Poliziak kontrabandoa harrapatu

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:51:08 - 0:57:40 (6' 32'')
Laburpena Behin polizia sekretukoak etorri ziren, bezero itxura eginez, kontrabandoan ekarritako kubiertak erosteko aitzakian. Kontrabandistek igerri ziotenean, batzuek alde egin zuten eta beste batzuek kubiertak gorde zituzten. Poliziaren furgoneta etorri zen Portuburura eta Erramun Antiguako kuartelera eraman zuten, beste bi bizilagunekin batera.

Transkribapena

Geo ondori hartan handik demboa pixkaten burura berriz 'eeostunak billatu ber izaten zittuzten 'ta hor baizen kakua. Eostuna zein zen izautzen ez 'ta, eozeiñi ezin piyatu 'ta.
Hor aitzen zin 'ta. Beste bagenittun, ez dait zembat zin, zortzi 'ro betzi 'ro gue zalaiyan haunzko ixkiñin gordiak.
-Oain oilluak din txaolin haunzko...
-Haunzko, zerrauran kampoko aillekatik hantxe gordiak, zakarra bazon han 'ta.
Aska zar bat 'e bai 'ta hantxe gordiak genittun. 'Ta guk haik han utzi 'ta ondoko eunin 'o beste sail bat karri genun asko. Ez dait zembat karri genittun. Pilla gaitza bai, berriz 'e Atxaltako beko zoku horta sartu genittun 'ta.
Zer da 'ta. Bernardo nombaitte hasi da norbaitte eostuna baula 'ta hasi da 'ta hor harrapatu ttu trampakuk.
-Ba, polizia sekretak 'o
-Polizikuk. Harrapatu ttu 'ta haik earki engaintu 'ta torri 'ta, honea 'ta.
Kusi, horku haik eakutsi. Haik ez. Biño san aer goiyan ya ez zun gehiyo, ya ez zun gehiyo. Hoi zea, haik holako zea nahi zutela 'ta ez dait zer 'ta. Bai zea beste tanda bat bazola, beste tanda bat biño hoik saldu nahi zittula lembiziko 'ta hola.
Gue Inaxio eakustea jona, non zin. Ez baizekiten non zin haik. 'Ta jona 'ta gue Inaxiok seittun ierri "Ettuk berri onekuk hok". 'Ta gaiñin barrena ibilli 'ta ez rekautxatuk zin, ez ze...
-Hairi ez ziyoten importik.
-Zembat zin kontatu in ber zittuzten, kontatu zembat zin. 'Ta geo hala ibilli 'ta, hala zeiltzala Bernardoi san guriak disimulu errin hola pasaeran 'o: "Seuruk al ttuzu hok?" hola san.
'Ta pixkat iruikortu bea ordun, Bernardo. 'Ta harrek ospa, martxa!
-Kauen, Bernardok?
-Martxa, katxarro zerbaitte izan ber zun, katxarro txarren bat beko kamiyun 'ta.
Han martxa 'ta, haik 'e bestik 'e bai martxa. Biño, bai torri 're auro aski atzetikan, ondotik. Poliziko zea, autobusa ez biño hola tipo ereki bat, atia bai galanki. Geo zea bat, polizia sekreta... 'o polizia armadak salto, auro saltatzeko ate bana 'ro tipo katxarro luze bat.
Torri zen. 'Ta han guardiziilak. Mordoxka 't. Torri zin 'ta geo jakiña limbiziko itxia hau. 'Ta guk zea in genun Bernardok san 'men ziyon Inaxioi: "Inaxio hoik numbaitte zabaltzute hortik, zabaldu, gorde numbaitte hoik!".
'Ta: "Oain gorde, kusiyak eta oan zer gorde! Hoik torko 'ia auro e!Billa, hala baia e!"
"Bai, bai, hoi dit beldurra nik 'e, nik bai baittut kontu gehiyo" Hua martxa, Bernardok, harrek alde beimpin!
'Ta geo bai torri 're auro aski. Torri 'ta hara jon dia'ta falta kubiertak, denak falta. 'Ta haik polittak jarri zin. Bueno!
-Seuru torri kusiyak...
-Bueno! Erlia zirikatuta bezela harrotu zin. Bueno!
Honea seittun 'ta hoixe 'ta. Aber nausiya non zen 'ta Inaxiok 'e hanka in baizun, alde.
-Bestela horkuk denak ateziko zittuzten.
-Bai denak harrapatuko zittuzten bestela. 'Ta geo ni jon nitzen, atta 'ta biyek jon giñen gu.
Atta orduko zeatua, euriya ai zun zar zar zar zar! 'Ta guardasolakin ni 'ta aitta 're bai. Biyek guardasol banakin. 'Ta zalaiyan barrena jon giñan 'ta guekin poliziko hoitakon bat guekin batin 'ta.
Jon zen 'ta: "A ver ¿Dónde están las cubiertas?, ¿Dónde están las cubiertas?¿Dónde habeis llevau?"
'Ta guk ez genekiula, ez genekiula 'ta gu ez baiziuten leno kusi haik.
Ni ez 'ta aitta 're ez. 'Ta aitta jon zen demboan zea fuerte xamar hasi 'zkan attai. 'Ta zea ordukoz gue aittak urte sailla baizun, hiruroita goitti urtiak 'ta
San ziyon aittak zea ya ze pentsatzen zuten erari hartako gizon bat kontrabandun ibiltzia, ya ez al zuten beste zea han...
"A perdone, perdone" 'ta joteko, joteko itxea.
'Ta hua itxea, euriya 're hala ai zun ordun. 'Ta nei ez san hua: "¡Venga tú, joven, ven aquí!" Jon 'ta: "A ver, busca, busca" Haunzko beko bi franko azpiko zea hoik ddena sasi guziyak erbi bat 'e bai galanta ate 'ta martxan jon zen gizajua.
'Ta han zola 'ta gu hantxe. Nik jakin nun zin, gek zabalduk. Miño hara enitz...
-Dena kontra in ber zuk.
-Bai. Dena kontra nik. Ez baneki bezela in ber dena! Ez baneki bezela.
Bat, person bat, Moñito karri zun, karri zuten. Zalaitikua 're barrenin eoten al yun 'ta Pillipe 're bai biño haik 'e kusi nahi zerbaitt 'ta ate azpikaldeko zalaira ate 'ta beira. 'Ta haik: "Ven acá, ven acá!"
Haik haik karrizi. 'Ta Inuzentzio 're nombaitte kanaletik 'o kusi non zebiltzan 'ta hua 're torri gue itxe aldea. Geo near errak in zittun. Hok gizajuk buruik ez 'o ez dait ze arraiyo!
-Ez iruitzen.
-Ez iruitzen haik kulpik ez zutela 'ta ez zuten kulpik. Biño han kusita kulpan sartu. Uste baitute bestik haik zittuztela kulpak.
-(...)
-'Ta geo. Bai, bai. Geo hala 'ta, beira 'ta sasi guziyak alperrik, ne artian alperrik gebiltzak biño... Benga 'ta benga 'ta sasi pilla guziyak, kamiyo azpikuk 'ta gaiñekuk denak jira! Ddena 'ta iñun ez 'ta.
Guk zea baigenittun, zelaiyin mazka segakin mordoska 't ebaki 'ta zalaiyin zabal-zabala jarri 'ta belarrakin berdin-berdin erki tapatuk. 'Ta hantxe Moñitok harrapatu zun lembizikua.
Han etsiyak hartuta goitti ate giñan 'ta jesus hauk maldiziyuk zeak.
-Poliziyak?
-Ez, guardiyak. Haik maldiziyuk jakiñ han zila 'ta.
Han zila itxian baizin. 'Ta geo bueno, bueno, bueno. Moñito han zaillen, 'ta jon 'ta belar hartan gaintik pasten hasi da 'ta hor sartu hanka tartin nombaitte.
-Hor hanka izorratu?
-'Ta: "¡Aquí ya hay algo!¡Aquí ya hay algo!" Ejuka. 'Ta hara denak korrika 'ta han, hantxe harrapatu kubiertak.
-Denak Erramun?
-Han zin haik denak.
Denak xabal-xabal inta erki jarriyak genittun.
-Tokatu Moñito zaarra hara jotia.
-'Ta geo bai, 'ta geo Pillipe 're hantxe 'ta harrek ez, hua pollikixio ibilli zen. Edade gehixiokua 're 'ta han...