Azienda gobernatzen ikasten

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:18:20 - 0:21:10 (2' 50'')
Laburpena Pertsonak ez du berehala ikasten animaliak gobernatzen. Behiak gaixotzeko beldurrak, heiak itxita edukitzen zituzten, eta gero konturatu ziren bero hark berak gaixotzen zituela; errapeko mina jartzen zitzaien. Lehen, esnea galtzeko beldurrak, tira eta tira aritzen ziren errapeari, eta orain badakite behia ez bada jaisten ez zaiola esnerik egiten, jarri egiten dela. Gaur egun baserritarrak duen egoeraz.

Transkribapena

- Alimaliyak gobernatzen e' personak beak e' ez du bel bela ikasten e'! Nik hemen eukittu nun barrenin 'ta beruak hondatu zun
Gio hasi nitzan kampoa bialtzen.
'Ta len leno 're behiyak e' errapeko miñak eta beruakin harrapatzen zittun. Gu ez akortzen! miño oan kontutzen ga oan.
- Beruak itten yote?
- Beruakin, nik beti saten nun neuan behiyak ez du errapeko miñik harrapatzen 'ta udaan ze pasatzen da udaan?
'Ta berua, leiyuk eta atik itxita berua!
- A...
- 'Ta kampoa atetzia nahikua?
- Atia erikitzia nahikua! Gu guk len leno be ber genun, jakin zan bagenun tenperatura hartzekua.
- Bai, miño karo ordun
- 'Ta bono, zenbat da, ze gradua 'ta cuarenta, ño cuarenta geyo uk. Atiak ereki 'ta ba , treinta beintizinko oañ erki oañ.
- Miño beldurrakin itxia dena atik 'ta denak itxi 'ta behiyak hondatu!
- Haik e' haik kanpokuk izaki!
- Betenaiyuk saten zun Oiartzunguk : " Ufu hau berua 'men!"
- 'Ta gu ez giñan akortzen beroik baldin bazen e' miño kanpotik torri 'ta
- Ierri itten
- Izautu itten bai.
- 'Ta hortxe errapeko miñak harrapatuta ze likiduk sartzen 'ta hortxe denak 'ta. Ez jakiñak, ez jakiñak!
- Oan berriz bai oan errape galantakin 'ta, oañ e' galduko dia tartin miño ez len hainbeste!
- Gauza batzutako ongi.
- 'Ta leno jexten e' jetxi fuerte 'ta tiraka 'ta tiraka 'ta.
Oan berriz: "Ez jatxi" betenayuk sa "ez jatxi, ez bada jaxten ez da esneik itten"
'Ta be esnekin igual uzten da oañ beiya 'ta ez da galdutzen!
'Ta leno berriz galtzeko beldurrak tira 'ta tira 'ta tira 'ta tira 'ta
- Errapik galtzeko beldurrakin.
- Galtzeko beldurrakin 'ta peiyatan e' esnia daiyola zirriis 'ta gu ikatu itten!
-Esnia daiyola nola eukitzen ute behiya? Miño ez baldin bada jeixten ez 'men da itten.
- Ohittu itten hua
- Ja ja ikasi jakinduiya atea, jakindu.
-Beti ikasten
- Beti ikasten 'ta inbentu ikarriyak 'ta itten ttuzte oañ e'!
- Bai miño oan behi bhiyak gutxi! Oañ baserritarrak gutxi!
- Bai oan baserritarrak an zea hankapetuk denak! Beak nahi duten preziyuk eta
- Bai, jo! Galtzen!
- Eztakit, dena keja 'ta dena keja... haundiyak dirua irabazi nahi 'ta ttikiyak e' bai 'ta
- Bai betikua