Lurra lantzea eta tresnak

Baserriko tresnak: goldea, gurdia, area

Tornolako maldak

Transkribapena

-Bai, itxia ttikiya. Baserriya franko bazen.
-Bai e? Terrenua 'ta asko ttu?
-Txaundoko errotan terrenuk eta Aiendolatik beruo 'ta nonahi baenittun saillak. Bai, bai, guetzako nahiko lana bazen han.
-'Ta zembat azienda 'ro? Zembat buru zenittuzten 'ro?
-Hiru-lau behi. Lau eondu zin. Ardiya genun mordoxka. Ehun bat ardi 'ro hola. Bai, ardiyantzako paraje hobia da hora. Behiyantzako biño.
-Bai, bai, bai.
-Malkarra 'ta.
-Bai, haik bota posible han ardiya.
-Bota ber, ardiya beti.
-Bai.
-Geo bajua zen, toki bajua 'ta. Neguan 'e ongi xamar pasatzen zin ardiyak hor. Geo kamiyua in zuten 'ta! Ardi biria asko izortu horrek, berriz. Moztu! Mendiya moztu 'ta.
-Karo.
-Ibiltzen zin gaintik eta azpitik biño. Txakur batek aurrin hartzen bazun bat pampa kamiyoa 'ta seko hill 'ta holako makiña bat 'e bai 'ta. Hortxe.
-'Ta ardiyakin ze itten zenuten zea udaran goitti 'ro iyotzen zenittuzten 'o beti...?
-Aiako Harrira joten zin bai. Aiako Harriyan ibiltzen zin, udaan. Negu partin beitti kartzen genittun 'ta geo beti izaten zen enemigua hor.
-Zein?
-Kamiyu horrekin.
-A kamiyukin!
-Txakur batek bi sanga ittia aski, hoik txoruak izaten dia 'ta.
-Bai.
-Pampa kamiyoa!
-Bata bestin atzetik gaiñea!
-'Ta akatu!
-Joe!
-'Ta asko galdu!
-Karo geo bire berriyak 'ta ingo zenittuzten biño, bittarti hartan... Hoi Portuburuko zelaiya 're erdiz erdi pasia da ez?
-Erdiz erdi bai.
"Lehen Bazterkalte bagenun, oaiñ hiru!" Portuburuko Anttonio(?) difuntuk. Portuberrikalte, Portuburukalte 'ta Bazterkalte. Hola aitzen zen aittona hua. Denai erdiz erditik pasa.
Terreno pilla ikarriyak galdu. Geo rellenuak beitti bota 'ta.
-Karo, oan ez du maten biñon.
-Oan disimulatu dia pixka 't biño.
-Belarrakin 'ta ez du maten biño be garaiyan in zutenin bazterra 're dena larrutuko zuten haik.
-Holaxe geldittu zen bai. Hala in zuten.
-'Ta ardiyak zembat 'o 'zaten zen... Ez za gotuko zembat?
-Guk, ehunen bat ardi.
-Bai, e?
-Ehunen bat.
-'Ta gazta 'ta itten zenuten?
-Bai, bai. Arkumik saldu 're bai 'ta.
-Non saltzen zenittuzten?
-Hain, hain. Gue bizimodua haikin izaten zen. Oan biño... Ordun denak dirua itten zun zerbaitt!
Oaiñ ez da itten deus 'e. Illeik iñorrek jaso ez aurten 'e! Ezta eaman 'e!
-Ez, e?
-'Ta arkume larruik 'e ez. Ordun arkume larruakin sos batzuk. Arkumikin sos batzuk.
Illiakin 'e sos batzuk. Ardi zarrak 'e saltzen genittun. Batzuk hazitzen genittun 'ta. Ardi zarrak 'e tiro ona. 'Ta hola beti diro pixar bat hartzen aitzen giñan haikin.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:39:40 - 0:42:55 (3' 15'')
Laburpena Txarondok etxea txikia du, baina lur asko ditu. Behientzako baino ardientzako toki hobea da; hango maldak... Ardia zuten asko, ehunen bat edo. Errepidea egin zutenean, ardi bidea izorratu zuten. Gazta eta arkume-larrua saltzen zuten. Probetxu handia ateratzen zioten.

Emakume itzainak

Transkribapena

- Eta geo, e... Jeneralin, erdiya 'ro hola mozten genunin, hasitzen giñan ya karraitzen. 'Ta oso penosua zen hora 're. E... Iatze lekun hartuko genun pixka bat eta ateko genun kamiyun ondoa.
Gurdika bat iatze igual hiru biajetan ate ber izaten genun kamiyun ondoa. 'Ta geo beste arrisku haundiya genun guk, guk eta handik pasatzen giñanak, e... Zea, Babiloniku hortan, e... Borrokazelaitaku hortan kanalin billatzen zuen zeak, este...
Hegu-hazik eta igual... Zea itten zigun, iraultzen zigun iatze jorrada. Bai, 'ta suertia baldin bazen beste norbatte heldu zela iatzikin kargatua harrek behiyak kendu gurditikan 'ta, e... Zea, sokakin 'ta lotuta 'ta buelta gurdiyai maten baldin baziyon,
biñon ez baldin bazenun suerteik, berriz hustu, kargatu gurdiya eta han bire onetan karga, oi, zea... E... Gurdika haundiya hartzen baldin bazenun, Xixtiyoko kruzea ailletzin nola estrata estutu itten zen, ber zenittun beste behi pare bat, hora itxea ailletzeko.
Oso lan luzia 'ta penagarriya zen iatzina!
- Zuek zenittuzten iriyak?
- Ez.
- Norbattei...
- Bi behi pare. Bi behi pare genittun guk ibiltzen genittunak.
- A! Haikin!
- Bai, haikin kartzen genun. Biño geo ya, izebak eta espostu zinin, 'ta osaba miñez 'ta geldittu zenin 'ta, ya bestiri karrazitzen geniyon. 'Ta uandikan hora da e... Ukerruo, zertikan ion ber zu, iatzia prepatu eta izango zun itzaia kartzeko ro ez.
Bat da lan gorra 'ta bestia kezkagarriya zen. Bai.
- 'Ta zeiñ ibiltzen zin itzai?
- Ba ne ama. Ne ama 'ta geo osabak 'e bai. Osabak 'e hasi zin, biñon erabat esateko ne ama.
Attan... Attona ez nun nik izautu, ni jaiyo biñon, gerra 'ta.... Ni jaiyo bittartin hill zen attona, biñon geo attonan lekukua hartu zun ne amak. 'Ta attona ibiltzen zen bezela, e... Hor kale aldeko baratzia zun personai e...
Lurra prepatzen, eta hoi dena, geo urte batzutan ne ama ibilli zen. Bai.
- 'Ta emakumik gizasemik bezela ingo zuten?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai. Bai. Giza...
Emakumik ordun lan gor asko itten zun 'ta gaiña gizasemik ez zuna in ber izaten zun kampun 'ta itxian. Zertikan nik izebak ikusten nittun, ezkondu zin bittartin haik itten zittuten itxeko, baserriko lanak, joten zin jornalin ibiltzea auzota, eta gaintikan itxeko garbitasuna 'ta,
'o ben arropa garbittuko bakarra garbittu ber bazuten 'e, klaro, ez zuten izaten aukerik! Eta... E... Soin bat aste guziyan igual ibilko zuten, kampoa lanea jon ber zutenin eta hurrengo igandin Pikoketa billera joteko soiñ hura bea garbittu ber izaten zuten.
'Ta xar-xar bat janzi. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:19:35 - 0:23:10 (3' 35'')
Laburpena Baserri batzuk gurdiaren jabe ziren. Baina ez zirenek itzainen zain egon behar izaten zuten, iratze jorra ekartzeko. Seastarrenen gurdia behiek tiratzen zuten eta itzainen artean emakumeak ere bazeuden. Emakume baserritarrek gizonezkoek baino lan gehiago egiten zuten: kanpokoa eta etxekoa.

sega arraizten

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-129
Pasartea 0:30:00 - 0:31:36 (1' 36'')
Laburpena Sega arrraiztea, sega zorroztea da. Aurrena txingudia eta mailuarekin pikatzen da sega zorrozteko .Gero lanean ari zarenean harriarekin gozatzea da arraiztea, zorroztea.

Lurra lantzen

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:23:30 - 0:25:27 (1' 57'')
Laburpena Lurra lantzeko behiak erabiltzen ziren gehienbat, aria, goldea. Baserrian esku lana handia egiten zen, iratzeak belarra, artajorra... Sega, arraztaloa, sardea edo zalardua erabiltzen ziren belarretarako.

Baserriko tresnak

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-108
Pasartea 0:33:16 - 0:34:20 (1' 04'')
Laburpena Baserriko tresnak erosi egiten zituzten. Sotoan zintzilik egoten ziren txukun-txukun. Bazterreko etxeko auzoekin gertatutakoa kontatzen du.

Sagarra

Transkribapena

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-090
Pasartea 0:08:10 - 0:10:56 (2' 46'')
Laburpena Sagardi handia zuten, sagardoa egiten zuten etxean. Sagardotegia irekitzen zuten Zulatxipin. Tolarea Peruenen zuten, Altzibarren. Garlia.

Baserriko lana

Transkribapena

-Eta geo kanpoa lanea aittu al ziñan.
- Auzolanin bai hola zea auzoa jon 'ta babarruna biltzen o' artojorran o' hola juten giñan
Miño berinda truka e! dirukin ez, berinda truke. Horra.
- 'Ta ordun belarrak eta dana segakin moztuko zan ba
- Bai dena segakin 'ta itiya 're bai. Oan bezela segadorakin 'ta ez!
- Zu aitzen ziñan gaztetan segan?
- Segan bai. Ni oso
- Hoi mutillak aitzen zin anaiya eta
-Ez, ez, mutillak medira jon zin lanea. Bi anai genittun 'ta haik lanea jon zin.
Bai baserriyan ez zon.
- Esaten ai ziñan anaiyak mendira jon zila lanea
- Mendira, bai mendira lanea, basuan 'ta garbi lanin 'ta ibiltzea, bi anaiyak.
- 'Ta ordun zuek neskan artian
- Gu baserriyan neskak artin, baserriya
- Nagusiyak
- Hoixen itten.
- 'Ta ordun ez zen beste bizimodo bat zen ordun eskolik gabe lanakin bizi zen, oan eskola ber zu, derrior, ofiziyua ikasteko, deneko, lanin sartzeko 're bai. Miño ordun lanin ikasiya 'ro ikasitzea zijuna eozin tokiko zen.
- Oseake bai behiyak jeisten
- Bai, bai
- o' artasoruan, o' segakin o'
- Segakin 'ta hoixen
Geo polliki-polliki ezin zenun eta ttikitan itiyakin. Bihatzak eakiyez biño itiyaki, horra paoxa, oan ez da paoxik itten,
leno paoxa, artua biarrengo jorraa itten zenin paroxa botzen zen. 'Ta neuko janaiya izaten zen. Oaiñ hoi galdu da. Horra.
'Ta ordun itiyakin jakiña muntuak artua jorratzeko lurra nola botzen zen, muntua nola itten zen, segak ez pa, belarra asko hondatzen harta 'ta ondotik eattia gustatzen ziyoten 'ta hua itiyakin. Horra.
- Asko ibiltzen zenun itaiya zuk?
- Bi nik bai. Oaiñ e' bai e' oaiñ e' nik ez dut nahi motorrik bizkarrin hartuta ne hezurrantzako itten den katxarrua ez da. Nik ez dut nahi.
Hemen kamiyo bazterra garbitzen dut, zergatik nei gustatzen nau garbitasuna, hala ohittu ga 'ta geo jinaseya itten zu, odola beotzen zattu 'ta beste gorputz bat eoten da.
Geldiik hondatu itten da persona.
Nik ez dut nahi denbo askuan eseita jarri nayo dut, 'ta zutik e' ez, zutik ez dut nahi, ibilli bai miño toki batin zutik jarrita orduak ezin dut pasa. Nahiyo dut ibilli.
Beste gorputz bat. Horra.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:53:07 - 0:56:47 (3' 40'')
Laburpena Baserritik kanpora egiten zuen lan bakarra auzolana zen orduan, meriendaren truke. Belarra segarekin, ihitiarekin. Anaiak, mutilak, mendira joan ziren lanera. Eta neskak etxean, baserrian, lanean. Hizkera: Pagoxa.

Auzolana, baserriko tresnak

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-102
Pasartea 0:51:15 - 0:53:19 (2' 04'')
Laburpena Auzolanean aritzen ziren inguruko baserritarrak. Ederra zen. Zarabandaren gainean ibiltzea gustatzen zitzaien. Lurra berdintzeko erabiltzen zen. Hiztegia: Malobra. Zarabanda. Goldea. Martinbillua(?). Area.

Auzolanean

Transkribapena

-'Ta laiana nola dakizu zuk?
-Laia.
-Attak santa 'ro?
-Bai, izenak eta hoik bai. Biño zuk hok ikusi biño lehen ikusiyak zenittun?
-Bai, bai, bai, bai! Jesus bai!
-Zer zin Txaundon geldittuk 'o?
-Ez, ez. Itxian ez dut beiñ 'e izautu. Hiru hortzekuk.
-Hiru hortzekuk.
-Makuak. Kierra luziakin. Dapa-dapa-dapa.
-Hua zer zen aitzurra bezela sartu?
-Aitxurra bezela sartu, goitti altxa 'ta atzea tira.
-Hoi da. Hok biño lijerogua da hoi zerbaitt 'e hua. Bai. Hok lentuk oso. Holaxe!
-Eta hua zen?
-Geo auzolanin hor ibiltzen giñan zea gaur hemen bihar han kuadrilla juntatuta, hogei igual hogei launtaiño. Itxe bakoitxetik bat 'o bi 'ro.
-Biño auz...
-Epelen 'ta.
-Hoi gehiyena belartan 'ta iatzetan 'ta aitzeko izango zen, ez? 'O eozer gauza...
-Lurra iaultzen 'e bai 'ta gotz...
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:35:30 - 0:36:30 (1' 00'')
Laburpena Makoa laia baino arinagoa da. Auzolanean aritzeko, hogei lagun baino gehiagoko koadrillak biltzen ziren.

Makoarekin lurra jiratzen

Transkribapena

-Zu ya kontrabanduan hasi ziñaneko ya entrenamentu erra bazenun.
-A, bai, bai. Zutik ikasiya nitzen erki! Mendiyan, mendiyan ibiltzen bai.
-Jesus!
-Erki bai ikasiya! Bai kontrabandun hasi giñaneko. Gen buruan jabe iñak giñan. Ordun, indartuk pixkor.
-Bai. Erki entrenatuk.
-Bost erdi 'o sei benik goitti jonak. Plakua nitzan ni e! Arron plakua.
-O, berko! Haimbeste ibillita!
-Bai, plakua nitzan.
-Ez zen ginasi berrik ordun!
-Itxian 'e lana izaten baigenun guk oso umetatik hasita. Baserriya 're, Txaundo, nekosua oso. 'Ta gotza bada 'ta, lur lana bada 'ta, han ez do. Makuakin 'ta lurra guziyak jitu 'ta!
-Zuek goldia ezin zenuten sartu! Malda!
-Bai zea, malda ikarriya!
-'Ta makua zein da? Makua zer da hanako...
-Hiru hortzekua kierrakin. Lenotik bestia bazen laia.
Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:33:30 - 0:34:30 (1' 00'')
Laburpena Txarondon lan handia izaten zuten, lurrak malda ikaragarrietan baitzituzten. Makoarekin aritzen ziren, goldea ezin zuten sartu eta.