Oiartzungo Udal Burdinola bakarra zen Olaberriakoa; Oiartzungo Udalak eraiki zuen Ergoien auzoan.
Argibide osagarriak
Gudu honetan, Irungo miliziek Gaztelako Erresuma babestu zuten Nafarroako Erresumaren kontra.
Frantzisko Amolatz: Juan austriarraren idazkaria zen. Ospitale zaharra zen haren etxea.
Jasandako torturen ondorioz hil zen, 1982an. Medikua zen, eta 1977an balaz zauritutako ETAko kide bat sendatzeagatik bi aldiz atxilotu zuten. 1982ko martxoaren 25ean hil zen, kaleratu eta hiru egunera, 38 urte zituela.
Jendearengana hurbildu eta besarkadak ematen aritzen da jendea zirikatzeko.
1982-1983 urteetan egindako indusketa arkeologikoan agertu zen. Hezurra zanga hegaztiaren kubitua da eta 18 cm neurtzen du. Guztira, orein bat, zaldi bat, sarrio bat, bi basahuntz, uro bat eta giza itxurako irudi bat daude bertan irudikatuta. Zenbait lerro, sigi-sagako marra eta puntuak ere baditu.
1749-50 urteen artean eraiki zen auzolanean. Herrian pilotarako zegoen zaletasunaren erakusgarri da.
Belgikan eta Frantzian ezkutatuta gelditutako pilotu aliatuak lurralde okupatuetatik atera eta Britania Handira bueltatzeko Espainia gurutzatu eta Gibraltarrera eramaten zituzten. Espainian ere gauza ez zen samurra, Franco nazien aldekoa baitzen eta Guardia Zibilaren kontrolak saihesten ere aritu behar izaten zuten. Bidasoan muga pasa eta Erlaitzen barrena iristen ziren Oiartzuna. Behin Oiartzunen, lehenik Saroen egoten ziren eta gero Bastero-Berrin. Handik, Errenteriara eta gero Donostiara pasatzen ziren trenez.
1796ko urriaren 18an partida garrantzitsu bat jokatu zen Oiartzunen: Perkain eta Simon batetik eta Arantzako ikaslea eta Tolosa bestetik. Partidak sor zitzakeen apustu handiak eragozteko, garai hartako Gipuzkoako ahaldun nagusiak debekatu egin zuen. Debekatu arren, jendetza bildu zen partida ikustera eta jende garrantzitsu asko gainera; Valdespinako Kondea tarteko. Horrela, ordu eta leku berean "beste" partida bat jokatu zen, 30 dukateko apustu-mugarekin. Bitxia badirudi ere, inork ez du emaitzaren berri.
1976an, oraindik mutilen taldeek bakarrik osatzen zuten. Neskak geroago sartu ziren elkartearen barruan. Nesken taldea hasiera batean OKE-tik kanpo sortu zen, Borobil izenarekin, 1980-81 denboraldian. Handik pare bat urtera pasatu ziren neskak OKE-ra.
Suharitzak XVII. mendeko bigarren erdialdetik aurrera sortutako haritz gidatuak eta mugarratuak dira, bertatik mozten ziren adarretatik egur-ikatza ekoizteko.
1664an 2 milioi piastra ekarri zituen Amerikatik ezkutuan lau itsasontzitan, eta diru horrekin, udaletxea eraikitzeko lurrak erosi zituen.
Gillermo Niessen gazte alemaniarraren ekimenez sortu zen, 1914. urtean, Errenterian.
Bianditz izenak Oiartzun, Lesaka eta Goizueta lotzen dituen eremu zabala izendatzen du, baita errepidetik hurbil Oiartzungo lurretan dagoen goragune bat ere, 797 metrokoa. Gaur egun, toponimoa eremu horretako tontorrik altuena (Arrizko etxolagaña) izendatzeko ere erabiltzen da (841m), baina tontor hori Goizueta eta Lesakako lurretan dago. Beraz, tontor altuena bada ere, ez dago Oiartzungo lurretan.
Frankismo ondorengo lehen alkatea izan zen. Baina ez zen demokratikoki aukeratua izan.
Garaiko joera dorretxeak egin eta gerora jauregi bihurtzea bazen ere, Iturriozko dorretxearen kasua salbuespena dugu. Hau da, hasiera batean jauregi izan zen eta gerora egin zuten dorretxea.
Endarakoa edo San Antongo urtegia Lesakako lurretan dago.
Artikutzakoa edo Enobietako urtegia Goizuetako lurretan dago, baina Donostiarena da.
Txanberlain gaueko lanean ibiltzen zen, beraz, haurrak garaiz etxeratzeko, kontrabandista agertuko zitzaielako mehatxua erabiltzen zen. Beste lekuetan Sakamantekas erabili izan den antzera.
Oiartzun... erantzuteko aukera gehiago ere badaude: gogor erantzun! edo dakarren monedan erantzun! ere jaso ditugu. Baina horiek kantuak dira. Pareta zaharrak erantzun, berriz, esamoldea.
San Andres, San Bartolome, San Filipe, San Ignazio, San Joan, San Juda, San Mateo, San Matias, San Paulo, San Pedro, San Simon, Santiago Nagusia, Santiago Txikia, San Tomas.
Euskal Herrian aurkitutako 64. sarobe harria da Lanbarren Berrikoa. Austarri edo erdiko harria da aurkitutakoa.
Irina neurtzeko laka erabiltzen zen. Kunela sagarra neurtzeko erabiltzen zen: zurezko ontzia zen, barrika antzekoa baina luzexka eta giderrekin. Sei kunelekin karga bat kontatzen zen.
Txomin Perurena Altzibarren jaio zen. Ondoren, Errenteriara joan zen eta horregatik esaten zaio inguru horri Perurena.
1986-87, 1987-88, 1990-91 denboraldietan irabazi zuten. 1985-86ko denboraldian bigarrenak izan ziren.
Ergoienen, Olatzene baserriaren gainean dagoen goragune txiki batetik, Legarreko muinotik, beheiti jaisten den erreka da.
Artikutzako errepide azpian, Sorondoko bidegurutzea pasatuta, behetik doan pista baten ondoan dago.
1971n estropada bakarrean hartu zuen parte, Kontxakoan, eta zortzigarrena izan zen; Jose Agirre izan zen txopan.
Enrique Abril 1908an jaio zen, Oiartzunen, eta 1976an hil zen. Palari ospetsua izan zen. Espainiako txapelketa 4 aldiz irabazi zuen: 1943 eta 1944 urteetan Andonegirekin. Eta 1947 eta 1950 urteetan Artolarekin.
Lesakara, Arantzara edo Goizuetara joaten ziren irin bila. Hemengo errotetan galarazia zegoen irina egitea, baina han ez.
Erregional Mailan parte hartu du, 2012-2013 denboraldian Hirugarren Mailara igo zen arte.
Torre Iturriozko baserria da. Torrea Altzibarko etxea da. Eta Torres Iturriotz eta Ugaldetxo artean, Txalakaerrekaren ertzean dago.
9 poligono ditu Oiartzunek: Lintzirin, Lanbarren, Aranguren, Ugaldetxo, Altzibar, Zerradi, Talaia, Pagoalde, Bakardaztegi.
Aitonari jarri zioten izengoitia aurrenekoz Lezoti baserrian morroi egon zenean. Aitari ere horrela deitzen zioten eta ondoren berari.
Baltasar Esnaola "azken palankaria" bezala ezaguna da. Gaztelun jaio eta Oiartzunen hil zen, 1954an.
Isasenea etxea Altzibarko etxea da. Isatse, berriz, Elizaldetik Ergoienera bidean dagoen etxea.
Madariegi Ergoienen dago eta Maradi Gurutzen, baserri desberdinak dira, baina biei ahoz Marai esaten zaie.
Etxe berri bat eraikitzean, teilatuan erramua jartzeko ohitura dago, bertan zorigaitzik ez gertatzeko.
1990ean, hil ondoren Senda-belarrak liburua argitaratu zen. Diario Vasco egunkarian argitaratutako sendabelarrei buruzko artikuluen bilduma bat.
Dagoeneko (dauneko) erabiltzen dugunean ziur gaude ekintza gertatu dela. Adibidez: Dagoeneko jaiki zara (badakizu jaiki dela, ikusi duzu).
Honezkero (honezkeo/honezkio) erabiltzean, berriz, ziurtasun eza adierazi nahi dugu, ustea edo suposizioa da.
Honezkero esnatuko zen, hamaikak dira eta (suposatu egiten duzu esnatu dela, baina ez dakizu ziur).
Adolfo Leibar Axpe. Toponomiaren arloan egin zituen lan aipagarrienak. 1922an Arrasaten jaioa, txikitan Errenteria-Oreretara etorri zen familiarekin. 1950ean ezkondu eta Oiartzunera etorri ziren bizitzera. Bertan hil zen, 2016an.
Sarasti familia Oiartzungo familia garrantzitsuetako bat izan da. Sarastitarrak, Oiartzungo beste familia boteretsuak bezala, olagizonak ziren. Sarastitarrak, ordea, hezkuntza eta eskribautza lanei esker egin ziren ezagun. Gregorio, Ygnacioren aita zen. Eta Clemente familiako ikazkin famatua.
1593an epaile nagusi, 1597an eta 1605ean ohiko alkate eta 1613an errejidore izatera ailegatu zen.
Maria Engrazia (Josefa Joakina) Lekuona Aranburu moja zen Madrilen. 1936an Gerra Zibila hasi zenean, bera eta beste zazpi moja fusilatu zituzten errepublikarrek. Done Eztebe elizan oroitarria du.
Agustin Arbidek eraiki zuen, eta honen alaba Inazio Urdinolarekin ezkondu zenean hauen eskuetara pasa zen etxearen jabetza.
Lehenengoa: Oñati: 108,2km2
Bigarren: Oiartzun: 59,71km2
Hirugarren: Aia: 55,27km2
Pagoa eta Mala Gissona bakarrik dira Oiartzungoak. Olañeta Errenterian ekoizten da.
1940 eta 1980 urteen artean izan ziren raketistak. Euskal Herritik kanpo joan behar izaten zuten, bertan ez baitzeuden ongi ikusiak. Madrilen, Bartzelonan, Mexikon eta Kuban oso ezagunak eta ospetsuak izan ziren.
Pilotak kroska horretan jotzen duenean, norabide berezia hartzen du, ia kontrolaezina pilotariarentzat. Kroska hori, batez ere, frontisean dago baina ezker pareta ere hartzen du.
Jostatu: helburua ongi pasatzea da, ez irabaztea.
Jokatu: Zerbait dago jokoan, irabaztea edo galtzea; eta hori da helburua.
Mendiko guarda, hargin, kanalak ebakitzen, garraiolari, kale garbitzaile eta bertso saltzaile lanetan aritu zen.
Mikeletea: Gipuzkoako foruzaingoa zen, gerra aurretik.
Aguazila: gaur egungo udaltzaingoa izango litzake.
1806ko urtarrilaren 29an jaio zen, Oiartzunen, gaur egungo liburutegian. Emakume hau Galiziako abertzaletasunaren aitzindariaren eta Academia Galegako sortzailearen ama izan zen. 1854an hil zen, Santiagon (Galizia), bihotzeko batez.
1927an, Salbatore baserria eraikitzeko, ermitako hondakinetatik jasotako harriak erabili zituzten.
Zura: bereziki lantzeko eta gauzak egiteko erabiltzen dena.
Egurra: su egiteko erabiltzen dena.
Atzean: 12
Ezkerrean: 10
Eskuinean: 9
Aurreko aldean: 11 (Kontzejupean 6+ balkoian 5)
Goizueta, Lesaka, Irun, Lezo eta Errenteriarekin egiten du muga.
Jose Luis Falcon Etxegoien, Jose Manuel Lasa Urkia, Txomin Perurena Telletxea, Migel Mari Lasa Urkia, Jose Ramon Oiartzabal Uranga, Xabier Isasa Irigoien.
Animaliak jateko, otearekin, erremolatxarekin, arbiarekin eta artoaren zahiarekin egiten zen nahasketa zen.
Baserritarrek lerroan ereindako landareen tarteko lurra harrotzeko erabiltzen dira.
1965eko San Pedro jaietan inauguratu zuten. Garai haietan zaila zenez, bertan euskaraz hitz egiteko helburuarekin elkartu eta martxan jarri zuen lagun kuadrilla batek (Joakin Gonzalez, Rufino Arbelaitz, Joakin Lekuona, Inazio Agirrezabala, Antonio Eskudero, Jose Joakin Mitxelena, Segundo Agirrezabala...).
Rosa eta Lola Valverde ere ezagunak dira. Rosa Valverde margolaria da, aita bezala. Eta Lola Valverde historialaria.
Estraperloa norberak bakarka egiten duena izaten da, normalean kantitate txikietan. Kontrabandoa, berriz, nagusi batzuk langileekin kudeatutako ekintza da. Kantitate handiak izaten dira.
Ezizena bere sortzezko baserritik datorkio. Uztapide baserria Zestoako Endoia auzoan dago. Endoia auzoa bitan banatua dago, zati bat Zestoakoa da eta bestea Itziarko auzo-udalean dago.
Anaiak: Yon, Joxe, Dionisio, Manu, Inazio, Pablo eta Jesus Mari. Ahizpak, berriz, Maria Luisa,Teresa eta Mertxe.
Elizalde Eskola 1976. urtean eraiki zen. Garai haietan auzo gehienetan ere bazeuden hainbat eskola txiki, Altzibarren, Iturriotzen, Ugaldetxon, Arraguan, Ergoienen eta Gurutzen.
2016-2017 denboraldian: OKE, Power Rangers eta Miren taberna.
6 Espainiako Itzulian, 3 Italiako Giroan eta 2 Frantziako Tourrean
Alazne Inziarte "Lolo" taldeko kapitaina izan zen. 17urtez jokatu du OKE-ko nesken taldean eta 2015-2016ko denboraldian erretiratu zen.
Aro Berrian (XV-XVIII), Oiartzunen eta Hondarribiaren arteko muga Andrearriagan zegoen.
Guatxuela zuen izena tabernak. Horretaz gain, alondegia, ospitalea, frantsesen kuartela, eskola, posta, Guardia Zibilaren kuartela, kartzela ...
Luzio Gallastegi Arizmendiren txoferra zen. Leontzio Aranburu abokatua, lankidea eta Oiartzungo udaletxeko zinegotzi izana. 1936ko urriaren 25ean Arizmendi eta Aranburu fusilatu egin zituzten.
Handik hiru bat urtera etorri zen Oiartzunera apaiza, emaztearengana eta alabengana.
Tobera txalapartaren antzeko musika tresna da. Bi pertsonaren artean jotzen da, Oiartzunen erritmoa markatzen duena "bia" da eta bestea "bata". Lesaka aiekan erritmoa markatzen duenari "bia" esaten diote, eta "pikatzailea" edo "errepikia" besteari. Oro har, ezteietan jotzen zen. Baina gaizki konpontzen ziren ezkonduei ere ematen zitzaien batzuetan halako serenata bat. Sagardoa egiteko lana bukatzean ere jotzen omen zen. Tobera joaldiarekin tartekatuz kantatzen ditu bertsolariak bertsoak, bai toberaren bertso propio zaharrak, saio horretarako prestatutakoak, eta bai bat-bateko bertso berriak. Dozena erdi bertsotik gora kantatzen dira saio batean.
1903. urtean etorri ziren fraide Kaputxinoak Frantzia aldetik. Horregatik, herrian frantsesa irakasten aritu ziren. 1906. urtean, udaletxean frantses azterketa bat antolatu zuten.
Mari Jainkosari Oiartzunen Puiako Maia edo Andre Mari Munokoa esaten zaio. Negua Aiako Harrian pasatzen zuen eta udara Jaizkibelen. Batetik bestera joatean, zerua suzko igitai modura gurutzatzen omen zuen.
Jose Luis eta Jose Manuel Azkue Aginagalde anaiak musikari ospetsuak izan dira.
Jose Luis piano-jotzailea. 17 urteak arte Oiartzunen bizi izan zen. 17 urterekin Irunera joan zen. Luis Mariano irundarraren piano-jotzailea izateagatik egin zen ezagun.
Jose Manuel organo-jotzailea. Mundu osoan zehar aritu izan da jotzen orkestra handiekin.
Ugaldetxon, Ibarre parean, bi daude: goikoa bizikletena eta behekoa oinezkoena. Ergoienen, Olaetxeatik goiti 5. Ugaldetxon, Mamut ondoko biribilgune inguruan errepide azpitik pasatzen den zatia ez dugu tuneltzat hartu.
Bergaran jaio bazen ere, Oiartzunen hazi zen Zabaleta. Don Bosco ikastetxeko koruan hasi zen kantatzen. Bakarkako lehenengo diskoa Euskal Herriko kantu zaharrak (1974).
Oskarbi taldean aritu zen, eta hainbat diskotan parte hartu zuen. Bakarkako lanak: 1974an argitaratu zuenaz gain: Nafarroatik zehar (IZ, 1982); Hemeretzi (Elkar, 1988); eta Amodioa zer dan (IZ, 2002).
"Aldexko aldexko, auzuak ongi izateko". Beste batzuek Pagoa beharrean Arragua dela ere esaten omen dute.
Jose Manuel Azkue organo-jotzailea zen eta Jose Luis Azkue pianojolea, biak ere oiartzuarrak.
Arditurriko meategietan 1984ko abenduan utzi zitzaion lan egiteari eta 1985eko urtarrilean itxi zuten.
Ohitura hau ez zen Oiartzunen bakarrik. Erabat sistematizatuta egon da, gutxienez, XVIII. mendetik.
Suziriaren aurretik iratzea ebakitzea debekatua zegoen. Lehenago moztuz gero isuna ezartzen zen.
Pauko Errota, Kapeo, Tolare, Bidealde, Olaizola, Fortaleza, Iriberri, Treku, Pikoketa, Ordo-zelai.
Indianoenea izena du etxeak, haren lehen jabea Indianoa zelako. Indiano ameriketara joan, han aberastua eta hona bueltatu zirenei deitzen zitzaien.
1993an hasi baziren harremanak ere, 1994ko maiatzaren 14an senidetu ziren ofizialki; orduko alkateak Oiartzundik Jon Iñarra eta Karaeztik Jean-Pierre Jeudy.
Seiñene Mendiburu kalean dagoen etxea da, gaur egun Makutxo tabernaren ondoan dagoen eraikin eraberritua.
Berdabiotik datozen Berdabioko makinetxea, makinetxeko zubia, Berdabioko ermita, Oiartzungo lurretan egon arren, baserria bera Goizuetako lurretan dago.
1593an epaile nagusi, 1597an 1605ean ohiko alkate eta 1613an errejidore izatera ailegatu zen.
Gertakizun guztia egia da, baina ez zuen hil. Harriarekin emandako kolpearen ondorioz, betiko burutik galdu zen.
Harria aurkitu zen lekuan bertan (Andrearriaga baserria eta baselizaren ondoan) eta Irungo Oiasso museoan erreplika bana daude, baina jatorrizkoa Donostiako San Telmo museoan dagoena da.
Oiartzunen Arditurrin, Arlepon, Zorrolan... ere bazeuden meategiak.
Oiartzunen Ebroerreka izeneko erreka dugu. Momotegi ingurutik Arditurri aldera jaisten dena.
Uste hori zabaldua badago ere, guztiz kontrakoa da egia. Oiartzungo agintariek ahalegin handia egin zuten trena herrigunera ailegatu zedin, baina, trenbide enpresak ez zuen halako bueltarik eman nahi. Udalak saikaera bat baino gehiago egin zituen trena herrira iristeko eta geltokia Arraguan egotea lortzeko dirua ere jarri behar izan zuen.
Mendiko guarda, hargin, kanalak ebakitzen, garraiolari, kale garbitzaile eta bertso saltzaile lanetan aritu zen.
XV. mendera arte Elizalde, Altzibar, Arragua eta Orereta izan ziren Oiartzungo auzoak.
Oiartzungo Bandera izeneko estropada antolatu zuten Pasaiako uretan 2015ean eta 2016an.
Gaur egungo ikuspegitik prezio merkea litzake. Baina, garai hartarako ez zen hain merkea.
Pare bat urte iraun zuen taldeak eta ondoren, O.K.E.-ko parte izatera pasa zen.
1937ko ekainean, Francoren tropek euskal lurraldeak bereganatu zituztenean Francok Gipuzkoa eta Bizkaia probintzia traidoretzat jo zituen. Horregatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak ezeztatzeko Lege-Dekretua egin zuen. Lege honengatik, besteak beste, Guardia Zibilek errotak prezintatu zituzten.
1932ko ekainaren 30tik 1933ko urtarrilaren 26ra bitarte izan zen alkate, bere ondoren Feliziano Beldarrain izan zen alkate.
Araban izan ezik, Euskal Herriko beste probintzietan ez dira dinosauro fosilak aurkitu.
Oiartzunen aurkitutako fosil hauek Gipuzkoan aurkitu diren fosiletan zaharrenak dira. Fosil aztarnategia Ingelesaren Gaztelurako bidean aurkitu zen.
Errinozero iletsu, bisonte, basakatu eta hienen arrastoak aurkitu dira, baina mamutik oraingoz ez.
Su-egurra etxeko sua egiteko (sukaldatzeko edota beroa sortzeko) herri-lurretan moztutako egurra zen.
Nahiz eta, jabetza udalarena izan, herritarrek zuhaitzak (normalean gaztainondoak) landatu eta bertatik ateratzen diren ekoizpenak (egurra, fruitua, hostoak eta orbela) gozatzeko eskubidea ematen dien lur eremuak.
XV.mendean hazkunde demografiko handia izan zen. Horregatik baserri gehiago behar ziren eta Oiartzungo mugetatik gertu eraiki ziren. Oiartzungo gune nagusitik aldenduenak, batez ere, gaur egungo Errenteriako mugatik gertu.18 urtean 70 baserri egin zituzten.
Zomorrozinko ikustean umeek kanta bat kantatzen diote: ZOMORROZINKO TITARITAKO / ZAZPI ARRAULTZA AFARITAKO / BESTE HORRENBESTE GOSARITAKO
- Txalaka
- Errotazar
- Zuaznabar
- Juansendo
- Aranguren
- Iyurrita
- Sarastiko errota
- Anarre
- Makutso
- Arrasku errota
- Errotaberri
- Ugarte
- Zuluko errota
- Pagoako errota
- Txarondoko errota
- Aitzolako errota
- Bidasoroko errota
Gurseko kontzentrazio-esparrua Zuberoako mugan zegoen kontzentrazio-esparrua izan zen, eta Espainiako Gerra Zibileko errefuxiatuentzat eraiki zuten Bearnoko izen bereko herrian 1939ko martxoan.
XV. mendean, Done Eztebe elizak su hartu ondoren, Isabel Erregina Katolikoak diru-laguntza eman zuen berreraikitzeko eta 1491. urtean Errenteria eta Oiartzun banatzeko baimena. Hori guztia eskertzeko dago ezkutua Oiartzungo elizan.
Aritxulegi, bere kokagune estrategikoagatik eta hainbat mugatatik oso gertu zegoen puntua zelako.
Batez ere kontrabandoa kontrolatu behar izaten zuten. Batetik, Iparraldeko mugatik gertu dagoenez Frantziako produktuak sartzen ziren. Eta bestetik, Nafarroako produktuak.
Iziyak: Odola xurgatzen duten uretako animaliak. Oso estimatuak ziren eta ordaindu egiten zituzten erietxetan. Erreketan egoten ziren: bi koloretakoak ziren, batzuk onak, besteak txarrak. Ohitura zen, sos batzuk ateratzeko, erreketan bilaka ibiltzea.