Lana

Bakoitzak bere lanak

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 1:01:25 - 1:02:55 (1' 30'')
Laburpena Beren etxean anaiak goiz joan ziren etxetik kanpora lanera. Berari geratu zitzaion etxeko karga. Ahizpa zaharrena haurrak zaintzera joan zen osabaren etxera Aranora eta bertan gelditu zen. Ahizpa gazteenarekin aldea du, hortaz etxeko karga bere gain geratu zen. Bera ezkondu zenean izan zituzten komeriak.

Baserri txikia

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:56:44 - 0:58:25 (1' 41'')
Laburpena Baserri txikia zuten, aitak zentralean lana egiten zuelako. Lau behi zituzten esnetarako, esnea partitzen zuten inguruan. Baratza ere etxerako adina egiten zuten. Baserriko produktuak asko estimatzen ziren.

zer jaten zuten

Transkribapena

Nor Aranburu Pagadizabal, Simon
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-104
Pasartea 0:34:14 - 0:37:09 (2' 55'')
Laburpena Ama egunero joaten zen kalera enkargutara saski bat buruan zuela, ordubeteko bidea. etxekoa beraiek jaten zuten. Esnea berriz auzokoari saltzen zioten.Artoa eta leikua. Otea jo eta behiei ematen zioten.Trabaza.

sagardoa

Transkribapena

- Haitan arreba, gure izeba gio harrekin amistadia in zuten eta nobios o' in zian gio esposatu 'ta haik itten zuten, beste laun bat bazun Kasero 'ro, taxixta 'ro ez dakit zer zen Donostiyan,
'ta hirurehun litroko barrika enbotillatu sardua 'ta bestia han han ean hua enbotillatuaz eta gañekua urte guzirako pitarra, pitarra nahi zenuna ean.
- Zuek bazenuten tolaria baserriyan? zuek tolaria bazenuten?
- Ez ,ez gure etxian ez zen tolareik, zertikan beserriya ez guria, biño ya toki gehinetan bazian tolariak, bai
- Bai tolariak kobratzen zizun hainbesteko bat e' bai. Tolare asko orduan! Jo bai!
- Eta noa eamaten zenuten zuek sagarra sagardua iteko?
- Hara tolarea.
- Miño noa nungo tolarea?
- Tolare bat aurrenekua aber aber nun nun hasi giñan... Arrauberri Arrauberri 'ta gio Larzabal bai hoitan bitan hoitan bitan in i zandu dugu bai 'ta hola
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 0:23:41 - 0:24:43 (1' 02'')
Laburpena Baserri gehienetan egiten zen sagardoa, tolareak ere asko zeude.Arraguaberrin eta Larzabalera eramaten zuten.

Bilerara eta Xanistebanetara

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-094
Pasartea 0:08:49 - 0:10:12 (1' 23'')
Laburpena 16 urterekin jaitsi zen lehen bilerara. Altzibarko San Pedroetan. Gero Xanistebanetan jaisteko aitak lanak egin arteko baimenik ez zieten ematen.