Kanpokoak depositoan lurperatzen ziren

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:08:00 - 0:10:20 (2' 20'')
Laburpena Heriotza. Lur-ematea. Depositoa zeri esaten zitzaion. Kanpokoa bazen, garesti ateratzen zen bere herriraino eramatea.

Transkribapena

-Oan kompaziyo batea mendiyan hilla harrapatuta 'ta hua, harrei ez ziyoten lur bedeinkatua maten. Hua aparte deposittun, deposittua saten ziyoten. Holako kuadro bat zen, kamposantun biño holako kuadro bat 'ta... hua han.
-Kumulgatu gabe hil zelako?
-Ez... Mendiyan hill, 'ta harrapatu 'ta bueno 'ta harra eaman. 'Ta harei saten ziyoten deposittua. 'Ta oan bakizu mendiyan hiltzen bada be herrira eamaten dute, transladua txuf!
Oan, ordun ez. Ordun trasladuk erruz kostatzen zen 'ta jesus! 'Ya zembat juzgaun pasa ber zun gaiñea! Herri bakotxin ez dait zerbaitte patu ber izaten zen. Pasatzia. Kompaziyo batea iual zen ze sango zaittut zui Tolosakua 'ta hemendikan hasi 'ta Tolosako herri guzitan zerbaitte patu ber zun.
Zean pasatzen zelako, muganta asko pasatzen zittulako.
-A 'ta herri batetik bestea beti...
-Beti! Patu in ber zun! Kompaziyo batea...
-Biño hilla zelako 'o zu joten ziñan, Tolosa joten ziñanin 'e berdiñ in ber al zenun?
-Ez, ez, ez! HIll hua, hill hua hara eamateko. Be tokira eamateko, be herrira eamateko. Kompaziyo batea Tolosakua zen, 'ta hemen harrapatu, 'ta patu ber zun, lembizi patu ber zun Astiarraan.
Geo Hernanin, geo Andoaiñen, e! Herri bakoitxin, humbeste patu ber zunun.
-Karo 'ta ordun hua...
-Jolin! Hua bakizu ze...ze, zembat kostako zen hua! 'Ta hua itten zuten harentzat deposittua saten ziyoten hartan enterratu.
-'Ta gaiñekuk berriz gaixoik 'o zartuta hiltzen bazin komulgatu, komulgatuta, ez? Apaiza jonta...
-Bai... estremaziyo santua maten ziyoten... Bai bean huaxe, errezon batzuk 'ta bedeinkaziyua 'ta kitto!
-'Ta hoi itten ez zunai ez al ziyoten ezer difenteik 'o itten?
-Ez dait nik hoa itten ez ziyonai... Mango ziyoten noski!