Arropak eta makilaia

Arropa berri gutxi

Transkribapena

-Ordun arropa berriya gutxi izaten zen.
-A, hoixen! Jolin! Ordun kuidatu in ber zen e! Bueno!
-'Ta denda erostea 're. Dendan arropa ez zen erosten normalian.
-Eosten zen, biño ber zenin juxtu-juxtun! Hola.
-'Ta noiz estrenatzen zenuten arropa berriya?
-Jaiyin!
-Iandero?
-Jai... Beti berriya ez! Hoi san zattut, jaiyero ez! Jositako arropa noiz ibiltzen genun, jaiyin! Geo itxian batakin 'ta horrela.
-Bai, mantala 'o bata 'o.
-Bai, mantala 're jarri aurrin 'ta horrela. Ahal zen bezela. Oaingo lujoik ez zen ordun! Bueno!
-Oain iya igandero estrenatzen da arropa, astero-astero.
-A, bai, bai, hoi bai!
-Orduan urtian behin 'o bitan 'o izango zan...
-Hoixen! Ahal zenin! Posible zenin! Gu 're lau ahizpa giñan 'ta.
-Bata bestiantzat, batek ibilliko zuna geo gaztiaguntzat eta hola, ez?
-Bai, bai.
-Zarrak gaztiaguai emango ziyon, pasako ziyon.
-Be ondokuri 'ta harek bestiri 'ta horrela. Ahal zen bezela.
-Bai.
-Bai, bai.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:32:02 - 0:33:40 (1' 38'')
Laburpena Ez zen gaur bezala arropa berria izaten. Ez ziren dendara joaten erostera, beraiek egiten zuten. Igandetan eta egun berezietan janzten zuten arropa berezia. Etxean, mantalarekin ibiltzen ziren.

Josten

Transkribapena

-'Ta josten 'o ikasi al zenun zuk?
-Bai!
-Bai, e?
-Elizan bazterrin bazen Ollokine saten ziyotena.
-Bai...
-Hantxen! Ne amandria modista. Joxepa Iñaxi.
-Joxepa Inaxi zen?
-Hantxen bai! Oain ez dakit itxi hura han don, ni aspaldiyan ez naz hara jun 'ta.
-Nun zon itxia san zu?
-Hoi. Muguruza ba al dakizu nun don?
-Bai.
-Handikan pasa 'ta lembiziko itxia. Eskaillerak bi 'ro hiru 'ro pasa 'ta bertan. Oaiñ ez dakit han, han eongo da itxi hura bai.
-'Ta zure amandria zen hura e?
-Bai amandria.
-'Ta ze ikasi zenun han Joxepa Iñaxikin?
-E?
-Ze ikasi zenun?
-Josten! Harek ematen ziun lana 'ta josten hantxe ikasi genun. Ahizpak 'e bai 'ta nik 'e bai 'ta denak.
-Makinan?
-E?
-Makinan?
-Ez, ez. Makinan 'e bai 'ta geo harek ebakitzen ziun 'ta guk montatu in ber genun.
-Montatu iten zenuten zuek.
-Guk montatu bai.
-Ba al zenuten baserriyan makina jostekua?
-Bai! Bagenun bai.
-Bazenuten? Ordun etxeako arropa 're ingo zenuten?
-Bai... Itten aitzen giñan itten. Guk biño ...
-Ordun gutxi eosten zen.
-Bai. Gu biño gehiyo ibilliya zen ahizpa zaharrena. 'Ta harek itten zun ebaki 'ta dena 'ta harei launtzen aitzen giñan.
-'Ta iten zenittuzten zuentzat soiñekuak 'o gonak 'o bluxak 'o?
-Bai, bai. Dena itten genun itxian. 'Ta geo ahizpak bata bestiri seiyatu 'ta ongi baldin bazon makinan pasa 'ta. Hola aitzen giñan.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:30:00 - 0:32:02 (2' 02'')
Laburpena Ollokinera joaten zen jostera Carmen. Bere amandrea zen, Joxepa Inaxik erakutsi zion. Hala ere, baserrian bazuten josteko makina. Ahizpak aritzen ziren arropak egiten.

Baserritik Iturriotzera

Transkribapena

- Zuen baserritik Iturriotza bide asko al zen?
- Ordo 'ta erdi astuakin ordo 'ta erdi.
- 'Ta eunero iten zenuten?
- Bai eunero.
Bai, esnia esniak eunero ber du. Zergatik denbo askuan eztu ezin du aguantatu itxeko esniak.
-'Ta zein jeisten zen astuakin?
- Ba ni jenealin.
O' ama egualdi txar txarra zenin eta bestetako giroik ez zenin 'ta lana gutxi zonin 'ta gio gu eskola joteko biño gu jenealin astuakin ni.
- Zu jesten ziñan.
- Bai.
- Esnia jetxi, biriak e' ez zian izango ba, loiya 'ta izango zan
- Hoixe loiya! Lokatza, loiya!
- 'Ta ze oinetako ibiltzen zenitun?
- Bota o' abarka. Nik oañ e' abarka ibiltzen dut 'ta onena hau da arrimua. Oango playera hoik irrixtan joten zattu.
'Ta uste gabin lurrin zaude. 'Ez dia...oañ kamiyun ibiltzeko ez dut esaten miño lehorrin.
Miño garai batin normaluo zen goma. 'Ta hoi ez zen, gastatutzen zenin bai irrixtan jun, miño gastatu gabin. Miño oaingo playera hoik ez nik e' ttut kusi nahi! e' ttut kusi nahi!
'Ta ebiya denin bota. Bota gomazkua oandik e badia.
- Bota ibiltzen zenun ordun
- Bai bota gomazkua galtzerdiyak 'ta horra.
- 'Ta esnia utzi 'ta enkargo pizarrak in.
- 'Ta i berriz gora, o' eskola jotekun bizilaunai maten geniyon, astua, astua kartzen zun eta horra.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:36:43 - 0:38:41 (1' 58'')
Laburpena Beren baserritik Iturriotza ordu eta erdiko bidea zuten. Eta egunero egiten zuten esnea jaisteko. Etxeko esnea azkar hondatzen baita. Erabiltzen zituzten oinetakoak: Abarka, botak.

Arropa, jaunartzeko arropa

Transkribapena

-Nolako arropa izaten ziñuen? Nolako arropa ibiltzen ziñuen?
-Bai, amonak emantakuak eta ahal zen bezelakuak. Arropa! Joe, goatu hutsakin 'e.
-Kumuniyua itteko 'ta adibidez?
-Bai! Kumuniyua itteko goatzen naiz ni. Soiñeko urdin bat in ziaten, luzia gaiñea, luzia in zian. Ahizpa zarrenak josi zian. Hua josten ikasten ibilliya zen pixkat 'ta harrek in zian.
-'Ta tela 'ta nondikan ekarrita 'o?
-Tela dendatik eosiko zun, Errentitikan. Bai, kumuniyua bai. Hamaika urtekin gaiñea itten zen. Oan betzikin itte' ute, biño ordun hamaika urtekin. Bai.
-Eta zapatak eta holako zeak?
-Bai, jantzi ziuten nolazpatte. Bai, 'ta bi bixkiyai berriz goatzen naz, bixkitakui. Bat amak jantzi zun bixkitakua. 'Ta bestia berriz be amandriak in ziyon trajia mutikuai, gaztenai.
Bai, batei amandriak in ziyon. Nahiko, poz erra bai amak! Bat jantzi 'ta nahikua. Amandrik in ziyon.
-'Ta bixkik izanda, askotan aitzen da ba igual-igual jantzita ibiltzen...?
-A bai! Igual jantzi, igual jantzi zien haik! Bixkiyak. Bueno komoniyoko, gaiñontzekun batek bat 'ta bestik bestia. Ahal zen bezela. Ordun uste al zu gaiñontzekun han igual jazten zinik? Keba!
Geo komoniyoko bai. Elkarrekin jon amakin 'ta han eosi ziyon amandriak bixkitako batei. Sango zun horrek ze inber du gaixuak!
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:44:21 - 0:46:14 (1' 53'')
Laburpena Nolako arropak erabiltzen zituzten. Jaunartzeko arropa ahizpak josi zion.

Blusa josten, gordeka

Transkribapena

- Eskola 're galtzerdi txuiyakin. Hoi egiya da! Hoi hamabi urtetan 'o. Jo, ez genun ez blusik eta ez ezer 'e 'ta nik zerbatte jantzi in nahi 'ta amai saten 'ta... Amak ez zun diroik, gaixuk, nik kompreintzen dut. Hoimbeste seme-alaba 'ta... Attak zean itten ziyon,
San Markon lana 'ta ordun jornala ttikiya.
- Zertan aitzen zen han?
- Zea, San Markoko...
- Harrobiyan.
- A, harrobiyan.
- Harrobiyan. 'Ta jornala ttikiya. Bazkaiyakin ni joten nitzan gaiña San Markoko muturrea Zamoatikan, bitu, ni joten nitzan. 'Ta ne artin anaiyak, Zamoako anaiyak alkandora urdin bat zun, honek 'e badu nombatte hor uste 'ut badula, ez dakit hautxiya 'o zer dun.
'Ta itten dia kuellotikan zipiztu, alkandorak itten dia zipiztu kuellun azpitikan 'ta amak esan zin: "Kuello horri buelta manta jarriko bazenuke, alkandor hoiy oandikan ongi daka anaiyak eta." "Bueno ama, jarriko 'ut". Bai, jarri nun, biño berriz ze in zen, demboakin zipiztu!
'Ta san niyon: "Ama, alkandora honek gehiyo ez daka soluziyoik, e! Hau ya lotsaarri do anaiyak ibiltzeko 'ta basura botako ber da." "Bota ba, bota ba. Soluziyoik ez badaka bota!" Ne artin: "Kostako zaizu erki hau basurea botzen! Ezta pentsatu 're!"
Makina zar bat bagenun Zamoan 'ta nik ama Errentira joten zen demboan, hartu zentimetrukin neurriyak nolazpatte 'ta tto tto tto tto 'ta hor ate dut blusa bat netzako!
- 'Ta oaindik Oillokiñen hasi gabia ziñan?
- Hasi gabia! Oillokiñen hasi gabia! Blusa ate nun. 'Ta klaro, nik blusa hua josi nun demboan, nahi 'ta nahiyez jazteko amai eakutsi ber niyon, bestela ke pasaba! 'Ta eun batin torri zen demboan san niyon: "Ama" 'Ta "Zer?" "Erritik ez eman, e!" "Hara, oaiñ 'e badugu zerbatte!
Zer 'zu ba?" "Beitu, Joxen alkandorakin blusa bat atea dut" "Nola Joxen alkandorakin blusa 'at atea zula zuk? Biño nola posible da hoiy egin duzula?" "Beno ama, gezki 'ro ondo in dut. Jantziko dut eta ikusi nazu aber nola gelditzen den" "Jantzi 'zazu!" Jantzi nun 'ta primeran!
Manga motxakin 'ta primeran. San zin: "Zu sorgiña zea! Sorgiña! 'Ta haundiya zea gaiña sorgiña! Ez al nizun san basurea botzeko nik?" "Jo ama, biño nik ez dakat blusik eta nik honekin atea iñ dut netzako 'ta ni ez al no ba earki?" "Oso erki zaude, oso erki.
Hoiy hautxi arte besteik ez duzu ezer izango!"
- Karo, zuk ingo zenun hondatua zakan hoa kenduta hokina zakana aprobextu!
- Karo, nik in niyon... Gaiñekun berri berriya zakan. Alkandora berri berriya zakan.
Da kuestiyua kuellua. Zon jitua 'ta berriz hondatua. 'Ta behiñ kuellua hondatu ezkio ezin duzu ibilli alkandorikan! Ikusten da hautxiya dakazula! kusten da. Gaiñekun berri berriya, alkandora berri berriya. 'Ta nik esan nun: "Basurea bota? Ezta pentsatu 're!
Ate ber dik ba nola hala hau 're! Baita pentsatu dena!" Ama joten zen demboan makinan txaka txaka eunin pixka 't, eunin pixka 't 'ta blusa gorde, eunin pixka 't eunin pixka 't...
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:28:45 - 0:31:20 (2' 35'')
Laburpena Anaiaren alkandorarekin beretzako blusa bat egin zuen Inaxik. Amaren gordean egin zuen. Zipiztu.

Galtzerdi txuriak jantzi nahi

Transkribapena

- Begoñaiy porganizko soiña josi niyon 'ta Arantxa 'ta biyek harrekiñ in zin.
- Dotore denak azkenin.
- Denak dotore. Biño oaiñ ni kriston bizkarreko miñakin.
- Ai! Jostik hoi du.
- Bai. 'Ta geo puntua, pilla bat itten nun puntua. Jertsiak eta dena, puntua.
- Hoi nun ikasi zenun?
- Hoi nun ikasi nun? Nerez.
- Bai, e?
- Hoi nerez.
- Beira 'ro?
- Libruai 'ta beira jarri 'ta han letu 'ta nerez ikasi nun hoi. Biño jostia Oillokiñen.
- Ordun abillidadia dakazu.
- Bai. Jostia bai, Oillokenin.
- 'Ta Zamoan zeundela hasiko ziñan?
- Bai, bai, bai, Zamoan nola. 'Ta hoi biño politto da hamaika urtetan, sinistatuko al nazu? Hamaika urtetan nik ez nun ez blusik eta ez ezer 'e jazteko 'ta ni izandu nitzan oillanda bat. Nik egiya sango zattut. Ni tortzen nitzan Egualdetxoa eskola... Egiya berdaderua da hoi,
etortzen nitzan Egualdetxoa eskola 'ta jolin, iñor ez zen tortzen galtzerdi txuiyakin 'ta hola zapatakin, zarrakin 'ta alpargatak ibilliyak eta hola... Eta lendaibizi bestia sango zattut gaiña, Amak ekartzen zittun alpargatak eta alpargatak, bakizu, umeatu 'ta bihatzetikan seittun
hondatu itten zin 'ta saten zigun: "Bueno, hamabost eunin baldin battuzute, eskoiya ezkerrea 'ta ezkerra eskubiyan jarri!" 'Ta beste hamabost eunin.
- Zolua ez itteko.
- Ostras! Bihatz agein zela. Ne artian (...): "Zuk itten nazu, ama, biño nik 'e ingo 'ut ba neria!" Galtzerdi txuiyak izaten genittun eliza joteko, pare bat bakarra, e! Zamalbide eliza joteko. San nun: "Ni batetikan bihatza agei dutela alpargata hautxiyakin, 'ta bestetik galtzerdi txuiyik
gabe iñor 'e ez duk joten, biño ni (...) galtzerdi txuiyakin jongo nak! Bai" Etxetik galtzerdi txuiyak hartu, Txikierdin jantzi 'ta ni galtzerdi txuiyakin eskola. Iñor ez bezela! Txikierdin eantzi, 'ta etxea. Astia hola pasatzen nun eta laumbata etorritzen zen, ostiala arratsa tortzen zen,
garbi garbi garbi garbi in, toaillakin ahal nun guziya dena sekatu, ohira joten nitzan demboan ne bazterrin galtzerdiyak jarri berotasun harrekin sekatzeko, 'ta iandin Zamalbira galtzerdiyakin jon ber zen. Mezeta galtzerdiyakin jon ber zen.
Galtzerdiyak ez bazizun ikusten amak, takatan! Galtzerdi pare bat bakarra zen, biño horrekin jon ber zen mezeta. Biño nik garbittu 'ta berotuta jartzen nun ta Zamalbirea galtzerdi txuiyakin. Esloa 're galtzerdi txuiyakin, hoiy egiya da.
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:26:35 - 0:28:45 (2' 10'')
Laburpena Josten Ollokinen ikasi zuen. Galtzerdiak eta oinetakoak eskas ziren orduan eta galtzerdi txuriak mezatarako bakarrik izaten ziren. Baina Inaxik galtzerdi txuriak jantzi nahi eta haren peripeziak! Puntua nerez ikasi nun, librui ta beira. Ni izandu nitzan ollanda bat. Holaz. Hika.

Blusa eta trajea

Transkribapena

- Bota. Bota larruzkua. Eta batzuk azpiyan iltziakin, bestik iltzeik gabe, biñon bota beltza gehiyena, marroiya 're bai, biñon zea, bota. Eta kaletarra 'ta baserritarra txaketa. Eliza 'ro kalea 'ro zerbattea jon ber baldin bazuten txaketa. Eta lenokuk, berriz, attonak eta,
gue attonak eta hoik, berriz, blusa. Blusa. Geo 're, ne garaiyin 'e blusa... Feira tortzen zen personak eta oandikan bastante blusa ikusten zen, biño gutxiyo. Eta nomattea joteko erabat txaketa. Noizpattekuk, igual ez ziyoten eskumuturrea 're ailletuko, noizpatte ongi zittutenak,
biñon txaketa behintzat.
- Buelta man 're bai, ez?
- E?
- Eskatu 'ta buelta man.
- Bai.
- 'Ta galtzak 'ta? Zer zin oain bezela galtza urdiñak al zin?
- Galtza urdiña. Galtza urdiña baserriko 'ta, 'ta geo ya zea, trajia. Txaketa 'ta galtza diferentia biñon, trajia gehiyo. Illuna, grisa 'o beltza eta paiñozkua.
- 'Ta traje bakarra.
- Bai. Hoixe. Len san zattuten bezela, emakumik 'e ezkontzako zea, ezkontzako soiñakin asko 'ta asko enterratzen 'men zin eta gizasemia 're igual. Eta semik zerbatte kompromisua baldin bazun, eta beak trajeik ez, attan trajikin igual. Bai. Ni akordatzen naz arropa astian egun bat 'o
bi izaten genun arropa garbitzeko. Ordun erabat garbitzen zunun. Eta egun batzuk jon zin eudiya 'ta arropikan ez zen sekatzen, eta nik ez nun jazteko bragikan. Eta bragak suan onduan sekatu ziten bittarte ni izeban besotikan ez nitzan jetxi. Bai, iruitzen...
Hoi da, nik bragak falta nittun 'ta gaizki sentizen nitzan! Hoi da esplikaziyua! Bai.
- Erki, izeban besutan!
- Bai.
- Jo!
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:37:35 - 0:40:00 (2' 25'')
Laburpena Garai batean blusa erabiltzen zen; gero hasi zen trajea. Traje bakarra bizi guztirako, eta askotan, familian konpartituta, gainera. Arropa gutxi izaten zen, eta askotan, lehortu arte zain egon behar janzteko.

Aterkia

Transkribapena

- Eta geo hola zira 'o aterkiya 'o nola izaten zen?
- Bai. Nik zira... Aterkiya. Aterkiya 'ta zea, gizasemik blusa. Blusa telazkua zen, biño harrekin estaltzen zin. Eta guk, berriz, aterkiya. Kierra asko izaten zin kierra luxe-luxiakin,
bate zeikan gabe, bueltikan gabe. Izandu zen, moda hoi 're izautu nun nik. Eta geo hasi zin zira trasparente batzuk pixiklasak esaten geniyon. Trasparente batzuk bai, eta oso kalidade txarrekuk zin, biñon be gorro 'ta guzi izaten zin. Beno, ez... Kaputxa ez, txanoik ez, zapela.
Eta auro hautsitzen zin, biñon bueno, behintzat, guk haik bagenittun, biñon guen amak eta, gue amak eta ez.
- Zakua...
- Zakuk bai. Ni neone 're bai, e? Baserriyan lana itteko 'ta han inguroa jon bertako 'ta... Esniak eamateko 're, klaro! Esniak eskutik zintzilik eamaten genittun. Eta hartako 're zakua burutik bera. Biño zakua 're eudiya fuerte itten baldin bazizun, seittun pasa itten zen,
biño aunkesea harren beru hura han zenun. Babes hora han zenun.
- Kao 'ta polainak 'ta holokoik ez.
- Polainak eta ya geo bai. Bai. Biñon oso gorrak eta txarrak hankako. Gorrak. Biñon, behintzat polainak geo hasi zin.
- Eta gizasemik gehiyenak zapela ibiltzen zuten?
- Zapela. Zapela, erabat zapela. Gazte 'ta... Zar 'ta gazte...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:35:35 - 0:37:32 (1' 57'')
Laburpena Baserrian euria egin edo ez, berdin egin behar izaten zen lan, baina hala ere ez zuten aterki gisakorik izaten.

Pobre, baina apain

Transkribapena

- Launakin 'ta argazki asko zittun aterik eta jostundikukin 'ta, despidakukin, 'ta karnabaletan 'ta hoitan. Nei beti atentziyua maten zin ze apainak joten zin. Argazki pilla bazen guen itxian eta nik atentziyo haundiya maten zin aman laun haik, kuadrilla haik ze apaiñak joten zin.
Soiñ bat igual izango zuten haik, biño soiñ harrek, hura pentsatuta iña. Soiñ hura dena kolore batin nula eamango zuten igande batin, biño hurrengo igandin eamateko soiñ harrek bi kuello diferente iukitzen zittun. Soiña lore ttiki batzukin 'o, rayak 'o zerbaitt baldin bazittun,
kuello txuriya, soiña kolore batekua baldin bazen, igual bi koloreko kuellua 'ro izango zun. Eta soiñan eskotin barrenin botoiyak jartzen zizkaten eta geo kuelluk izaten zittun ojalik. Ordun soin bera hiru forma diferentea eaman posible... Eamateko moun itten zuten.
'Ta zinturoiya 're berdin. Eta mangan rematik 'e bai, nahiz motxak eta nahiz luziak. Eta baita 're, gue aman garaiyin 'e bai, biño pixka 't atzexiokuk baita 're petxerak. Eta hoik 'e kuelluk bezela jarri 'ta kendutzen zinak zin.
Eta petxera hoik jeneralin izaten zin hiru bolante aldikin 'o hola. Bai zea, kuello pikuri jartzen zizkatenak eta redonduri 're bai. Nei horrek atentziyo haundiya maten zin. 'Ta hanketakua 're bai.
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:17:00 - 0:19:00 (2' 00'')
Laburpena Maria Jesus beti konturatu izan da bere amaren garaian-eta ez zegoela baliabide askorik baina hala ere zer apain joaten ziren. Arropa gutxi izaten zen, baina hura ongi pentsatuta egindakoa. Soin berari lepo eta aplike ezberdinak jarri ahal zitzaizkion.