Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:15:30 - 0:18:00 (2' 30'')
Laburpena Soldaduskatik ihesean joanda, Frantzian anaia zuen. Emaztea frantsesa zuen. Frantsesa izanagatik ona zen, euskaraz ez bazekien ere... Bisitan joaten zen.

Haurtzaroa

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:12:50 - 0:15:30 (2' 40'')
Laburpena

Haurrak zirenean, Altzibarren elkartzen ziren auzoak, eta gero Altzibarko bilerara joaten ziren. Ez ziren Altzibartik ateratzen. Arandaranera ezkondu zen eta auzoko haurren maistra izan zen.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:07:30 - 0:09:00 (1' 30'')
Laburpena Joxepa Martinmotzenekoa da. Baserriko bizimodua nolakoa zen eta auzolana asko egiten zela aipatzen du. Aitak ondoko harrobian egiten zuen lan.

Gerran anaia galdu zuten

Transkribapena

- 'Ta bagiñan betzi senide! Ordun denak familia numerosa! 'Ta hoben-hobena mutilla jatorra eta gaiña zun patua soldauxka aurretik biño gerra torri zenin, eaman in zuten, korbata 'ta guzi ibiltzen zen 'ta ordun auzuak burla itten ziyoten: "hoi kaballerua korbatakin ta!".
Zertik ez, ba? Zertik ez ba? Zintzua zen, ez zun sos bat gastatuko kampun! Harek. 'Ta beti errealuk kartzen amai 'ro nei, 'ro... On puska 'ta! Ai...! Hua hil zenin, gue amak haik karraxiyak! Hobenak galdu zin e! Ordun 'e!
- Asko gaiña!
- 'Ta hola.
- 'Ta ordun hua zon soldauxka itten ai zelako gerran tokatu ziyon, Francokin aittu berra?
- E? Bai. Han bukatu. Otxandianon hilla izan ber zun. 'Ta kartzeko 'ta ordun, hasi giñan batea 'ta bestea 'ta, oan bezela eon bazin zeak....
- Errextasunak!
- Bai. Kotxik eta gauzak, biño ordun ez zun iñork karri, kamionan batin kartzeko zen 'ta, ez genun konsegittu.
- Eta, hango kamposantun 'o zea iñ zuten?
- Han enterratu.
- Han enterratu.
- Man zun paliza erra harrek gue itxian. Hoi gizajua! Erretratuk 'ta battut nik.
'Ta gaiña zen zintzua! Harei gustatzen zitzaiyon ongi jaztia. Traje errak 'ta korbata 'ta...
- Zea huaxe...
- Bai, hill ezkio e, san izandu zin batek: "zuen anaiya dotoria zenuten!"
"bai, hala zen, zintzua zen 'ta dotoria!" "korbatakin 'ta!" "Hoixe ez dakit. Itxea jon 'ta retraturi beitzen yo 'ta!" Bai, bai, korbatakin!
- Gutxi ibilko zin ba hola...
- Bai, oso gutxi. Oso kaballero zen, e!
- 'Ta zer zun, lana hola berexiya 'ro? 'O... bestela?
- Ez...! Papeleran itten zun lana. Oaiñ, ez dakit ze empleo izaten zun papeleran!
- Biño behintzat, ofizinin 'ta ez zen aitzen hola korbata 'ta jazteko.
- Ez, ez, ez. Bea zen hartakua 'ta zintzua! Bai, gizajua! Utzi zun huts erra! Asko galdu zin ordun! Lastima zen bezela! 'Ta gaiña zun soldauska patua, e!
Aurretik patuta libratu itten baizen ordun! 'Ta patua, biño, gerra torri zen, 'ta hala! ¡Todos por ahí!
- Han 'e ez zen iñor gehiyo libratu, e?
- Ez nuke berriz gerrik ikusi nahi, e! Makiña bat near in zun jendik! Geo torri zin reketik, Naparrutik. Gerra hasi zen dembun, eta eskapo gu itxetik! Zaiyan parientik genittun 'ta hara! Eta atta bakarrik itxian geldittu. Eta rekete txulu haik...
Eun batin amak saten zin: "oi! Atta bakarrik itxian 'ta jon berko 'zu!". Ni gaztina 'ro, ez, gaztinan aurrekua, anaiya banun gaztio. Aspaldi hilla do hura 're. Eta, itxea torri 'ta atta nearrez. Ez ziyoten utzitzen kupeletik saardua atetzen 'e! Bertako nausiyai!
Beák (inpun) handikan hartuta.
- A! 'Ta zer zittun itxian sartuak?
- Itxian bai...! Oi, ordun haik aintzen zuten!
- 'Ta nolatan geldittu zen atta?
- Oi! Attak near itten zun ni ikusi niñunin. Ni tortzen nitzan, besteik ez zen tortzen!
- Biño nola ez zen zuekin iyo gotti?
- E? Joten nitzan biño... Hain mendin bezela. Haik atzetik seika. ¡Eso sin ver no se puede creer lo que es la guerra!
- Ez, ez.
- No se puede.
- Gu gaztiak...
- Bu...! Jaiyo gabiak, jakiña ba! El año treinta y seis estalló!
- Erki gotuko za...
- 'Ta hiru urte! Gerran pasa genittun! Erki zen, e!
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:03:00 - 0:07:00 (4' 00'')
Laburpena Anaia gerran hila. Soldaduska ordaindua zeukan libratzeko, baina, gerra etorri zenean, behartu egin zuten frentera joatera. Otxandion hil zen. Anaia oso dotorea zela aipatzen du, korbata eta guzti ibiltzen zela. Gerra noiz eta nola hasi zen gogoratzen du; Nafarroatik sartu ziren erreketeak. Beraiek Zariara joan ziren eskapo.

Transkribapena

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-017
Pasartea 0:01:30 - 0:03:00 (1' 30'')
Laburpena Arditurriko meategietan anaia eta koinata zituen. Anaiari berak utzi zion aliantza. Familiaren berri ematen du, gurasoak nolakoak ziren, zenbat senide ziren...

Esneketa utzi zuenekoa

Transkribapena

- Donostira joaten zienak 'e bazien. Ni ez nintzen Donostira joaten. Aber, topua 'ta gastua zen.
- Karo.
- Haundiy hua. Han, Gantxuixketatik bazin bai, Donostira joaten zienak,
biño ni Errentaiyan geldittu nitzan. 'Ta Irunen, Uderren nitzen demboan Irunea joaten giñan. Itxe partikularrak eta...
- Jende asko jongo zen esneketa?
- Segun baserritarrak. Baserritarrak 'e... Denak ez, bat bestiy maten merkexio 'ta hola.
- Eta geo itxea joten... Goiz jongo ziñan?
- E?
- Goiz jongo ziñan, ez?
- Ez, ez, zortziyak betziyak... Zortzi terdiyak. Zazpitako topua, zazpi terditan Errentaiyan zen topua 'ta Errentaira ailletzeko zortziyak eta... Betziyak 'ta han partitzen.
- Partitzen?
- Bai.
- Eta zea, esneketa joten ziñaztenin Inaxi, etxeko giltza 'ta eukitzen zenuten,
'o etxeko andriak erekitzen zizun?
- A, etxian jendi gelditzen zen. Etxe itxitan ez! Jende asko giñen 'ta! Gauza giñanak, ni joaten giñen. Biño gaiñekuan ama 'ta itxian. Ama itxian. Senide gaztegukin 'ta!
- 'Ta zuk marmita haundiyak ze itten zenittun, marmita haundiyak man eta geo nombatte...
- Ttikiyagukin partittu.
- A!
- Ttikiyagu marmitakin partittu. Bestela ez zen karga txarra zea itxetan partitzen ibiltzeko!
- Ordun ez zen astensoreik eta izango!
- E?
- Astensoreik eta ez zen izango? Eskaillerak gotti!
- Ez! Ez zen astensoreik! Bueno...
- 'Ta urte askuan aittu ziñan esneketan?
- Bai, esneketan urtetan ibilli giñen. Urte franko... Ezkondu... Geo esneketa utzi zen. Guralesak hartu zun 'ta akabo! Guralesak hartu zunin akabo, nulo in zun.
- Bai, e?
- Bai. Dena utzi zuten baserritarrak.
- Karo.
- Guralesaiy man bar. Preziyo bajuan, biño obligatu in zuten.
- Hoi da. Ya ez zuten uzten etxetan banatzen.
- Ez ba, ez. Guralesai.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:25:20 - 0:27:50 (2' 30'')
Laburpena Donostiara joaten ziren esneketariak ere baziren. Etxeetara nola joaten zen esnea eramatera. Galarazi egin zuten esneketan ibiltzea. Gurelesak hartu zuen; prezio merkean, hori bai.

Esneketari

Transkribapena

- (...) bazuten seme batek eta harek Donostira.
- Hoi galdetu ber nizun, zu 're esneketan ibilliya za, Inaxi?
- Bai, esneketan bai.
- Noa joten ziñan?
- Irunea.
- Irunea.
- Asto ttiki bat be xextuakin 'ta han marminak eta jarrita. Martxa 'ta enkarguk karri harekin.
- Biño hoi Maldaburun ya, ezkondu 'ta geo.
- Ezkondu 'ta geoku hoiy topoa. Maldaburutik topoa. Gaintxurizketan etxia 'ta baserritik
goitik betti jetxi 'ta... Biño Uderretikan astuakin.
- A, Uderretikan ya joten ziñan astuakin.
- Bai, Uderretikan joaten giñan astuakin. Asto ttiki bat bagenun 'ta harekin.
'Ta Maldaburun ez genun... Astoik ez genun. Ez.
- 'Ta nola jeixten zenun topoiño esnia?
- Bizkarrian.
- Bizkarrin?
- Gizona difuntuak. Marmitak bi aiyeketan hartu, zerbatte... Zakuk 'o doblatuta jarrita 'ta. Bizkarrin marmitak. Bat 'o... Segun nola birian lohiya 'ta... Eroitzen bazen bildurka 'ta...
Ez baita holako kamiyuk eta ez zien.
- Zer zen, estrata...
- Dena zea, belar soro 'ta, lohiy antza 'ta... Neguan, behintzat!
- Goitik betti.
- Bai, topoa. Eta geo ze itten zizun, topoiño laundu harrek eta geo zu bakarrik joten ziñan?
- Ni aurrea. Bai ni topuan estaziyun utzi, hiru marmita baldin banittun, bi eaman beko plazea 'ta han konfiantzako baten ondun utzi, bestia... Xiextuak eta izaten nittun 'ta... Biajiak iñez hara 'ta honea. Errenteiko estaziyun denak jetxi,
- Errentira joten ziñan?
- 'Ta geo handikan plaza bajatu 'ta plazan konfiantzako bateiy utzi, denak eskuan, bi eskukin eziñ eaman! 'Ta beste birajik itten 'ta hortxe.
- 'Ta geo esniak ze itten zenittun etxeta...
- Saldu! Plazan hartzaillik in nittun nik. Hartzailliek. Itxepea bai.
- Ordun etxeta ez ziñan joten? Plazan saltzen zenun?
- Ez, itxepea.
- A, itxepea.
- 'Ta sobrantia baldin banun, itxetatikan plazan.
- A! Eunero eunero!
- Egunero egunero.
- Igandik 'e bai?
- Hombre!
- Iandin meza entzun 'ta... Iandetan itxiyak eoten zin dendak.
- Karo.
- Astian.
- Ordun iandin ze itten zenun, iandin...
- Meza. Joan 'ta itxetik man 'ta meza entzun 'ta itxea.
- Eta hoi zea... Bueno meza itten zenunin, beranduxio jongo ziñan, biño astian zembat dembo pasten zenun esne banatzen?
- Ba, zembat kantidade zenun! Asko ez genun ibiltzen! Asko ez genun ibiltzen!
- Eta geo, berriz, marmitak hartu topua hartuko
- Hutsak hartu 'ta atzea itxea. 'Ta goitik betti ikusten ziaten, 'ta topun etorri gea 'ta billa etorri ga! Launtzea amai.
- Geo hutsak...
- Geo hutsak 'e gora eaman.
- Haik iyo in ber zin, e!
- Bai, ba! Hola.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:21:40 - 0:24:50 (3' 10'')
Laburpena Esneketan ibilia da urte askoan. Ezkondu aurretik, Urederretik Irunera, eta, Maldaburura ezkondu eta gero, Errenteriara. Marmitak nola garraiatzen zituzten. Etxeetan banatzen zuen esnea, eta sobratzen zena, plazan.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-016
Pasartea 0:20:55 - 0:21:40 (0' 45'')
Laburpena Hamazazpi urterekin, Seinen neskame. Morroi asko ziren Seinen, eta haien arropa garbitzen izaten zen lan handiena. Donostiara joaten ziren esne-saltzera.

Portugesak mugan

Transkribapena

- Hamar 'o hola.
- Zortzi, hamar, beatzi... Hamahiru urtetako joan nitzen neskame 'ta! Irunen (...) San Marcial.
- Bai, san zenin!
- Bai. Hantxe hamahiru urtetan.
- Bai, 'ta ze san zenin han, zea Portugesa asko zila?
- E? Portugesa pasua. Portugesan pasua zuten 'ta tokiya bar hartan 'ta...
Han bazin buru itten zutenak eta diruiy eskea!
- Portugesa zertik...
- Portugesa zien pues langillia... Portugaltikan pasua! (...) nombatte alde iñ. Prantzira.
Frantzira. 'Ta haik 'e pasatzen zian 'ta (gornala). Dena handik hemendik saltsa hortxe!
- Dirua...
- Dirua hartzea batzuk hara 'ta bestik honea. Hola.
- 'Ta zu arraskan aitzen ziñan lanin?
- Bai, ni fregaderan. 'Ta bestia señorita xamarra zen 'ta hura mostrador.
- Hura cara al público.
- Bai. Cara al público.
- 'Ta geo han...
- Aspertu nitzanin itxea!
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:19:40 - 0:20:55 (1' 15'')
Laburpena Hamahiru urterekin, Fonda San Martzialen neskame. Portugesak Fonda San Martzialen. Portugaldik alde egin eta Frantziara joaten zirenak. Arraskan aritzen zen lanean.