Laburpena |
Iturriozko Dispatenera ekartzen zuten esnea Artamugarritik. Egunean sei edo zazpi litro batzen zituzten, enkarguak edo ogia ordaintzeko erabiltzen zuten lortutako diru pizarra. Artalde polita zuten Altamugarrin. Amak etxean egiten zuen gazta, erosteko dirurik ez zelako. Mari Karmen urte askoan aritua da ardiak jezten. Belarretan ere aritzen ziren, ebaki eta bizkarka ekartzen zuten etxera. Bi ahizpak kozkortu zirenean hasi ziren lerarekin. Belarretarako erabilitako erremintak izendatzen ditu. |