Garia eta artoa

Errota, errotariak, ogia, artoa, morokila, garagarra

Errotak

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:18:50 - 0:20:28 (1' 38'')
Laburpena Txalaka, Iurrita, Ugarte, Fagoagaerrota ... errota asko ziren Oiartzunen. Gerra ondorenean Nafarroara joan behar izaten zuten hemengoak itxi zituztelako.

Juansendo errota

Transkribapena

-'Ta hara jendiak eamango zun ba artua?
-Bai, artua 'ta eamaten zittuzten ordun. Ordun asko itten baizen baserriyan. Babarruna 'ta artua 'ta hoik, bueno! Urte guzikua izaten genun babarruna 're.
-'Ta ze ite' zuten astuan eaman?
-E?
-Astuakin juten zian?
-Bai, urruti bizi zinak bai, astuakin. Axko itten zuten han errotan iriña 'ta holakua.
-'Ta astuakin hara, artua han utzi 'ta ze eoten zien zai?
-Bai, izaten zuten almazenatua. 'Ta geo, pisua, hua pisatu 'ta berdiña man. 'Ta geo haik ekartzen zutena berriz 'e ihotzen zuten. Horrela.
-'Ta patu ite' al zan? Patu in berko zan ba?
-Ez dakit nola izaten zen hoi, bitu. Ez, ordun ya ekartzen zuten. Oan nik ez dakit, handikan deskuentua itten zuten 'o nola.
-Igual ingo zen zen, zea utzi, arto puzka bat utzi 'o irin puzka bat utzi 'o zati bat eman 'o.
-Ez. Eamaten zuten pixu hura bea iriña 'maten ziyoten. Hoi ba. Beak zembat eamaten zuten, haimbeste iriña 'man.
-Osake eun guztiyan han izango zen lana.
-Bai, bai, lana baldin bazuten bai, aitzen zin, jendia juten zen. Urruti bizi zena ez, bilo aldian bizi zena ya. Dena hara.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:02:26 - 0:03:57 (1' 31'')
Laburpena Ugaldetxoko Juansendo errotan zuen lehengusua. Bertan irina egiten zuten. Artoa eraman eta irina egin.

Neguko eta udako lanak, desberdinak

Transkribapena

- Neguko lanak eta udarakuak
-Bai
- desberdiñak izango zian?
- Hoixen!
- Neguan goiz illuntzen
- Neuan neuan goiz, miño ne udazkenin sagarra, itxian itteko eraiya saarra biltzen zen udazkenin
Gio iatzia behiyantzako azpiyak itteko.Horra. Eta jakiña ezkurra 're bai txerriya gizentzeko, jakiña pentsua 'ta geo o' potaje pizarra o' ura zikindutakua 'ro irin pixkabatekin manta hazitzen zen txerriya 're!
ezkurra, artua, arto pixko 'at miño artua 're... arra personantzako iriña ber. 'Ta errota hemen zen!
Igual obran hor ai dia, oan geldittua do. Txalaka, errotak Txalaka.
- Horrea ekartzen zenuten
- Artua horrea karri hor iriña in 'ta astuakin iyo. Horra.
'Ta ordobete pasiatako biria.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:07:35 - 0:08:48 (1' 13'')
Laburpena Sagarrak bildu, iratzea behien azpiak egiteko, ezkurra txerria gizentzeko. Artoa, irina egiteko. Txalaka errotara joaten ziren.

Ugarte Errota, martxan

Transkribapena

- Zeiñ geldittu... Errotan bertan norbatt... Bestik ingo ziñazten ezkondu, pentsatze 'ut. Eta jon.
- Bai.
- Eta errotan bertan zeiñ geldittu zen?
- Errotan bertan oañikan ni ateta 're oaiñik bazien.
- Bazen.
- Bai, bai. Haimbestetik. Hamar bat bagiñan 'ta!
- Karo, bai, bai, bai.
- Hamar bagiñan 'ta.
- 'Ta zu gotze al za errota martxan 'ta?
- Bai, bai, bai.
- Bai?
- Bai. Geo ba, ez genun traba haundiyik man ez. Zea xamar, biyurri xamar ibilli giñan.
- Biyurriya al ziñen?
- Denan, denan gustoa zailla da baita! 'Ta hola.
- Haimbestetik.
- 'Ta geo alta, ezkondu giñan 'ta san genun, bueno, oaiñ bakotxa be ayekatik.
- Zembat urtekin ezkondu ziñan?
- Zembat urte izango nittun nik ordun? Hoeita... Hoeita lau 'ro... Zerbatt inguru hoi.
- Eta... Ze...
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:04:50 - 0:05:55 (1' 05'')
Laburpena Errota martxan gogoratzen du. Etxean ez zuten traba handirik egin; ezkondu eta bakoitza bere aiekatik joan ziren.

Errotaberriko errota zaharra

Transkribapena

- 'Ta errota berritik aparte ba al zen beste itxe bat, errota zena?
- Bazterrin, bai.
- Bai, e?
- Oaindik zea da, Pitusa don hortan.
- 'Ta zuek ze san 'zu, han bizi ziñaztela, 'o Olalden?
- Han, han, han. Bueno, gue atta 'ta ttiki... Gaztetan. Nik Makutxon jaiyua izan ber dut,
biño geo horrea torri bizitzen, 'ta hor bizittuk. 'Ta ama ate zizu kontuk, nik zazpi urte nittula hilla. 'Ta ordun amonakin 'ta gu, beti. Oi, Errotan hambeste dembo bai, han. 'Ta geo gue atta in zen Aldapakukin ezkondu, bigarren andria zun geo, biño gu haikin ez giñan bizi,
gu beti Olalden, beti attonakin 'ta amonakin. Oi! Itxeko paperak itten hor, Olaldeko osaban izenetik ne izeneko... Peritua 'ro zer zen torriya? Eun batin, 'ta sukaldetik beira hola jarri 'ta harrek nei: "hor itxe bat bazen leno." 'Ta nik ez beitu 're in. Ez zela, 'ta ez zela.
'Ta geo neone: " ui la letxe, ni ze aittu naz esaten! Perituk itxia bazela 'ta nik ezetz!" 'Ta neone bertan bizittua, zeatua 'ta ezetz esan eta.
- Aztua zu 're?
- Aztua. Geo gotu zin. " Nik erra san ziot horrei itxeik ez zela errota, Errotaberrikua!" Joe! Bai, bi errota ikusi izandu 'ttut nik han lanin.
- Bai, e?
Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:51:10 - 0:52:40 (1' 30'')
Laburpena Errotaberriren ondoan, beste errota zegoen, orain Pitusa dagoen tokian. Bertan bizi izandakoa da Rufino. Gero, aitona-amonekin Olalden bizi izan zen. Rufinok bi errotak batera lanean ezagutu zituen. Gero gogoratu ZIN.

Ugarte errota

Transkribapena

- Biñon nere kasun, artua eaman 'ta zea kartzen nun nik, e... Iriña. Geo ya pulpa ber genunin, hora aparte kartzen genun, bai. Biñon, zuk galdetu zun bezela, errotako lana da hoi dena.
Bai, han gelditzen da errotan, artua txikittu 'ta alde batea iriña 'ta bestea zahiya.
- 'Ta zein zin Uarten
- Uarten... Zin, nik izautu nittunin ama-alabak. Bai. Eta... Amona oso adiñekua zen, oso amon txukun bat, e... Illia txuriya, moño ttiki batekin, oso emakume txukuna zen, eta hora eoten zen erabat han. 'Ta geo alaba Eusebi eta hora ya e... Baserriko lanak eta...
Harrek in ber izaten zittun errotakua 'ta baserrikua, biñon amon hura beti han. Bai. Eta geo klaro, eamaten baldin bagenittun bos kilo arto, beti iriña gutxixio kartzen genun, klaro, haik ber zuten, zea, diroz patu berrin, itten zuten iriñan deskuentua.
Bai, 'ta piso... Piso haundi batzuk, bandeja haundi batzuk, borobilla bezela, beno, bandeja biño gehiyo 're, haundiyaguk zin, klaro, zakuaz zea in ber zuten, pisatu ber zuten. 'Ta ordun, zea, zittuten hiru zurten eta pendulo batetik bezela zintzilikan...
Uste dut gaiña oandikan pisu hura han dola Uarten... Zea, ataiyan dakatela. Eta jartzen zittun pisuk alde batin amonak 'ta bestin zakua, eta kantidade ttikiyuo baldin bazen, zuten baita 're, pisu ttikiyuua, bi 'o hiru, 'o bos kilo bittarte 'ro hola.
Eta han aitzen zen amon hura jarri artua 'ta iriña 'ta "ttak, ttak" kuitzen, aber zembat falta 'te ziyon zea, nibelatzeko. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:24:20 - 0:26:35 (2' 15'')
Laburpena Ugarte errota ama-alabek eramaten zuten. Maria Jesusek artoa eramaten zuen errotara eta irinarekin itzultzen zen etxera. Ez zen diruarekin ordaintzen, irinarekin baizik.

Zahia eta erremolatxa

Transkribapena

- Eta iriña bakarra dakazu gouan, 'o artuan azala nola (sahiya)...
- Zahiya.
- Hua 're eamaten zenuten animaliyantzako 'ro...
- Bai. Hura eamaten genun 'ta gaiña oso garrantzitsua zen hori, zea animaliyantzako. Zertikan ordun... Klaro, itxekuntzako eta animaliyantzako, e... Janai guziya baserriyan itten zen. 'Ta ordun zahiya hoi oso importantia zen, 'o garrantzitsua zen, e...
erramolatxa asko itten zen 'ta erramolatxa da dena ura. Erramolatxak burua haundiya itten du, buru luzia eta hosto gutxi. Ordun hora zen animaliyantzako... Neguko. Eta... Harrei itten geniyon zahiya nastu, bestela,
neurriyan ez baldin baziyon ematen eta zahiyakin nastuta, hozkittu itten zin behiyak eta baita 're diarrea jartzen ziyoten. Klaro, oso urtsua da hora, horregatikan altxatzen zen hori neguko. Belar lehorra 'ta jaten ai zila behiyak ordun emateko.
Bai. Eta... Erramolatxa oso delikadua da itten. Lembizi hazitikan haziya ereintzen da eta e... Galdu itten da pilla bat, 'ta gaiña segun zein lurretan 'o itten da, 'o ez da itten. Ez da... Ez zen... Gauz bat, e... Lur denatako baliyo zuna. Eta geo, pos hori, e...
Lan haundiya maten zun, in ber zen bakandu, berriz aldatu falta zen lekuan, eta geo... Oktubre... irailla aldea, oktubre... Bai, irailla aldea, jaso in ber izaten zen, zertikan bestela, tortzen baldin bazen izotza 'ro aurretua, dena hondatu itten zun.
Ordun, ordun biltzeko garaiyin itten zen hostua moztu eta burua utzi. Burua atera, garbittu eta hura jaso. Kampun baldin bazen ongi ongi tapatuta, 'ta ahal baldin bazen itxe barruan. Bai.
- Eta zahiya hoi zerbattekin nasiya maten zen?
- Bai, san zattuten bezela erramolatxai nasten geniyon. Bai. Bai, 'ta geo aliari 're bai. Aliari 're... Garagar alia dela 'ta, horrei 're nastu zitteken.
E... Baita 're pixka 't bustiya zerbattekin eman laike. Bai. Biñon hortako bustiyan batin nasteko, kontatu zattuten bezela, erramolatxai nasteko oso ongi tortzen zen hoi. Bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:21:10 - 0:24:20 (3' 10'')
Laburpena Errotan, beraientzako irina eta abereentzako zahia hartzen zuten. Zahia beste jakiekin nahastuta, bazka goxoa lortzen zen aziendarentzat; erremolatxarekin, esaterako. Erremolatxa urtsua izaki, hutsik ematen bazitzaion kalte egiten zion behiari.