Erlijioa

Dotrina

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 0:28:31 - 0:30:06 (1' 35'')
Laburpena Dotrina etxean edo eskolan ikasten zen baina jaunartzearen aurretik apaizak azterketa moduko bat egiten zuen. Hura jakin ezean, jaunartzerik ez zen.

Medikuari eta apaizari beldurra

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 0:24:53 - 0:26:36 (1' 43'')
Laburpena Apaizari eta medikuari beldurra izaten zitzaion garai batean. Apaiza edonon topatuz gero, belaunikatu egin behar izaten zuten herritarrek.

Dotrina eta jaunartzea.

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 0:20:48 - 0:21:38 (0' 50'')
Laburpena Jaunartzerik ezin zen egin dotrinik ikasi gabe. Nahiko erraz ikasi zuten biek ere. 11-12 urterekin egiten zen dotrina garai hartan.

Ezkontza eta bidaia

Transkribapena

- Geo ezkondu in tziñazten.
- Bai.
- Zenbat urtekin?
- Ni hogeita bikin ta hau hogeita hamaika.
- Egiya da.
- Ta garaiy hartan goiz ezkontzen tzian, ez?
- Ez.
- Gazte, ez?
- Beno, ni bai.
- Hogeita hamaika urtekin ezkontzen tzen jende gehina o lehenoztik?
- Ez, lehenoztik, lehentxio. Ni zahartu in nintzan diskuittuta.
- Zahartu in tziñan diskuittuta?
- Enintzan akortu ta.
- Nahi gabin ta geo hogeita hamaika urtekin ta.
Eskua eskatzen tzen garaiy hartan attai o?
- Ez.
- Ez, ezkonduko..?
- Ez, baziñen zea bai hola famili haundi samarreko..
- Dirua zutenak o.
- Pedida de mano o nola izaten tzen? Nola saten tzuten?
- A bai? Ta ezkontzan eunin bertan bakoitza be itx.. trajik eta nola konse.. erosi itten tzin?
Zuek erosi in tzenuten trajia?
- Bai bai bai.
- O utziya o baten batek?
- Ez ez. Komuniyokuk utzitzen tzin, trajia norbeak. Geo (?) zerbatte, oaindik hor eongo da gaiñea neria, beri-berriya.
- Bai, nik ez nik...
- Ta ze eunetan ezkondu ziñeten?
- San Bizente eunin.
- Veinti dos de diciembre o enero.
- Enero? Hotza izango zen ordun?
- Ez. Galeko (?) ezkondu giñan ta ze hego haizia, ze egualdi erra zen, buo.
- Non ezkondu ziñeten?
- Guadalupen.
- Bai? Ta zertikan han ba?
- Geo Hondarrabiyan aeroportua aldero izatetik.
- Geo biajea juteko?
- Bai.
- Karo.
- Ta handik seittun biajea?
- Ez, bazkaldu ta.. lo in eta Bartzelona.
- Bazkaldu, Hondarrabiyan lo in ta aeroplanua hartu ta Bartzelona.
- Hara, ta..
- Oiyartzunen eztakit lehenbizikuk izango ez te giñen aeroplanun jon giñenik..
- Eztakit.
- A bai? Ordun kategoriya bazenuten, ez?
- Klaro. Oaiñ e sateko baliyou. Uan eozieñ joten duk.
- Ta zuk garaiy hartan ordun, ta bildurrik eta aitze txarrik etzenuten hola hegazkiñan ingurun o, beldurra o?
- Ez ez ez ez. Beldurra, hor etzen beldurrik izaten.
- Ez?
- Ze beldur? Arront kaskaorrak giñan ta ez giñen bate beldurrik, etzen izaten.
Hau bai, hau maritu itten tzen.
- Ni maritu itte nitzan.
- Ta bodako euna gaur bezelakua izaten tzen, hola..?
- Bai, senidik, bi aiyekako senidik eta...
- Osabak eta izebak eta... lagunak eta.
- Jende mordoska.
- Hiru laun emaan ber tzenittun behinpin ta. Nik ez nun launik eaman, no...
Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:58:57 - 1:01:49 (2' 52'')
Laburpena Guadalupen ezkondu ziren 22 eta 31 urterekin. Trajeak erosi egiten ziren.Familia eta lagunekin Bazkaldu Hondarribian lo egin eta Hegazkinez joan ziren Bartzelonara, ordurako bidai handia zen.

dotrina

Transkribapena

- Ta eskolan ze ikasten tzen garaiy hartan, dotriña eskolan maten tzen?
- Bai, zen epoka bat, ze urte zen? Gerra aurretik, galazi in tzuten dotriña eskolan matia, kanpoa ate ber izaten genun, nonbatte dotriña ikastezkio.
ta geo gerra sortu zen ta handik aurrea berriz nozpatte.. normal.
- Ta dotriña euskeraz o erderaz?
- Nahi zen bezela eakusten tzen.
- Bai nahi zen bezela, hiru dotrin klase izaten genittun,
dotrin zaharra, dotrin berriya, eskuaraz etzen dotriña, nahiz...
- Nik eskuaraz ikasi nun.
- Batzutan bat ona, bestetan bestia hobia zela ta... kanbituz hor ibiltzen giñen
- Ta zenek eakusten tzun apaizak o katekistak bazian?
- Ez ez, mojak. Elizan, maixtrak. Astian behin tortzen tzin bi apaiz, haik bai zila gaixtuak. Don Juan Frantzisko etzu izautuko re zuk.
- Zein?
- Don Juan Frantzisko.
- honek, bai zea.
- Ta nongua zen hora? Goatzen tza? Euskalduna zen?
- Bai bai, biyek lehengusuk zin, haik e biyek kanpotarrak izan ber tzuten. Ez, Tolosatik zea aldea..
- Osa oiartzuarrak eta hemenguk etzin, kanpotik torriyak.
-
- Honea tortzen tzin. Bestela oiartzuarrak bazin meikuk, apaizak... haik. Juan Frantzisko arront gaixtua zen, jo...
- Ta eunero joten tziñaten eskola? Hutsik in gabe?
- Bai txintxo bialtzen tziguten eskola.
- Itxian behiya haurrakin o bazen zerbatte biño.
- Nahiko maiz.
- Bai bai, txintxo joten giñan.
Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:12:31 - 0:14:31 (2' 00'')
Laburpena Gerra aurrean ez baina ondoren Dotrina ere eskolan ikasten zen. Euskaraz edo gazteleraz nahiz en bezala. Maistrak irakasten zuen.