Eskola eta lana, balantzan

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:11:40 - 0:15:00 (3' 20'')
Laburpena Eskolarako ona omen zen eta maistrak errieta egiten zion eskolara egunero joaten ez zelako, lanean aritzen baitzen lehengusu baten etxean. Joxepak berak Azainen eman zuen eskola. Zer edaderekin hasten ziren haurrak eskolan. Agudo uzten zuten eskola, lan egin beharra baitzegoen.

Transkribapena

- Pamplonako alaba zen gaixua, honezkio hilla izango da. Nik eun bat faltatzen banun, errita maten zin, e! Ne burua ez zela... Ez, nola ez nitzan eskola jon? 'Ta ui, nola lengusu baten itxea joten nitzan han haurrai kontzea[haur kontu:9456], 'ta ne burua ez zela haurra kontzeko[haur kontu:9456]!
'Ta amai 'ta attai sateko, ni eskola bialtzeko! Gaur ez dakat penik, e!
- 'Ta hoi denai saten ziyon, 'o zui saten zizun?
- Nei, nei, nei.
- Zer ziñan, eskolako ona?
- Bai, burua ona nun. Neonek satia ez da egoki, biñon nik dena hartzen nun. 'Ta geo eskola man nun mendiyan.
- San zenin!
- Bai.
- E... Zaiyan... Non man zenun?
- Azaiñen.
- Azaiñen.
- 'Ta asko dia oaiñ sate 'utenak bada hemen bat... Bat behintzat bai, han ibilliya nekin. "Maixtra" "Hau hie maixtra?" Lengo batin burla iñ ziyoten,
'ta "Bai, 'ta ona gaiña!" kontestu ziyon. Oi, nik nekiyena eakutsi niyoten! 'Ta haintzako ba al dakizu ze mesede! Bestela paraja haitik tortzeko kotxik eta... Uain badia, biño!
- 'Ta seme-alabai zuk eakutsi zeniyon? 'O haik eskola jon zin?
- Ez, ez, ez. Neonek. Semeik ez nun izandu, alabak. Bat bizi. Bestia hil zen 'ta, gazteik hil zen gaixua. Hola.
- 'Ta noiz, zembat urtekin hasten zen eskola Joxepa?
- Ordun... Sei 'o zazpi urte 'o hola hasitzen zin eskolan jenealin. Beste batzuk, berriz, gurasuk zea xamarrak baldin bazin, beranduo igual 'ta. Umik auro hartu ber baitu! Bai.
- 'Ta zembat urte arte?
- Pues... Ba... Laneko! Laneko ber biño leno geldittu eskolatik! Ba al dakizu!
- Ordun lanin, lanin goiz hasiko zen!
- E? Oi!
- Muti kozkortan 'ta neska kozkortan 'ta.
- Bai, pozik. Haurtzai 'ro. Neone 're hasi izandu nitzan 'ta!
- Karo, 'ta horregatik saten maixtrak zui seitzeko.
- Bai, bai.
- Eta aukerik bai al zen... Zuk nahi bazenun ikasi, bai al zen aukerik eskola gehiyo 'ro hemen ingurun?
- Ez, ordun pobrik denak eta. Ni neone izandu nitzan, ez da egoki esatia, biño dena hartzen nuna. Nik ahizpak eta banittun, biño haik nei eskribizitzen ziten beti. Nobiyui kartak in ber bazizkaten 're, nei eskribittu, 'ta hain izenin.
- Ordun denan berri jakingo zenun!
- Hoixen. Biño ixillik iuki!
- Denana ixillik euki ber! Ongi iamateko!
- Mundun gauz asko pasa ber da, e! Oi, oi oi, oi!
- 'Ta zu, zuegatik bazen, e... Joxepa, seittuko al zenun ikasten?
- E?
- Zu, zuegatik bazen, 'ta aukera euki bazenun...
- Gaur aiña jakin izan banun, bai. Gaur aiña jakin izan banu bai. Biño ordun lanea 're ate ber zaten zen 'ta. Haurtzain 'ro hasi nitzen 'ta sos batzuk kartzetik.

Pobreza zen ordun haundiya.
- Zuek 'e betzi senide ziñazten...