Lanbide zaharrak

Artzantza (ardilana; bildotsak); Ikatza; Linua eta ehuleak; Karobiak; Abarkagintza; Perratzaileak; Harri-joleak; Sokaginak; Kapadorea; Ganadu-tratantea; elurzuloak; erlategiak

Transkribapena

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-083
Pasartea 0:31:20 - 0:32:00 (0' 40'')
Laburpena Joxe Luix kontatzen: Mandazainak Tolaren geldituta eta mandoa artoa jaten ari zen bitartean, auzoko bat ilintxia hartzen. Desagertutako etxea: Perusene.

Maldizioka

Transkribapena

- Praile?
- Kiston mando pillakin... Kaitano!
- Kaitano zen hoa!
- Kaitano zen
- Kaitano bai, maldizio huts hutsa!
- Bai 'ta muti koxkor holaku, 'ta hamar mandokin agertu zen Oyalumea
- Bai
-Jesus hua hua eskandakua!
Harrek bazun gio morroiya 'ro Felix haundi 'at
- Bai zango zittun.
- Gio harrei loteiya tokatu 'ta beai eosi zizkala manduak saten zuten
- Ño
- Miño muti kozkorrak, hua mingaña 'ta haik e zin izutzen manduakin ezta!
- Batian eurra kargatzea jon zea, Ituriozko elizkoiak eta baizin ttonkolotar hoik 'ta, mandaziya torri da, 'ta Jesus! harrittuta maldizio "Jesus, Jesus"
' Ta gu Zerainea jon giñanin apaiz baten aurrin sartzen giñan 'ta hua guekin harrittuta geatu zen apaiz hua.
- Zuek ez pa deus eskapatzen.
- Guk maldiziyoik ez botzen 'ta hua harrittuta geldittu zen apaiz hoa 'ta
sermoiya in e' bai!
Gu eliza joten giñan, 'ta hango martxa hartu hango jendik martxa hartu 'ta gu berriz e' jon 'ta ttontto xamar 'ta
haik di da bakotxak ben zean 'ta guk zea tokiyik ez guetzako 'ta gu zutik. Gu elizan mekaguen zutik eoten giñan!
'Ta baita apaizak sermoiya in e' !
- Harrittuta geldittu zela kanpoko jendikin. Haren aurreko allekan kusi ttula beak kusi ttula aurrin 'ta maldiziyo bat ez dula aittu!
Harrittuta zola hango hango jendia kusita kanpoko jendia. Nik hola in niyon zea anaiyai, besuakin hola in niyon
Gio kanpoa ate giñanin esan iyon ; "Hoi guetzako yun Josemanul!"
- Miño halare iñorrek ez zizuten tokiyik utzi!
- Ez! Han (...) "Ke hai apaiza! Zer, zer mouz? 'ta " Ondo, ondo! 'ta zuek zer mouz? bai gu hementxe lan 'ta lan" 'ta hola aitzen giñen gu
- 'Ta hoi non zerrateiya non?
- Zeraiñen!
- A Zerainen Zerainen.
- Bai
- Bai
- 'Ta normalin jendia ze aitzen zen animaliyakin 'ta maldiziyoka 'ta?
- Buoo
- Karo
- 'Ta han gañea petaka 're 'ro karteara 're zean ibiltzen 'men dute, zinturan barrenin! guk patrikan bezela haik zintura, lapurtzeko beldurra 'o, zinturan barrenin biltzen 'men zutela haik.
- Jende tipua ordun han!
- Bai, bai han e, sei jorra itten genittun mendi batetik piñukin, piño luzia gañea piñua, piño zea entresaka ttikiya.
- Zeako obrako pie dechuk itteko 'ta,
- Bai bi metro 'ta erdikuk
-Bai 'ta usteut zeantzako aittu giñala Errentiko Altube 'ro. Altubentzako.
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:26:00 - 0:29:00 (3' 00'')
Laburpena Leitzako Kaitanoren gainean. Mandazaina zen hura ere. Lotsakitan ibiltzen zen. Mandazain gehienak maldizioka ibiltzen omen ziren beren animaliekin. Zeraingo apaiza harritu egin zen Maxalengoek maldiziorik botatzen ez zutelako, eta sermoia egin zuen. "Maldizio huts-hutsa". Hika.

Pagota

Transkribapena

-Zer zen pauta hoi?
- Eurra be ze panaeiko eurra.
- A eur eurra.
- gu zea Beinzarreko erreka hiru urtian benik aittu ga mendiyan eurra hor 'ta eurra 'ta eurra.
- Pauta guk nola motozerrakin mozten ttugu?
- Bai, a zea hoi
- Bai 'ta panaeiya leno eurrakin zea, zea eur
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:23:20 - 0:23:45 (0' 25'')
Laburpena Egur-ikatzaz gain, pagota ere garraiatzen zuten. Pagotik ateratako egur kozkorra zen pagota, okindegietako labeetan erabiltzen zena.

Mandoa: garraiorako egokia

Transkribapena

- Animaliya 're ibilli itten zen miño zuek e' bai e!
- Hoixe
- Bai animaliya 'biltzen bazu karga tamañakin asko ontzen du.
Oan karga azpiya ibiltzen bazu hondatu itten da miño, guk beti tamain bat biltzen genun. Nola geo biraje askon torri ber bai zuten 'ta
- Gutxiyo kargatuta
- Bertzi gabe, etzenittuzten bertzen.
- Ez genittun bertzen ez
Oan aldin bertik berta o' alde xamarrin tokatzen dia o' Gosketan o'. Tokatzen dia miño ez, beti tamain bat manezkio hobia. Zertik mandua hondatu 'ta ze itten da berriya kartzeko
- Bai, bai al tzen geyena zaindu ber animaliya ongi zaindu
- Animaliyak e' dia haragizkuk gu bezela hoik e' 'ta kuidatu in ber dia.
- 'Ta gañekun zea mandua jartzen al zen nahiz 'ta zuk karga difentia o', konpazyoa, zakuk hainbeste denbun eaman 'ta gio trabes haik eta zea itteko moldatze al zen?
- Ez, ez, bai, bai jarriyak eoten zin
-Jarriyak
- Bai, bai jarriyak
- Bai, bai
- Auri ika, haik ikasiyak
- Bat jarri o' bestia jarri karga, beti oittuo eoten dia beti kargapin beti
Oañ hasi berriyan gaztetan hasi berritan karga ariñakin 'ta hutsik ibilli lenbiziko 'ta, biriak eakusteko 'ta
- (...) manduak hiru'at eun jai itten bazittun seittun phs ostikoka 'ta
- Jesus auro!
- Ah bai e? -Lañeza hartzen
- Bai pensua, pensun lan , pensua jaten zuten 'ta
- Hai lanik ez bazuten in pare 'at ihoo
- Bai, bai
- A indar hoi bota berra zango zuten
- Karo karo ba
- Ña
- Batzuk atzeko uhala jarrita ostikoka geldittu gabe igual bost minutu ik eta ok eta ostikoka 'ta.
- Ñe miño gutxitan eongo zin? hiru eun
- Ba halakuk halakuk gutxi zaten dia, miño geo karga karga jarrita haik hobenak igual zaten zin e'? karga eamateko onenak.
- Miño kargatu arte goizin pasta botzeko 're gotti lotu ber! Goiyan gantxua jarriya 'ta han goora lotu ber! bestela ostikoka ez gelditzen!
- Bai hoi 're
- 'Ta gio atzeko hura izaten zen aztaluhala ez?
- Bai 'ta hua batzuk ez dute ametittu nahi 'zaten!
- Ez 'ta kaka ittekun hoa igual taka, zeatu soltatu 'o betti jota
- Bai, bai sumatu ezkio kendu in ber zaten da
- Bai eta aurruar aurruarren zean ez takit miño aurruo
- Harek batzuk kalte itten yote mando batzuri
- Ez, ez, harek zen zun izena?
-Petrala
- Petrala 'ta gio buelta maten zuna tripako barrena
- Txintza
- Txintxa bai
- 'Ta gio atzekua aztaluhala
- Aztaluhala
- Denak be izena!
- 'Ta zuek gañekun makillik eta ez zenuten , eamaten
- Ez ez, makilla
- Arbaztan bat igual akaso?
- E gutxi sokakin be, miño joka, nekez aitzen giñan
- Ongi itten beak ikasiyak bazin
- Bai bai, ikasiyak eta, manduak betizea zan da umillua izaten da beti, bihorra 'ta hoin aldin
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:07:45 - 0:10:50 (3' 05'')
Laburpena Animaliari karga tamainan jartzen bazaio, asko aguantatzen du. Maxalengoek beti tamaina berean ibiltzen zituzten; ez zituzten behartzen. Mandoa jarrita egoten zen karga eramateko; berdin zuen zein karga mota jarri. Jaiegunetan ostikoka ibiltzen ziren, indarra nonbaitetik bota behar eta. Uhalaren atalak: aztal uhala, petrala, txintxa...

Azienda gobernatzen ikasten

Transkribapena

- Alimaliyak gobernatzen e' personak beak e' ez du bel bela ikasten e'! Nik hemen eukittu nun barrenin 'ta beruak hondatu zun
Gio hasi nitzan kampoa bialtzen.
'Ta len leno 're behiyak e' errapeko miñak eta beruakin harrapatzen zittun. Gu ez akortzen! miño oan kontutzen ga oan.
- Beruak itten yote?
- Beruakin, nik beti saten nun neuan behiyak ez du errapeko miñik harrapatzen 'ta udaan ze pasatzen da udaan?
'Ta berua, leiyuk eta atik itxita berua!
- A...
- 'Ta kampoa atetzia nahikua?
- Atia erikitzia nahikua! Gu guk len leno be ber genun, jakin zan bagenun tenperatura hartzekua.
- Bai, miño karo ordun
- 'Ta bono, zenbat da, ze gradua 'ta cuarenta, ño cuarenta geyo uk. Atiak ereki 'ta ba , treinta beintizinko oañ erki oañ.
- Miño beldurrakin itxia dena atik 'ta denak itxi 'ta behiyak hondatu!
- Haik e' haik kanpokuk izaki!
- Betenaiyuk saten zun Oiartzunguk : " Ufu hau berua 'men!"
- 'Ta gu ez giñan akortzen beroik baldin bazen e' miño kanpotik torri 'ta
- Ierri itten
- Izautu itten bai.
- 'Ta hortxe errapeko miñak harrapatuta ze likiduk sartzen 'ta hortxe denak 'ta. Ez jakiñak, ez jakiñak!
- Oan berriz bai oan errape galantakin 'ta, oañ e' galduko dia tartin miño ez len hainbeste!
- Gauza batzutako ongi.
- 'Ta leno jexten e' jetxi fuerte 'ta tiraka 'ta tiraka 'ta.
Oan berriz: "Ez jatxi" betenayuk sa "ez jatxi, ez bada jaxten ez da esneik itten"
'Ta be esnekin igual uzten da oañ beiya 'ta ez da galdutzen!
'Ta leno berriz galtzeko beldurrak tira 'ta tira 'ta tira 'ta tira 'ta
- Errapik galtzeko beldurrakin.
- Galtzeko beldurrakin 'ta peiyatan e' esnia daiyola zirriis 'ta gu ikatu itten!
-Esnia daiyola nola eukitzen ute behiya? Miño ez baldin bada jeixten ez 'men da itten.
- Ohittu itten hua
- Ja ja ikasi jakinduiya atea, jakindu.
-Beti ikasten
- Beti ikasten 'ta inbentu ikarriyak 'ta itten ttuzte oañ e'!
- Bai miño oan behi bhiyak gutxi! Oañ baserritarrak gutxi!
- Bai oan baserritarrak an zea hankapetuk denak! Beak nahi duten preziyuk eta
- Bai, jo! Galtzen!
- Eztakit, dena keja 'ta dena keja... haundiyak dirua irabazi nahi 'ta ttikiyak e' bai 'ta
- Bai betikua
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:18:20 - 0:21:10 (2' 50'')
Laburpena Pertsonak ez du berehala ikasten animaliak gobernatzen. Behiak gaixotzeko beldurrak, heiak itxita edukitzen zituzten, eta gero konturatu ziren bero hark berak gaixotzen zituela; errapeko mina jartzen zitzaien. Lehen, esnea galtzeko beldurrak, tira eta tira aritzen ziren errapeari, eta orain badakite behia ez bada jaisten ez zaiola esnerik egiten, jarri egiten dela. Gaur egun baserritarrak duen egoeraz.

Aberea ongi ezagutzen

Transkribapena

-Mazkakatako 'ta iatzik kartzeko 'ta
- Gio hasi ziñan bihorrakin
- Bihorra karri nun ta bihorra ez ernai gelditzen 'ta
- Gio nerbioso ikarriya 'ta gue anaya joka hasi zen muturretik
'Ta esan niyon: " Ez yojkela jo manduai muturrin!"
Gio besukin hasi ziyon. 'Ta ordun saldu in ganun.
- Ostra!
- Karo peligrosua
- Gio jon nitzan zaldiyan eamatea 'ta "Hi eamantzak! hemen bait bihorra erra nik hietzako 'ta hoi utzi zak hemen 'ta katzi zortzi milla duro!"
- Kaguen!
- 'Ta zortzi milla duro man 'ta betzi ume kendu!
- San Dios!
- Bai betzi umee batzu dirurier alde berrogehita hamabosten alde itten zin umik.
- Haraittako?
- Haraittako.
Bai hogehita bo sei milla duro hartzen nittun.
- Jode!
- Gio haren umia utzi nun
- 'Ta nik jaten 'ta bu jaten erruz ematen 'ta iñon ezin errendituik!
- Ostra
-'Ta horrei 're kendu nizkan zortzi ume 'ta gio gio ya utzitzea heldu nitzan
'ta geo gizon bat torri " Hi bihorra eostuna bait nik Hondarrabiyan!" "san tortzeko." 'ta torri zen 'ta san niyon:
"Beira honbeste ume kenduzkat nik 'ta ni aproxtu naz 'ta zu 're aproxtu hogehi milla duron saldukoizut"
'ta
"- Ooo ezta pentsatu 're!
- Zuk egiya satanzut zuk hogehita hamar milla duro patu bihorra 'ta etzu hau bezelakoik karko e!
- Zer dik ba honek?
- Honek hau duk pizkorra honek gizona ber dik fuertia.
- Bai nik honei seituko yot aixa!

- Bai seittu bai honek e' zuri! Eaman pruebako 'ta ezba konforme karri berri itxea."
- Miño ez zun karri ! Harek e' beak e' hiru ume kenduzka!
- Joño! 'ta oan
- Oandik ez dakit bizi den leno joten nitza oañ enaz joten. Ez dakit bizi den.
- Gio prueba itteko miño patu ingo zizun?
- Gio bai gio patu zin.
- Gio jon nitzan kustea 'ta lepua larrutukin 'ta ikatu in nitzan: " Hoi hoi hoi hondatuko ziok bihorra honei!"
- 'Ta gio telefonotik harrapatu nun 'ta san niyon "Zu bihorra lepua larruta! hondatuko zattu bihorra! Tetanuk joko zattu! " 'ta
- Bai indiziyua jarri 're auro nik hoi san niyonin!
" 'Ta ze hoimbeste denbun ez patu 'ta nik ez dakit zertako zauden zu!"
"Ez, ez, torko naz torko naz torko naz."
'ta patu zin 'ta beno " oan patu zik bai 'ta oan" miño bihorra ona ate izango du gio 're.
-Bai bai.
- Karo zuek izautu itten animaliya nola ateko den
- Izautu hoixe
-haimbeste urtian
- Betzi ume 'ta betzi ume kendu 'ta
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:15:30 - 0:18:20 (2' 50'')
Laburpena Domingo mandazaina izaki, gerora ere eduki izan du azienda handia: mandoa, behorra... Ongi ezagutzen ditu animaliak eta baita zaindu ere. "Ez ernai gelditzen ta geo nerbiosua ikarriya ta". "Tetanuak joko zattu". "Hainbeste denbun patu gabe eta nik eztakit zertako zauden zu".

Xuxen ibiltzen den mandoa

Transkribapena

- Gañekun manduak zenbat urte 'ta itten ttu?
- Mandua nola ibilten zenun, bai hogei urte igual 'ta bestia hamar urteko 'ta hoik e', hoik e' nola ibiltzen din 'ta ze suertia
- Pena 're hartuko zenuten bat hiltzen zenin ez?
- Joño! pena hoixe mandua aurrin zea beti xuxen biltzen den mandua galduzkio!
guk gio saldu in ber zandu zittun attak denak eta utzi in ber denak eta denak saldu zittun.
- Bai , bai.
- Miño zuk azken aldea honea torri 'ta geo 're mandua euki zenun, bazenun mandua
- Joakiñek euki zun mandua.
- 'Ta Zuluan e' bazen besti 'at? Ez al zen gañea Zulukua
-Zuluan e' eondu zen bai mando at'
- Rubio ez al zen gañea hua? gorri antzeko 'at
- Eondu zen bai zalgorri hoi kozketan ta ibiltzen harekin
- Nik bai zerbate
- Gio nik e' karri nun mando haundi 'at nik e' karri nun mando bat
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:14:35 - 0:15:30 (0' 55'')
Laburpena Mandoa 10 eta 20 urte bitarte bizitzen da, izan duen ibileraren arabera, asko behartu den edo ez. Xuxen ibiltzen den mandoa hilez gero, pena izaten da. Egur-ikatzaren salmenta jaitsi zenean, aitak denak saldu behar izan zituen. Domingok geroztik eduki izan du mando bat: "mazkaketako ta iatzia kartzeko ta".

Animalien izenak

Transkribapena

- 'Ta ze jakingo zenuten ostikuk zea saten 'ute ez? behiyak alde batea 'ta
- 'Ta hoik behiyak e' , Arrio 'ta
- Arrio ta Erko 'ta Moriko 'ta
- Behiyak ayeka batin 'ta anduak bestin, hola alleka hontan mandual eta manduak beste allekan hola erdiya hutsa
- Hutsa, miño ostiko 're ez al du animali bakotxak alleka batea maten batzuk aurrea bestik bazterrea 'ro
- E nonahira hoi deskuitzeko miño...
ostikolaiya txokuan jarri! 'ta onan tokitik pentsua eaman! mandu onan tokitik tartetik pasa!
- Denak ben inzenakin ez?
- Denak ben izenakin, pequeño 'ta rubio 'ta kastaño 'ta bat gazte bat biltzen genun atzenin niño saten geniyon
- Niño
- 'Ta kastillanoz denai izenak?
- Niño ta pekeño 'ta isatsa motza bazun kartutxo 'ta
- 'Ta holaxe aitzen giñan
- 'Ta hik ya haik enteinttu 're ingo zuten?
- E?
- Haik enteinttu zuek ze sat
- Enteinttu... batzuk banun nik mutil kozkorretan, bazuten Moñongo, Moñongo, Santosekin tortzen zena mandua, bai 'ta gaztia 'ta hoi Moñongo Moñongo 'ta seika korrika tortzen zen e?
- Jo!
- Bo hoik e' gaizki sanezkio!
-Ierri itten haik e!
- Bai bai
- 'ta denak ben izenakin 'ta
- Bai bakotxan izena denak. Bai, bai.
- Oain zakurrak 'ta bezela
- Zakurrak e' be izenak bai, txerriyal e' ben izaten du peiyan e'!
Zean e' Donostiko zean e'! "zer du izena?" 'ta zea Margarita 'ro eozin
- Miño itxekui jartzen al zen ? Itxeko zeriyai jartzen al zen izena?
- Ez itxekuri ez, itxekuri ez
- Miño behiyai 'ta
- Behiyai bai, behiyai
- Zakurrai 're bai?
- Txakurrai bai guri honek Krus du izena.
- Beku honek?
- Beku honek Krus.
- Horrek dembo pranko izangou ? zakur zarra
- Bai beste itxian e' urte batzuk in ttu horrek 'ta gio neria galdu zenin eskatu in niyon "Hi! txakur bat man ber diak nei patuko zer ber diaken " 'ta " Eaman eaman ez dut diro berrik!"
- Hemen urte batzuk badamazki horrek!
- Horrek! Horrek igual eaman zango ttu hamar bat urte arrimatuk e!
- Bai, bai.
- Zintzua izango da?
- Hogei bat urte... e' yo iñoi kozkik ingo miño abisuk in bai! ?
- Hoi da
- 'Ta abisu iten dunin gu 're leihoa atetzen ga eozein zein den o'
- Karo
- Beti ate itten ga
- Ez to holako tinbreik e?
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:10:50 - 0:13:30 (2' 40'')
Laburpena Mandoek izena zuten: Pequeño, Rubio, Castaño, Niño, Cartucho, Moñongo... Baserriko animalia batzuei izena jartzen zaie, eta beste batzuei, ez. Behiei eta txakurrei, bai, esaterako, baina txerriei eta oiloiei, ez. Beren txakurra Crus da.

Abereak, ongi zainduta

Transkribapena

- San 'zu lau behiy zenittuztela?
- Bai, lau behiy. Maxalen lau behiy eoten zin.
- 'Ta baserriyan zeiñ aitzen zen? Ama 'ta aittu berko zuten.
- Ama 'ta, gu muti kozkorrak eta hasi zin denak. Besteik ez genun kusten 'ta. Gustora gaiña!
Haurrak ze ikusi harta!
- Eskolan biño gustogo.
- Behiyakin 'ta... Joe eskolan! Behiyakin 'ta afiziyo ikaarriya 'ta! Behiyakin 'e (...) berriya jarrita 'ta, zea borlak 'e berri berriyak eta zea, halako ilusiyo bat
- (...) perra soiñua ateriz.
- Behiyaiy 're lepuan soka txuiya jarrita 'ta... Bazin ordun 'e ilusiyo zarrak. Lepun paiñulua jarrita 'ta.
- Geo pixka 't izerditzen bazin manta gaiñin 'ta...- Manta bai.
- Zuek manduaiy 'ta 're jarriko zeniyoten, ez? Lana bukatu 'ta 'ro...
lepuan soka txuiya jarrita 'ta... Bazin ordun 'e ilusiyo zarrak. Lepun paiñulua jarrita 'ta.
- Geo pixka 't izerditzen bazin manta gaiñin 'ta...- Manta bai.- Zuek manduaiy 'ta 're jarriko zeniyoten, ez? Lana bukatu 'ta 'ro...
- Ez. Zea, tuelduk zaten zittuzen, euri itteko tuelduk. Biño batian mando bat hondatu genun, geok ez genekiulako.
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-082
Pasartea 1:00:00 - 1:02:28 (2' 28'')
Laburpena Lehengo zaharrek ilusio handia izaten zuten abereekin: asko apaintzen zituzten eta baita zaindu ere. Izerditzen zirenean, mantekin estaltzen zituzten; bestela, gaixotu egiten ziren. "Geok ez genekiulako, geoztik ikasi ttugu guk e", "Ze ikusi, harta". Hika.