Aziendarentzako bazka

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:14:50 - 0:17:15 (2' 25'')
Laburpena Artoak ematen duen lana. Artaburua jaso, ganbaran jarri eta gero aletu. Artaberdea aziendarentzako bazka zen, eta, horretaz gain, arbia eta erremolatxa. Jorratzea lan handia zen eta askoren artean egiten zuten.

Transkribapena

- Artuan lanangatik ai giñan, ordun bi aldiz jorratzen zenuten?
- Bai, bai. Bi aldiz in ber zen.
- Hoi da.
- (Kilkiya) 'ta (...) gaiñea.
- Hoi da.
- 'Ta azkeneko jorraa denak kargatu 'ta geo ya buruan formak eta...
Artua ya itten joaten zen, joaten zen itten.
- Hoi da. 'Ta itten zenin?
- E?
- Itten zenin, hurrengo lana zer zen? Jaso?
- Hoi, jaso. Itten zen, hostuak eta denak ihartzen zizkion, barrena koskorra arto kolorekua han... Segun nolako artua zen. Batzuk arto hobiak, bestik txarraguk... Nola gobernatuak.
- Hoi da. 'Ta geo arto buru guziyak hartu eta haik denak aletu in ber!
- Ba, errotara joaten giñan 'ta ordun ez zen ogiya haumbeste jaten. Errota eamateko aletu ber zen.
- Hoi da.
- Gambaran jarri, tokiyan, haundiyak aiyeka batin, ttikiyak bestian... Artuak, zelaitik billu 'ta gambaran.
- Eta geo noiz aletzen zin haik?
- Hoi? Jaten ai giñela. Saguak 'e bai galanki 'ta! Saguak 'e ibiltzen baizin!
- Haik 'e aletzen zuten!
- Haik 'e aletzen zuten! Holaxe.
- Eta oaiñ itten den bezela, artaberdia 'ro...
- Horrek ez zun buruik. Hori izaten zen belarra attutzen... Attu itten zien berdiak. Bero haundiyak baldin bazin ihartu, 'ta artua... Arto berdia esaten geniona han itten zen.
Itten zen trozo bat 'ta belarra berdin tokiyan artu berdia eman. Biño hura janaiy ona zen. Hura buruik itten ez zuna.
- Hoa aziendai mateko!
- Bai. Berdia berdetan.
- 'Ta ze gehiyo maten zen aziendari belarraz aparte?
- Belarra 'ta hoi, arto berdia. Arbiya neuan 'ta erremolatxa 'ta... Jorratu ber zin haik 'e! Hoik.
- Jorratzen 'ta ordu pilla erra...
- Jorratzia... Antxurtzia.
- Bai, belarra kendu.
- Bai. Belarra kendu antxurtuta.
- Ordu pilla erra pasako zenittuzten?
- Bai, segun! Jende asko giñan! Kuadrillan juntatu 'ta antxurrak 'e bai.