Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-016
Pasartea 0:17:15 - 0:19:00 (1' 45'')
Laburpena Beren garaiko kontuak tristeak direla gogoratzen du. Denak hilak dira. Pobreak ziren. Garai bateko kontuekin ez dira aritzen orain.

Aziendarentzako bazka

Transkribapena

- Artuan lanangatik ai giñan, ordun bi aldiz jorratzen zenuten?
- Bai, bai. Bi aldiz in ber zen.
- Hoi da.
- (Kilkiya) 'ta (...) gaiñea.
- Hoi da.
- 'Ta azkeneko jorraa denak kargatu 'ta geo ya buruan formak eta...
Artua ya itten joaten zen, joaten zen itten.
- Hoi da. 'Ta itten zenin?
- E?
- Itten zenin, hurrengo lana zer zen? Jaso?
- Hoi, jaso. Itten zen, hostuak eta denak ihartzen zizkion, barrena koskorra arto kolorekua han... Segun nolako artua zen. Batzuk arto hobiak, bestik txarraguk... Nola gobernatuak.
- Hoi da. 'Ta geo arto buru guziyak hartu eta haik denak aletu in ber!
- Ba, errotara joaten giñan 'ta ordun ez zen ogiya haumbeste jaten. Errota eamateko aletu ber zen.
- Hoi da.
- Gambaran jarri, tokiyan, haundiyak aiyeka batin, ttikiyak bestian... Artuak, zelaitik billu 'ta gambaran.
- Eta geo noiz aletzen zin haik?
- Hoi? Jaten ai giñela. Saguak 'e bai galanki 'ta! Saguak 'e ibiltzen baizin!
- Haik 'e aletzen zuten!
- Haik 'e aletzen zuten! Holaxe.
- Eta oaiñ itten den bezela, artaberdia 'ro...
- Horrek ez zun buruik. Hori izaten zen belarra attutzen... Attu itten zien berdiak. Bero haundiyak baldin bazin ihartu, 'ta artua... Arto berdia esaten geniona han itten zen.
Itten zen trozo bat 'ta belarra berdin tokiyan artu berdia eman. Biño hura janaiy ona zen. Hura buruik itten ez zuna.
- Hoa aziendai mateko!
- Bai. Berdia berdetan.
- 'Ta ze gehiyo maten zen aziendari belarraz aparte?
- Belarra 'ta hoi, arto berdia. Arbiya neuan 'ta erremolatxa 'ta... Jorratu ber zin haik 'e! Hoik.
- Jorratzen 'ta ordu pilla erra...
- Jorratzia... Antxurtzia.
- Bai, belarra kendu.
- Bai. Belarra kendu antxurtuta.
- Ordu pilla erra pasako zenittuzten?
- Bai, segun! Jende asko giñan! Kuadrillan juntatu 'ta antxurrak 'e bai.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:14:50 - 0:17:15 (2' 25'')
Laburpena Artoak ematen duen lana. Artaburua jaso, ganbaran jarri eta gero aletu. Artaberdea aziendarentzako bazka zen, eta, horretaz gain, arbia eta erremolatxa. Jorratzea lan handia zen eta askoren artean egiten zuten.

San Marko opila

Transkribapena

- San Marko opillana...
- San Marko opilla gaur partittuko zien.
- Bai. Hoiy Irunen 'ta Oiyartzunen itten da, kampun ez da haimbeste itten hoiy.
- Hoitan, behintzat, bai.
- Zuen garaiyin 're itten zen opillana?
- Bai, bai, bai!
- 'Ta ze izaten zen atautxiyak 'o amautxiyak 'o...
- Amautxi, atautxi-amautxiyak! Amautxiyak itten zun. Atautxiyak jenealin gizonezkuak...
- Ez dute (...)
- Ez zuen, amautxiyak.
- Amautxiyak besotakuiy.
- Be besotakuaiy.
- 'Ta hoiy noiz arte izaten da Inaxi? Hamazortzi urtin, major de edad iñ arte? 'O ezkondu arte? Noiz arte errealo in ber da hoi?
- Ezkondu arte (...)
- A.
- Ezkontzian hura eman atautxi 'ro amautxi. Amautxi hura eaman.
- Hoi da. 'Ta ezkontze ez bazen?
- Pues bira, gabe.
- Sekula sekulorum. 'Ta zui kartze al zizuten?
- Bai, nei amautxiya bizi zen arte bai. Amautxiya atautxiya biño len hil zen 'ta geo akabo.
- Hara.
- 'Tartan ondun alpargata pare bat igual! Alpargatak.
- Errealo!
- Erregalo ona! Segun nolako padrinuk zien!
- Karo. Norbean borondatin arabera. Eta zea, oain dendan 'ta eosi 'ta itten dia tartak, biño len itxian ingo zin opillak, ez? San Marko opillak?
- Ez. Pasteleiya behar da.
- A, bai, e?
- San Marko opillak battu 'be ilusiyuk. Tarta hoik zeatan... San dut ba!
- Bai, pasteleiyan.
- Pasteleitan. Pasteleitan saltzen da. Gaiñekun ez da saltzen opillik.
- Eta itxian ez zen itten?
- Ez, ez, ez, ez. Keba! Azukria asko behar zen 'ta... Gauza asko! Karamelo ttikiyak eta, haundiyak eta... Adornatu 'ta arrautza bana. Batzuek tarta hola koxkorra 'ta hiru arrauzkua, bestik laukua, bestik bikua, bestik bostekua... Tarta segun, hala.
- Arrautzak 'e eamaten zittun.
- Arratzakin bai. Arrautzak pintatuak, gorriz pintatuk, gorri antza hola. Zu, soiñ horrek goitik dun bezela, hara.
- Honen (...)
- Arrautzak pintatuak. Pollitta gelditzen zen.
- Bai, ikusgarriya. Ilusiyua 're bai erra!
- E?
- Ordun gozua gutxiyo jango zen 'ta gusto gehiyokin hartuko zen.
- Hoixe.
- Eta itxian hamar senidik jasotzen al zuten opilla?
- Denak ez.
- Denak ez.
- Ez.
- Batzuk amautxiya 'ro igual hilla 'ro...
- Ez zen. Denantzako nola? Ez, ez.
- Bestela...
- Denak ez zuten amautxiya 're. Hilla batzuk eta. Hola.
- Bestela opil pilla erra juntatuko zin Udarren.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:12:00 - 0:14:50 (2' 50'')
Laburpena San Marko opilak. Garai bateko ohitura nola izaten zen. Amabitxiak besoetakoari oparitzen zion. Noiz arte oparitzen zen.

Artoa nola egiten zen

Transkribapena

- 'Ta artua nola izaten da? Ereitten denetikan ze lana ma... Lan haundiya maten du artuak!
- Ereitzen denian geo antxurtu 'ta geo behiyakin bost-hortza saten genun, erreminta bada 'ta, hura pasa 'ta... Kaso in behar artuai.
- Bost-hortza zertako zen?
- Bost-hortza zen bost hortzakin zea bat, eur bat, harei bost hotza jarriyak Artun illeran... Artua geo jorratu 'ta in ber zen.
- Bai.
- Hartako, hartako. Bost-hortza.
- Lendabizi ereiñi. Artua 'ta...
- Lendabizi ereiñi, ttikiya zela, antxurrakin jo, antxurrakin jorratu. Haundiyo heldu zen garaiyan, bost-hortza pasa. Hori, bost-hortz hoi izaten zen, bi errenko, 'o errenkun nola hor tartin, hola e, bi, 'ta hemen tartetik pasa. Behiyakin! Behiy bat eukitzen genun hartako!
- A! Behiyak tirata pasten zen hua?
- Behiy batekin hura bost-hortza pasa.
- A! 'Ta harrek ze itten zun (...)
- 'Ta geo haundiyago itten zenian, denak kargatu lurraz 'ta artu (erreitteko)
- Hoi da.
- Hola.
- Eta ordun...
- Bai, hola.
- Errelebuk itten zenin,
- Horren tartetik pasatzen zen bost-hortza.
- Karo. Xuxen jon berko zun behiyak!
- Bai, behiya aproposa hartakua. Behiyak denak ez dia igualak izaten. Batzuk mantxoxuk.
Mantxua komprenittuko 'zu?
- Bai, bai.
- Bai.
- Zeaguk, lasaiyaguk.
- Bai.
- Beste batzuk harroguk.
- Bestek harroguk 'ta jata denak txikittu berrin artuak igual.
- A!
- 'Ta bagenun behi bat oso... Txikitin izena zuen 'ta hura ibiltzen zuten gue anaiyak.
Hura batek hartu aurrian 'ta atzetik bestik bost-hortza. 'Ta polliki, polliki, polliki, polliki pasa atzea.
- Karo. 'Ta harekin in berko da lendaizi hontaka 'ta geo hola, ez?
- Bai, geo krutzian, bai. Biño oso haundittu biño len. Ttiki ttikiya dela altxurrakin 'ta geo ya pixka 't kozkortzea. Zertik bestela geo arto haundiyena artua bat 'o beste hautsi igual itten die 'ta!
- Karo.
- Hola.
- Karo. Eta harrek, bost-hortza horrek ze itten zun, belarra ate?
- Bai ba, belar txarra atea.
- Belar txarra ate. 'Ta geo...
- Artua mejoratzeko.
- Hoi da. Ate 'ta bildu 're ingo zun!
- E?
- Arrastan bildu 're ingo zun belarra, 'o ez?
- Bai. Harrotu ba! Horrengatik zen ba belarra galtzeko.
- Hoi da.
- Belarra galtzeko zen bost-hortza.
- Hoi da.
- Atxurrakin 'e bai, biño bost-hortzakin harrotu itten 'men zen 'ta geo harrotzen zen lur hura ra kargatu artua.
- Hoi da.
- Bi jorraa 'o maten genittun artuaiy. Lembizi ttiki ttikiya zela 'ta geo...
- Geo ya koskortuta.
- Bai, haundiyua zenin.
- 'Ta geo ya haundiy... Ya iña... Noiz itten da artua?
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:08:05 - 0:11:00 (2' 55'')
Laburpena Artoak ematen duen lana. Jorratu bi eratara egiten zuten: aitzurrarekin eta bost hortzekoarekin. Bost hortzekoa pasatzeko behi mantsoa behar zen.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-016
Pasartea 0:07:15 - 0:08:05 (0' 50'')
Laburpena Artoa babarrunekin egiten zuten. Artoa oiloentzat izaten zen. Arto kaxkarrena behientzat.

Erosi beharrean, trukatu

Transkribapena

- 'Ta nola nahi aixago.
- 'Ta gariyan haziya ordun 'o zuen... 'O oilluaiy mateko 'o saldu itten zenuten?
- Hoi? Asko iñ ezkio saldu 're bai dendeta 'o enkargu aldeko 'ro...
Gu gaztik giñan 'ta diroik ez zen 'ta!
- Hoi da.
- Dendata igual. 'Ta dendakuk bestiay parrokianukin 'ta, bakizu!
- 'Ta zea, dendata joten ziñaztenin...
- Gauzan kontra igual. Kompaziyo batea ogiya, behintzat, eunerokua 'ta azukre 'ta gatza 'ta... Holako behar zienak dendan haiken truke geo...
- Truke?
- Bai.
- Dirukin...
- Dirukin man ber den tokiyan, gauza!
- Gauza.
- Hola.
- Zu gotzen za hoi?
- Kantidade haundiya ez genun. Pixka 't itten genun.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:06:25 - 0:07:15 (0' 50'')
Laburpena Gari asko egiten zutenean, dendara joan eta behar zuten gauzarekin trukatu egiten zuten, sosa erabili beharrean.

Garia nola egiten zen

Transkribapena

- Hola.
- 'Ta lan pilla bat. Baserri kozkorra zanakatela esan zenun, ez?
- Bai, baserriya koskorra. Kamiyo bazterrian artua 'ta itten genittun. Hola.
- Artua eta...
- Artua, babarrun (lekua) 'ta holakuak itten genittun.
- Gariya 're bai san zenun lengun.
- Gariya pixka 't 'e bai oilluantzako 'ta.
- 'Ta gariya ze garaitan itten zen?
- Azaruan itten da, noviembre. Gariya ez da noix nahi itten. Gariya... Hori, nobiembren itten genun.
- 'Ta nola... Ze itten da, ereiñi? 'O nola itten da?
- Hoi nola? Hoi eosita. Guk eosi itten genun gariya. Errotan izaten zuten. Errotatikan eosi kilo batzuk, 'ta haik zelaiyan bota 'ta geo haik beorek, haik beorek antola.. Iñ!
- Biño hua ze botzen zen, belarretan 'o...
- (...) Goldeatuta hola lurrin. Gariya. Bere (...) tortzen zen. Oaiñ ez da itten.
- Oaiñ ez da itten, horregatik!
- Ez.
- Nik ez baidut izautu gariya.
- Ez, ez, ez. Ez da, oaiñ ez da itten.
- 'Ta hoa ze itten zen, ereiñi noiz itten zen nobiembrin?
- Bai, ereiñi tokiya on xamarrian, zelaiy on xamarrian 'ta geo harrek ez zun deus behar. Lurra jana izan deilla, bera erra itteko. Geo be garaiyian ebaki, sekatu 'ta geo ibiltzen zin
makinakin garbitzen 'ta bazin propiyo baserritarrak hola ibiltzen zienak. Garbittu, aletu 'ta saldu itten genun. Biño harekin ez genun deuse... Itxian ondun oilluntzako 'ta hola. Ez genun hola kantidadeik itten!
- Gutxi itten zenuten.
- Gutxi.
- Gutxi. 'Ta bildu ze itten zenuten, udaran ingo zen?
- Hura julio, agosto aldea. Zean, egualdi berotan. Itten genun eskutan ebaki. Ebakita. Biyekin hartu hola mordoska 'ta banaka banaka jarri sekatzen 'ta kontuz dembo seku ber zun harek, bestela usteldu, bakizu.
- Ze itten zenuten, bertan utzi lehortzen?
- Bertan zabalduta utzi, ebakita utzi, biño dembua (...) hotzetan, baldin bazen ebiya 'ro heldu, pues meta xorruak 'o iñ 'o...
- Belarrakin itten den bezela.
- Bai, igual.
- A!
- Kuidadu igualak.
- A, ordun belarra lehortzen den bezela itten da gariya eta geo eamaten da makinata.
- Makinakin ebaki... Eskuz ebakitzen da gariya.
- Hoi da.
- Belarra bai, belarra itten da makinakin, biño gariya ez, gariya eskuz.
- Ordun geo itten zena zen haziya kendu. Hua bai makinakin.
- Klaro. Belarrai ez zaiyo haziya kentzen, biño gariyaiy bai.
- Karo.
- 'Ta hola.
- Gariyak haziya du 'ta.
- Hoi ba. 'Ta hura kendu in ber. Belarraiy, berriz, haziya ez baizaiyo kentzen.
Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:03:15 - 0:06:25 (3' 10'')
Laburpena

Baserri kozkorra zen Ureder. Gauza asko egiten zuten soroan. Garia noiz eta nola egiten den: zer garaitan erein, noiz jaso, zer lan duen, 'larrantia'... Hazia makinekin ateratzen zen.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-016
Pasartea 0:01:45 - 0:03:15 (1' 30'')
Laburpena Hamar senide ziren; bera bosgarrena. Denak etxean jaioak ziren, sasimedikuek edo auzokoek lagunduta. Izeba soltera bizi zuten beraiekin eta hark asko laguntzen zuen jaiotzetan.