Ugarte errota

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:24:20 - 0:26:35 (2' 15'')
Laburpena Ugarte errota ama-alabek eramaten zuten. Maria Jesusek artoa eramaten zuen errotara eta irinarekin itzultzen zen etxera. Ez zen diruarekin ordaintzen, irinarekin baizik.

Transkribapena

- Biñon nere kasun, artua eaman 'ta zea kartzen nun nik, e... Iriña. Geo ya pulpa ber genunin, hora aparte kartzen genun, bai. Biñon, zuk galdetu zun bezela, errotako lana da hoi dena.
Bai, han gelditzen da errotan, artua txikittu 'ta alde batea iriña 'ta bestea zahiya.
- 'Ta zein zin Uarten
- Uarten... Zin, nik izautu nittunin ama-alabak. Bai. Eta... Amona oso adiñekua zen, oso amon txukun bat, e... Illia txuriya, moño ttiki batekin, oso emakume txukuna zen, eta hora eoten zen erabat han. 'Ta geo alaba Eusebi eta hora ya e... Baserriko lanak eta...
Harrek in ber izaten zittun errotakua 'ta baserrikua, biñon amon hura beti han. Bai. Eta geo klaro, eamaten baldin bagenittun bos kilo arto, beti iriña gutxixio kartzen genun, klaro, haik ber zuten, zea, diroz patu berrin, itten zuten iriñan deskuentua.
Bai, 'ta piso... Piso haundi batzuk, bandeja haundi batzuk, borobilla bezela, beno, bandeja biño gehiyo 're, haundiyaguk zin, klaro, zakuaz zea in ber zuten, pisatu ber zuten. 'Ta ordun, zea, zittuten hiru zurten eta pendulo batetik bezela zintzilikan...
Uste dut gaiña oandikan pisu hura han dola Uarten... Zea, ataiyan dakatela. Eta jartzen zittun pisuk alde batin amonak 'ta bestin zakua, eta kantidade ttikiyuo baldin bazen, zuten baita 're, pisu ttikiyuua, bi 'o hiru, 'o bos kilo bittarte 'ro hola.
Eta han aitzen zen amon hura jarri artua 'ta iriña 'ta "ttak, ttak" kuitzen, aber zembat falta 'te ziyon zea, nibelatzeko. Bai.