Gerran anaia galdu zuten

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-017
Pasartea 0:03:00 - 0:07:00 (4' 00'')
Laburpena Anaia gerran hila. Soldaduska ordaindua zeukan libratzeko, baina, gerra etorri zenean, behartu egin zuten frentera joatera. Otxandion hil zen. Anaia oso dotorea zela aipatzen du, korbata eta guzti ibiltzen zela. Gerra noiz eta nola hasi zen gogoratzen du; Nafarroatik sartu ziren erreketeak. Beraiek Zariara joan ziren eskapo.

Transkribapena

- 'Ta bagiñan betzi senide! Ordun denak familia numerosa! 'Ta hoben-hobena mutilla jatorra eta gaiña zun patua soldauxka aurretik biño gerra torri zenin, eaman in zuten, korbata 'ta guzi ibiltzen zen 'ta ordun auzuak burla itten ziyoten: "hoi kaballerua korbatakin ta!".
Zertik ez, ba? Zertik ez ba? Zintzua zen, ez zun sos bat gastatuko kampun! Harek. 'Ta beti errealuk kartzen amai 'ro nei, 'ro... On puska 'ta! Ai...! Hua hil zenin, gue amak haik karraxiyak! Hobenak galdu zin e! Ordun 'e!
- Asko gaiña!
- 'Ta hola.
- 'Ta ordun hua zon soldauxka itten ai zelako gerran tokatu ziyon, Francokin aittu berra?
- E? Bai. Han bukatu. Otxandianon hilla izan ber zun. 'Ta kartzeko 'ta ordun, hasi giñan batea 'ta bestea 'ta, oan bezela eon bazin zeak....
- Errextasunak!
- Bai. Kotxik eta gauzak, biño ordun ez zun iñork karri, kamionan batin kartzeko zen 'ta, ez genun konsegittu.
- Eta, hango kamposantun 'o zea iñ zuten?
- Han enterratu.
- Han enterratu.
- Man zun paliza erra harrek gue itxian. Hoi gizajua! Erretratuk 'ta battut nik.
'Ta gaiña zen zintzua! Harei gustatzen zitzaiyon ongi jaztia. Traje errak 'ta korbata 'ta...
- Zea huaxe...
- Bai, hill ezkio e, san izandu zin batek: "zuen anaiya dotoria zenuten!"
"bai, hala zen, zintzua zen 'ta dotoria!" "korbatakin 'ta!" "Hoixe ez dakit. Itxea jon 'ta retraturi beitzen yo 'ta!" Bai, bai, korbatakin!
- Gutxi ibilko zin ba hola...
- Bai, oso gutxi. Oso kaballero zen, e!
- 'Ta zer zun, lana hola berexiya 'ro? 'O... bestela?
- Ez...! Papeleran itten zun lana. Oaiñ, ez dakit ze empleo izaten zun papeleran!
- Biño behintzat, ofizinin 'ta ez zen aitzen hola korbata 'ta jazteko.
- Ez, ez, ez. Bea zen hartakua 'ta zintzua! Bai, gizajua! Utzi zun huts erra! Asko galdu zin ordun! Lastima zen bezela! 'Ta gaiña zun soldauska patua, e!
Aurretik patuta libratu itten baizen ordun! 'Ta patua, biño, gerra torri zen, 'ta hala! ¡Todos por ahí!
- Han 'e ez zen iñor gehiyo libratu, e?
- Ez nuke berriz gerrik ikusi nahi, e! Makiña bat near in zun jendik! Geo torri zin reketik, Naparrutik. Gerra hasi zen dembun, eta eskapo gu itxetik! Zaiyan parientik genittun 'ta hara! Eta atta bakarrik itxian geldittu. Eta rekete txulu haik...
Eun batin amak saten zin: "oi! Atta bakarrik itxian 'ta jon berko 'zu!". Ni gaztina 'ro, ez, gaztinan aurrekua, anaiya banun gaztio. Aspaldi hilla do hura 're. Eta, itxea torri 'ta atta nearrez. Ez ziyoten utzitzen kupeletik saardua atetzen 'e! Bertako nausiyai!
Beák (inpun) handikan hartuta.
- A! 'Ta zer zittun itxian sartuak?
- Itxian bai...! Oi, ordun haik aintzen zuten!
- 'Ta nolatan geldittu zen atta?
- Oi! Attak near itten zun ni ikusi niñunin. Ni tortzen nitzan, besteik ez zen tortzen!
- Biño nola ez zen zuekin iyo gotti?
- E? Joten nitzan biño... Hain mendin bezela. Haik atzetik seika. ¡Eso sin ver no se puede creer lo que es la guerra!
- Ez, ez.
- No se puede.
- Gu gaztiak...
- Bu...! Jaiyo gabiak, jakiña ba! El año treinta y seis estalló!
- Erki gotuko za...
- 'Ta hiru urte! Gerran pasa genittun! Erki zen, e!