Animalien izenak

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:10:50 - 0:13:30 (2' 40'')
Laburpena Mandoek izena zuten: Pequeño, Rubio, Castaño, Niño, Cartucho, Moñongo... Baserriko animalia batzuei izena jartzen zaie, eta beste batzuei, ez. Behiei eta txakurrei, bai, esaterako, baina txerriei eta oiloiei, ez. Beren txakurra Crus da.

Transkribapena

- 'Ta ze jakingo zenuten ostikuk zea saten 'ute ez? behiyak alde batea 'ta
- 'Ta hoik behiyak e' , Arrio 'ta
- Arrio ta Erko 'ta Moriko 'ta
- Behiyak ayeka batin 'ta anduak bestin, hola alleka hontan mandual eta manduak beste allekan hola erdiya hutsa
- Hutsa, miño ostiko 're ez al du animali bakotxak alleka batea maten batzuk aurrea bestik bazterrea 'ro
- E nonahira hoi deskuitzeko miño...
ostikolaiya txokuan jarri! 'ta onan tokitik pentsua eaman! mandu onan tokitik tartetik pasa!
- Denak ben inzenakin ez?
- Denak ben izenakin, pequeño 'ta rubio 'ta kastaño 'ta bat gazte bat biltzen genun atzenin niño saten geniyon
- Niño
- 'Ta kastillanoz denai izenak?
- Niño ta pekeño 'ta isatsa motza bazun kartutxo 'ta
- 'Ta holaxe aitzen giñan
- 'Ta hik ya haik enteinttu 're ingo zuten?
- E?
- Haik enteinttu zuek ze sat
- Enteinttu... batzuk banun nik mutil kozkorretan, bazuten Moñongo, Moñongo, Santosekin tortzen zena mandua, bai 'ta gaztia 'ta hoi Moñongo Moñongo 'ta seika korrika tortzen zen e?
- Jo!
- Bo hoik e' gaizki sanezkio!
-Ierri itten haik e!
- Bai bai
- 'ta denak ben izenakin 'ta
- Bai bakotxan izena denak. Bai, bai.
- Oain zakurrak 'ta bezela
- Zakurrak e' be izenak bai, txerriyal e' ben izaten du peiyan e'!
Zean e' Donostiko zean e'! "zer du izena?" 'ta zea Margarita 'ro eozin
- Miño itxekui jartzen al zen ? Itxeko zeriyai jartzen al zen izena?
- Ez itxekuri ez, itxekuri ez
- Miño behiyai 'ta
- Behiyai bai, behiyai
- Zakurrai 're bai?
- Txakurrai bai guri honek Krus du izena.
- Beku honek?
- Beku honek Krus.
- Horrek dembo pranko izangou ? zakur zarra
- Bai beste itxian e' urte batzuk in ttu horrek 'ta gio neria galdu zenin eskatu in niyon "Hi! txakur bat man ber diak nei patuko zer ber diaken " 'ta " Eaman eaman ez dut diro berrik!"
- Hemen urte batzuk badamazki horrek!
- Horrek! Horrek igual eaman zango ttu hamar bat urte arrimatuk e!
- Bai, bai.
- Zintzua izango da?
- Hogei bat urte... e' yo iñoi kozkik ingo miño abisuk in bai! ?
- Hoi da
- 'Ta abisu iten dunin gu 're leihoa atetzen ga eozein zein den o'
- Karo
- Beti ate itten ga
- Ez to holako tinbreik e?