Sakramentuak

Batailoak, jaunartzeak, ezkontzak, elizakoak; ondrak, bederatziurrenak

Zapatak eta trajea

Transkribapena

-Bai, 'ta geo zapata. Hasi zin bai, komuniyo haundiya in genun dembun 'o zapatak. Ordun azaldu zin 'ta.
Ordun pixka 't gehixio jantzi 'ta. Traje txar bat 'e bai 'ta. Hola 'zaten zen.
-Ordun, 'zaten zen komuniyua inta trajia 'ta geo baldin bazenun sosik garizumakua.
-Bai.
-Garizumako.
-Bai.
-Aste santutako, ostiral santutako, 'ta ordun itxian zen arropa onenakin, Erramun.
-Bai.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:28:30 - 0:29:00 (0' 30'')
Laburpena Jaunartzea egin arte alpargatekin ibiltzen ziren, eta orduan izaten zituzten beren lehendabiziko zapatak eta trajea.

Transkribapena

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-023
Pasartea 0:29:40 - 0:34:00 (4' 20'')
Laburpena Jaunartzean hiru duro zilar eman zizkioten. Beretzat altxorra zen hura. Garai hartako diruak zein ziren. Xentimoak gogoan ditu Erramunek.

Ezkontza

Transkribapena

- Bai, bai, bai.
- Ama 're guapa zen, 'ta!
- Bai, atta 're ez zen itsusiya, e! Itsusiya ez zen!
- Haik erretratuk 'ta ez zittuzten izango? Ben bodako erretratuk eta?
- Han ez zen hainik. Gaiñekun bai, gue senidinak eta denak bai biño hainik... Ez zittuzten ateko 're! Diroik ez zen izango dembo hoitan.
- 'Ta zuek ate al zenuten erretratua?
- Bai, bai.
- Zuek ba?
- Ui, erretratuk eskolakuk eta zer ez zin atetzen geo! Geo oain 'ta gehiyo berriz.
- 'Ta ze, ze jantziya zenakan ezkondu ziñanin?
- Ezkondu nitzanin soiñeko beltza nun. Lana 'ro, lanilla 'ro hola, ona, oso ona. Hola perla batzuk adornua 'ta... Ba! Ordukoz nahiko dotoria.
- 'Ta gizona?
- E?
- Gizonak?
- Gizonak? Gizonak politta netzako!
- Zer zun, trajia?
- Bai, bai.
- Dotore ordun!
- Korbata 'ta guzi joten zin. Orduko prepatzen giñan.
- 'Ta geo, ze izaten, e... Ezkondu aurretik pregoiyak 'o ze izaten zin Joxepa?
- Ezkondu aurretik bai!
- Zer zin haik?
- Kulpittutik esaten zuten, e! "Hartu nahi al 'zute eliza amak aintzen dun eran ezkontzan halakok 'ta holakok". Hiru iandetan 'o saten zittuzten. Gu umik giñala behintzat bai, geo ya ez.
- 'Ta hoi ezkondu aurretik?
- Bai, bai, bai, bai. Testiguk bezela. Testigu berrik ez.
- Ez zenuten haiken berrik zuek.
- Elkar nahi bayote.
- 'Ta geo ezkontzea ze tortzen ziñazten, honea, parrokira?
- Bai, bai. Ez, ni Lezon in nitzan.
- Santa Kruzen 'o hola 'o?
- E? Lezon. Ez dakit, holaxe okurrittu zigun. Lezon in ber genula 'ta! Honea Oiyartzuna jon 'ta denak a... Ahoko zulua zabalduta beira eoten baizin dembo hartan!
Oiañ ez dute beituko bestela miño 'ta gu Lezon kotxin jon 'ta...
- Eta geo? Ezkonduta geo? Bazkaiya 'ro ze itten zen?
- Hoixe. Errenteiyan bazkaldu genun, 'ta arratseko itxea. Adiós muy buenas!
- 'Ta zein jon zin bazkaira? Oain bezelako jende pilla 'ta jote al zen?
- Ez...! Batzuk bai, segun ze famili zen.
- Zuenin zein zin?
- Padrinuk.
- Zeiñ zenittun zuk atautxi, amautxi?
- Amautxiya nun ne lengusu baten ni bezela izena zuna, Joxepa. 'Ta harek zun berriz be anaiya. Denak hillak! Ni aquí estoy la vieja.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:50:40 - 0:53:50 (3' 10'')
Laburpena Gurasoek ez baina beraiek ateratzen zituzten erretratoak. Ezkondu zenean soineko beltza zuen eta gizonak trajea. Pregoiak: hiru igandetan edo mezatan ematen zen ezkontzaren berri. Joxepa-eta Lezon ezkondu ziren, Oiartzunen denak begira egoten zirelako. Errenterian bazkaldu zuten eta arratserako etxean ziren.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:01:30 - 0:03:00 (1' 30'')
Laburpena Arditurriko meategietan anaia eta koinata zituen. Anaiari berak utzi zion aliantza. Familiaren berri ematen du, gurasoak nolakoak ziren, zenbat senide ziren...

Haurra eduki eta gero, ezin etxetik atera

Transkribapena

- ... emakumiak. Hola enteintzen dan zerbatte partuko kontuz 'ta. Hura, haitako bat onduan eta launtzeko pixkat 'o komeri. Hala haziyak dia gue umiak. Denak denbu haitan gaiñea, denak.
- Eta parteratikan 'ta meikunetik aparte, zue ama 'o ahizpetako bat 'o ez al zen eoten?
- Bai, bai. Baita 're, klaro eukitzen genun, eta kobratzen zuna patu 'ta, grazimenta pixkat eman harei 'ta... hola, kontuak.
- Eta zue garaiyan ba al zen oaindikan haurra euki 'ta geo izin zela berrogei eunetan 'o etxetik atera 'ro?
- Bai, beorregi eunian. Ez zen zeakin ibilli ber 'e, kargakin 'o...
haurra izandu eta behintzat berrogei egunin itxetik ate gabe, berrogei eunea ordun kalea 'o... ordun atetzen giñan.
- Eta bataiyatu noiz itten zen haurra?
- Bataiatu seittuan. Seittun bataiatu. Gaur bezela jayo eta hurrungo egunin ya bataiatzea, komoduak, atautxi-amautxiyak preparatuak. Hori bai.
- Ama joten zen eliza haurrakin?
- Ez, ama ez zen... beste bat, ahizpa bat 'o haurrakin, amak ez daka atetzeik.
- 'Ta itxetik ezin al zen ate Inaxi?
- Berrogei eunin ez. Etxetik ez, eliza 'ta hola kanpoa ez.
- Miño baserriyan onduan bai?
- Bai, etxian jaiki 'ta in ber zen. Ez, lanin zelaian 'ta hola ez, ez, berrogei eunian. Nada!
- Miño etxian zerbatte lana aiko ziñazten?
- Honbre! Haurrak beren arropak 'e, hiru aldiz 'o... hiru miño geyo, kanbiatu ber izaten zen 'ta zikiña zela eta hau zela 'ta hua zela 'ta marru itten zula 'ta haiken harekin... han, harei kaso in behar. Amak gehiyena kaso.
- Gaiñea lehen amak ingo ziyon kaso, oain bezela atta 'ta ama biyek ez?
- Keba! Amak mayoria, attak zelaian lanin. Hala.
- Eta gor hazi ber izaten al dia haurrak, Inaxi?
- Segun. Nei... oain denbua joan zen 'ta komei miño nik errax. Errax 'o... ez behintzat holako goortasunik. Oaiñ 'de tokatuko die, denetik tokatuko die, batzuek parto gogorra bestik parto ariñaguak... bai. Petxua gaiñea ematen zitzaiyen orduan, denak petxua.
- Lehen ez zen biberoyik eta?
- Ez, ez. Biberoyaik...
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:45:10 - 0:48:10 (3' 00'')
Laburpena Haurra izan eta gero, berrogei egunean ezin izaten zen ez etxetik atera ezta lan gogorrik egin ere. Haurra segituan bataiatzen zen, eta, amak etxean gelditu behar zuenez, aitabitxi-amabitxiek egiten zuten. Berrogei egunean ezin zen lanik egin, baina haurra amak zaindu behar. Orduan aita zelaian aritzen zen lanean.

Luxurik gabeko ezkontzak

Transkribapena

- ...ezkonduak 'e.
- Denak?
- Denak.
- Dena eaman ber... 'Ta gotzen al tza ezkontza nola izan zen?
- E?
- Ezkontza nola izan zen gotzen za?
- Ezkontza guria... atautxi-amautxiyak eta akabo! Itxian bi bat familia 'o bazkai bat in genun 'ta... nik ahizpa eaman nun 'ta harek anaiya, atautxi-amautxi 'ta ez zen geyo bodik!
- Hara, senidik bakarrak?
- Senidi bakarrak, miño san dizut, miño juntatu bi baserri, bitakuak 'ta bazkai bat in genun. Ezauera bat eman elkarrei, zarrak 'ta gaztiak 'ta denak.
- 'Ta zeiñen itxian? Non in zenuten Maldaburun 'o zuenin?
- Guriin. Bazkai bat in zen 'ta gue bodak!
- 'Ta jantziak nola izaten zin?
- Soineko beltza. Nik hala eaman nun. Ez oaingo traje zuri elegante hoik. Soineko beltza, zapata beltzak...
- 'Ta ze itten zen berria eosi 'o etxian itten zen?
- Ez, berria eosi genun. Guk berria eosi genun. Modu askotan ordun 'de jendia.
- Ahal zun bezela?
- Ahal zun bezela! Nik berriya erosi nuen. Harek traje azul marino 'ta nik soiñeko beltza.
- 'Ta erretratuik bai al zenuten? Ate al zenuten erretratua?
- Ne alaba baten etxian bada oaindik bodako erretratuak.
Miño gue biyena bakarra, denekin ez genun atea. Ez giñen, ez genun umoreik 'o... geoko.
- Justukua in 'ta...
- Bai.
- Gañea go ikarriya eukiko zenuten ezkontzeko?
- E?
- Gogo ikarriya eukiko zenuten ezkontzeko?
- Ui! Denak juten 'ta gu 're...
- Hiru urte espetu 'ta geo.
- Gerran, aber! Holaxe.
- Eta geo otordua 'ro in 'ta kitto? Biajeik eta holakoik ez zenuten ingo?
- Ez, ez. Biajin Tolosaño jon giñen! Irunen ezkondu eta Tolosa fan giñen, 'ta Tolosan gaba pasa genun, 'ta eun pare bat 'o pasa genittun 'ta bakotxa... hara, haren etxea, hara ezkondu nitzen.
- Maldaburura?
- Maldaburura.
- Eta ba al zanakan arriua 'ro iña?
- Bai. Gerra denbun soldaduak itxetatikan 'ta rekisatuta bidian salduta 'ta banittun nik hartuak maindire batzuk 'ta bai, banittun 'ta denak ongi etorri zian. Gañekun, oain bezelako...
- Bai ordun: maindirik eta erropa batzuk?
- Bai. Arropa... aldagarriyak. Bai.
- 'Ta ze in zenittun, bordatu 'ta?
- Bordatuak? Ez dut uste bordatu nunik... ez, ez nittun bordatuko, nik ez. Hoinbeste eskola e'genuen e'nuen bordatu.
- Eta hoi nola izaten zen ordun? Eta ezkontzeko...
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:29:00 - 0:32:10 (3' 10'')
Laburpena Ezkontza: Aitabitxi-amabitxiak eta senide bakarra izan ziren bazkarian, beste inor ez. Soineko beltzarekin ezkondu zen, orduan ez baitziren oraingo zuri eder horiek. Bidaia Tolosara egin zuten. Gerran soldaduek etxeetatik errekisatutako arropak saltzen zituzten eta haietatik ahal zuena erosita egin zuen arreoa.

Jaunartzea ospatzen

Transkribapena

- Boda 'ro itten bazen dena itxian.
- Dena, dena itxian. Kumuniyua 'ta hoi denak itxian, itxian.
- 'Ta bankete haundiyak itte al zin? Zu gotzen al za?
- E?
- Kumuniyuk 'o bodak 'o zerbatte...
- Bai, akortzen naz. Irundik izeba 'ta, josaba 'ta denak torri zin ne komuniyoa!
- Itxea?
- Itxea bai, itxea. Biño izebak eta bazkaiya ederki jarriya zuten. Ben heaztiyak bazittuzten itxian 'ta, iña bazkaiya. Ben gustora 'ta denak erki bazkaldu genun.
- 'Ta zuen garaiyan bi kumuniyo al zin?
- Bai...! Bai, bai. Kumuniyo ttikiya, 'ta kumuniyo haundiya. Bi zin.
- Zembat urtekin izaten zin haik?
- Zazpi urtetan ttikiya, 'ta geo hamarretan haundiya.
- 'Ta gehiyena zelebratzen zena zein zen?
- Ttikiya ez genun hala zelebratzen, ez. Gosai pixka 't difentixiaua,
txokolatia 'ro hola itten zuten kafesnia berrin, 'ta gailleta batzukin 'o hola, biño gaiñekun ez. Ez.
- Geo bai.
- Haundiya bai, haundiya bai. Haundiya bai. Haundiya itten zen, padrinuk eta launan bat 'o beste, 'ro... Juntatzen giñan mordoxka.
- Zein zenittun zuk atautxiya 'ta amautxiya 'ta? Zein zenittun? Gotzen za?
- Bai. Nik Irungu, Irungu, Irunguk nittun, amautxiya Irunen bizi zen, 'ta atautxiya Prantziyan.
- A bai, e?
- 'Ta torri zen hala 're hura 're. Bai, torri zen, torri zen.
Hura torri zen be andrikin kumuniyoa. Bino kumuniyo ttikiyan ez.
- Eta oaiñ itten din bezela, erregaluk 'ta itte al zin?
- Bai, nei karri 'izkiten galtzerdiyak, zapatillak, 'ta gonagorantxa bat 'ta karri 'izkiten.
- Ze karri zizuten?
- Gonagorantxa.
- Zer da gonagorantxa?
- Azpikua.
- Zea, kombinaziyua 'ro?
- Bai!
- Soiñan azpitik iamatekua?
- Bai, bai, bai. Beti beti iamaten dugu. Galtzakin ez, biño beti honekin, beti honekin, beti. Sekula ez ga gabe ibilli.
- Bai, oaiñ ez da ibiltzen, biño zuen erarekuk bai denak.
- Bai! Bai, bai.
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:31:30 - 0:33:50 (2' 20'')
Laburpena Ospakizunetako otorduak etxean egiten ziren. Bi jaunartze egiten ziren: txikia eta handia. Handia gehiago ospatzen zen.

Arreoa, atso-lorrak, elizan sartzea...

Transkribapena

-'Ta arriyua 'ta itte' al zen len?
-Arriua?
-Bai.
-Bai, arriua, arriua zen... zea koltxoi baten illia. 'Ta geo harren maindirik 'ta deus ez. Zuimenta saten ziyoten. 'Ta geo ontziyak akaso. Arriua, huaxe zen arriua.
-'Ta hoi zeak e...maindirik 'ta beintzat emakumik? Beak itten zittun?
-Bai. Bai. 'Ta gizonak berriz ez dakit ze ingo zun... Koltxoiya, koltxoiya itten zun 'o...
-'Ta zu gotze' al za atsolorrak haurra jaiotzen zenin...
-A bai! Atsolorrak...
-Ze izaten zen hoi?
-Atsolorra 'zaten zen bataitu 'ta ama ez zen joten bataiyoa 'ta atsolo elizan sartzea. Elizan sartzen zen berriz, joten zen berriz haurrakin eliza jon ber zen, elizan sartzia saten ziyoten. 'Ta ordun zun amak libertadia kampun barrena ibiltzeko. Enteinttu al nazu?
-Ez.
-Bataiyua in, ama itxian, geo handik hamabost eunea 'ro... elizan sartzea 'ta elizan sartu arte, eliza sartzea ya bea jo zitteken, ya elizan sartu ezkio, ya bea nonaira joteko libre zun. Osea, enkarguta 'ta... kampoa! Kampoa, libre.
-Haurra euki 'ta geo ezin zun itxetik ate?
-Ez. 'Ta atsolorra 'zaten zen berriz, hua hola pixkat pizkortzen zenin kartzen ziyoten kampokuk oillua, 'ta hola erreluk.
'Ta ordun familiya izatin alimentua izaten zen oillo-salda. Hara ze botikak 'ta ze gauzak...
-Indartzeko...
-Indartzeko. Bai... Hola, dena...
-'Ta ordun ze itten zen, 'ta ze itten zen emakumia torri?
-Bai.
-Beri harrena?
-Beri harrena 'ta hitza 'ta pitza 'ta haurra kusi 'ta uuu 'ta politta 'un 'ta zea 'ta segi 'ta... Halaxe gozatu.
-'Ta bakarra emakumia eoten zin, gizasmik ez zin...
-Ez... Gizasmia ez naz akortzen tortzen zinik...
Akaso iual launen bat, 'o nobiya-nobiyuk 'o holako zean bat biño ez, jenelin emakumik auzotik.
-'Ta hoi noiz arte izan zen?
-Hoi ez dait ba nik... Gue Josinazio 'ta jaio zinin ez dait ez 're zen izango...
-Bai, e?
-Numbaitte hola. Bai, oan berroei, uantxe ya berroeitamar bat urte 'ro hola...
-Ordun asko in zun...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:13:52 - 0:16:49 (2' 57'')
Laburpena Arreoa. Atso-lorrak. Elizan sartzea. Amak ezin zuen etxetik atera haurra eduki eta hurrengo egunetan. Zuimenta.

Kanpokoak depositoan lurperatzen ziren

Transkribapena

-Oan kompaziyo batea mendiyan hilla harrapatuta 'ta hua, harrei ez ziyoten lur bedeinkatua maten. Hua aparte deposittun, deposittua saten ziyoten. Holako kuadro bat zen, kamposantun biño holako kuadro bat 'ta... hua han.
-Kumulgatu gabe hil zelako?
-Ez... Mendiyan hill, 'ta harrapatu 'ta bueno 'ta harra eaman. 'Ta harei saten ziyoten deposittua. 'Ta oan bakizu mendiyan hiltzen bada be herrira eamaten dute, transladua txuf!
Oan, ordun ez. Ordun trasladuk erruz kostatzen zen 'ta jesus! 'Ya zembat juzgaun pasa ber zun gaiñea! Herri bakotxin ez dait zerbaitte patu ber izaten zen. Pasatzia. Kompaziyo batea iual zen ze sango zaittut zui Tolosakua 'ta hemendikan hasi 'ta Tolosako herri guzitan zerbaitte patu ber zun.
Zean pasatzen zelako, muganta asko pasatzen zittulako.
-A 'ta herri batetik bestea beti...
-Beti! Patu in ber zun! Kompaziyo batea...
-Biño hilla zelako 'o zu joten ziñan, Tolosa joten ziñanin 'e berdiñ in ber al zenun?
-Ez, ez, ez! HIll hua, hill hua hara eamateko. Be tokira eamateko, be herrira eamateko. Kompaziyo batea Tolosakua zen, 'ta hemen harrapatu, 'ta patu ber zun, lembizi patu ber zun Astiarraan.
Geo Hernanin, geo Andoaiñen, e! Herri bakoitxin, humbeste patu ber zunun.
-Karo 'ta ordun hua...
-Jolin! Hua bakizu ze...ze, zembat kostako zen hua! 'Ta hua itten zuten harentzat deposittua saten ziyoten hartan enterratu.
-'Ta gaiñekuk berriz gaixoik 'o zartuta hiltzen bazin komulgatu, komulgatuta, ez? Apaiza jonta...
-Bai... estremaziyo santua maten ziyoten... Bai bean huaxe, errezon batzuk 'ta bedeinkaziyua 'ta kitto!
-'Ta hoi itten ez zunai ez al ziyoten ezer difenteik 'o itten?
-Ez dait nik hoa itten ez ziyonai... Mango ziyoten noski!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:08:00 - 0:10:20 (2' 20'')
Laburpena Heriotza. Lur-ematea. Depositoa zeri esaten zitzaion. Kanpokoa bazen, garesti ateratzen zen bere herriraino eramatea.