Antiguako koartelean estuasun ederrak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-024
Pasartea 0:57:40 - 1:02:17 (4' 37'')
Laburpena Erramun eta Tornolako beste bi bizilagun Antiguako koartelera eraman zituzten, poliziak kontrabandoa aurkitu zuelako. Erramunek bazekien aski ederki kontrabandoarena, baina ez zuen aitortu nahi. Hala ere, ordurako poliziak bazekien aski ederki nor zegoen atzean, eta azkenean aske utzi zituzten; hori bai, deklarazioa hartu ondoren.

Transkribapena

Geo hala 'billita haik hartu zittuzten 'ta. Bueno benga kamiyo aldea, goitik beitti kamiyo aldea. 'Ta eaman, haik eaman bakarrik ez, haik sartu barrenea 'ta baita gu 're. Gu 're bai. Haikin jon ber genula.
'Ta beno, nik gauza bat pensatzen nun, gauza bat bakarra nik bakarra nakin. Ez zekin ez Inuzentziok, ez Moñitok 'ta Pillipok, iñork ez zekin beste deus 'e. Ez zekiten deus 'e haik. Izan zittekela 'ro pentsatuko zuten, biño gaiñekun deus 'e ez zekiten haik.
Nik bai banekin, geak karriyak genittun 'ta. 'Ta geak gorde 're in genittun. 'Ta nik ukatu ezko dena iña zola nik pentsatzen nun, nik ukatuta.
'Ta san zin nei zeak han (...) beimpin, zea: "A ver, este joven ya sabra. Este joven". 'Ta nei, nena 'ta: "A ver" 'ta nik enekila 'ta. Guardasola erekiya, euriya ai baizun, dda! Ja 'ta guardasola airin bota zin. Makillakin, makil bana denak hartu zuten nombaitte makil bana, 'ta makilla sasiyan ibilli ber ba.
Ja 'ta bota zin. 'Ta ni hantxe uzkur-uzkur iña neri hartan segi 'ta ni ez.
-Ez aittortzen.
-Ez aittortzen 'ta geo bueno. Sartu haikin batin katxarrun 'ta martxa.
Oiartzuna. 'Ta Oiartzungo kontseju parin geldittu 'ta hara jon zin guardiziilta 'ta zea Mangas 'ro, bakizu?
-Kuartelea, kuartelea.
-Hua torri zen, 'ta kusi zittun 'ta ez ziyon gustatu harrei.
Hoik harrapatzia. Hoik betik torriyak baizin. Ez baizin zea berekuk. Hoik Donostikuk 'o hola zin 'ta.
-Haik zea haundiyagokuk, kategori gehiyokuk.
-Bai, 'ta hoiri tokatzen. Hoik harrapatu nahi 'ta. Hala 'ta pixka 't beira eon 'ta. Aber izautzen zun aleik 'e haitan. 'Ta ezetz san ziyon. Ni izautzen niyun rebista pastea 'ta joten zen, eskopetan rebista 're.
'Ta hara 'ta. Inozentzio 're bai 'ta, biño ez zula izautzen iñor 'e 'ta. Hoa barrenea 'ta. Beno raaa! Martxa man 'ta martxa Donostira, Antiguara. Antiguan kuartela han izaten zuten, oaiñ 'e uste 'ut han izango dela.
-(...)Antiguan gaiñin.
-Bai. 'Ta hara jon 'ta barrena sartu ginttuzten kuarto batin 'ta hantxe kieto xil-xilik. Xil-xillik eta Inuzentziok: "Nik ez dit kulpik 'ta ni" 'Ta near harrek, near 'ta near.
BEste biyek xil-xillik eon. "Hik bakik, san zak hik. Hik san zak, hola ez yeu ibilli ber! 'Ta nausiya jabia izortuko 'uk 'ta izorr hai! Guk hola zertako ibilli ber yeu? Hik san baldin bakik! 'Ta bazekit bakikela!".
"Nik ez dait gizona deus 'e, nik ez dait deus 'e! Nik ez dait. Nola sango 'ut ba nik?" Nik saten niyon. 'Ta hala, 'ta halako batin: "Bueno, aber!" Zea nombrik 'ta dena hartu zittuzten, 'ta deitu ginttuzten banaka-banaka 'ta.
Handik pasa 'ta beste ailleka. Han deklaziyua. Deklaziyua hartu ziyon lembiziko, ez dait Pillipo 'ro zein eaman zuten 'ta eaman zuten 'ta. Seittun soiñuk kinkiti kanka 'ta kinkiti kanka, zapata kajak zittuzten bota beltxa holakuk, guardiziilan bota holakun kajak han.
'Ta haik nombaitte jefia 'ro torko zen han 'e deklaraziyua hartzea. Haik hua torri zenin lanin hasi zinak haik urratzen. Iruitzen joka ai zila iruitzen. Nik haik beldurrak ordun! Txiki arraiyo itten ai ttuk. Kinkiti kanka 'ta bra, bri'ta bra 'ta.
Geo ño! Ze kusi ber te 'ut 'ta ze kusi ber 'te 'ut han! 'Ta geo txandan txandan 'ta ni azkeneko 'ro hola deittu niñuten. 'Ta orduntxe trankildu nitzen abitu nitzenin, pasaran hola pasillua 'ta pasillun atiak hola 'ta ate batetik pasaran beitu nun.
'Ta bi guardiziil han ai zin zea kaja haik urratzen ai zin. 'Ta hain soiñua. Ne artian nik: "Hoitxek nittin nik! Hoitxek nittin!" 'Ta holaxe trankildu!
'Ta pasa hara 'ta han guardiziil bat, bi guardiziil han. 'Ta bat eskriitzen ai zen 'ta bestia zerbaitte esaten, jefi hua. Han ai zin 'ta geo in zuten behintzat, paper hua bete zuten 'ta bueno letu in ziten aurreko aldian letu.
'Ta zea zila Bernardo Iparragirrenak zila 'ta ez dait zer zila 'ta haik ben zea, ben, ben burutik jarriyak. Hua karriyak leno, Bernardok karriyak izaki hoik! 'Ta haixek zekiten Bernardonak zila.
Zertik beak karri zittun 'ta! 'Ta, bai, geo hala 'ta nik ez nekila beti saten niyon 'ta beno hala zila 'ta firmatzeko faorez paper huaxe 'ta firmatu niyon. Nik ez iñ ezko, izortzen bainitzen berriz 'e neone. Firmatu niyon bian 'ta bueno 'ta bueno