ta atetzen zen diro pixarrakin enkargo pixarrak itten hasi 'ta gastauk! seittun gastatuk!
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:03:08 - 1:05:18 (2' 10'')
Laburpena Ama fruta saltzera jaisten zen baserritik. Buru gainean eramaten zuen karga. Txikierdiraino oinez eta handik koinatuarekin kamioiez joaten zen. Hiztegia: Guaraxixtera.

Esne saltzen, baserritik bizitzeko

Transkribapena

Baserritik denak bizi giñan baserriyan itten zena.
- Saltzen zenuten kanpoa? zerbatt? esnia 'ro...
- Esnia esne pixka bat, hamabi, hamar hamabi animali eongo zin kuadran.
'Ta bik esne pixka bat, lau litro esne o' sei o' . Bi behik 'ta hain esnia hartu, astuan, 'ta Errentira.'Ta litro bat denda batea, beste litro bat beste dendara. Amonai beste litro 'at eo hola esnia partittu.
Denda esnia eamaten zutenin diruan berrin ematen zuten gauza. Fruta
- Jateko zerbatte?
- Bai, ya saltzeko baliyo ez zuna, kolpatua zela o' xolo bat zula o' 'ta ematen zun jateko, denda batekuk eta bestekuk e' bai. Diruan partez esnian diruan partez gauza maten zuten.
'Ta gue etxeako asko baliyo zun horrek!
- Hoixen
- Litro esnek miño baliyo gehiyo zun.
Denak halaxe nolapatte bizik ate.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:01:34 - 1:03:08 (1' 34'')
Laburpena Baserritik bizitzeko esnea saltzen zuten kanpoan. Astoan jaisten zuten Errenteriara. Esnea eraman eta dirua beharrean gauza ematen zieten, normalean saltzeko balio ez zuena.