dotrina

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:12:31 - 0:14:31 (2' 00'')
Laburpena Gerra aurrean ez baina ondoren Dotrina ere eskolan ikasten zen. Euskaraz edo gazteleraz nahiz en bezala. Maistrak irakasten zuen.

Transkribapena

- Ta eskolan ze ikasten tzen garaiy hartan, dotriña eskolan maten tzen?
- Bai, zen epoka bat, ze urte zen? Gerra aurretik, galazi in tzuten dotriña eskolan matia, kanpoa ate ber izaten genun, nonbatte dotriña ikastezkio.
ta geo gerra sortu zen ta handik aurrea berriz nozpatte.. normal.
- Ta dotriña euskeraz o erderaz?
- Nahi zen bezela eakusten tzen.
- Bai nahi zen bezela, hiru dotrin klase izaten genittun,
dotrin zaharra, dotrin berriya, eskuaraz etzen dotriña, nahiz...
- Nik eskuaraz ikasi nun.
- Batzutan bat ona, bestetan bestia hobia zela ta... kanbituz hor ibiltzen giñen
- Ta zenek eakusten tzun apaizak o katekistak bazian?
- Ez ez, mojak. Elizan, maixtrak. Astian behin tortzen tzin bi apaiz, haik bai zila gaixtuak. Don Juan Frantzisko etzu izautuko re zuk.
- Zein?
- Don Juan Frantzisko.
- honek, bai zea.
- Ta nongua zen hora? Goatzen tza? Euskalduna zen?
- Bai bai, biyek lehengusuk zin, haik e biyek kanpotarrak izan ber tzuten. Ez, Tolosatik zea aldea..
- Osa oiartzuarrak eta hemenguk etzin, kanpotik torriyak.
-
- Honea tortzen tzin. Bestela oiartzuarrak bazin meikuk, apaizak... haik. Juan Frantzisko arront gaixtua zen, jo...
- Ta eunero joten tziñaten eskola? Hutsik in gabe?
- Bai txintxo bialtzen tziguten eskola.
- Itxian behiya haurrakin o bazen zerbatte biño.
- Nahiko maiz.
- Bai bai, txintxo joten giñan.