Galtzerdi txuriak jantzi nahi

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:26:35 - 0:28:45 (2' 10'')
Laburpena Josten Ollokinen ikasi zuen. Galtzerdiak eta oinetakoak eskas ziren orduan eta galtzerdi txuriak mezatarako bakarrik izaten ziren. Baina Inaxik galtzerdi txuriak jantzi nahi eta haren peripeziak! Puntua nerez ikasi nun, librui ta beira. Ni izandu nitzan ollanda bat. Holaz. Hika.

Transkribapena

- Begoñaiy porganizko soiña josi niyon 'ta Arantxa 'ta biyek harrekiñ in zin.
- Dotore denak azkenin.
- Denak dotore. Biño oaiñ ni kriston bizkarreko miñakin.
- Ai! Jostik hoi du.
- Bai. 'Ta geo puntua, pilla bat itten nun puntua. Jertsiak eta dena, puntua.
- Hoi nun ikasi zenun?
- Hoi nun ikasi nun? Nerez.
- Bai, e?
- Hoi nerez.
- Beira 'ro?
- Libruai 'ta beira jarri 'ta han letu 'ta nerez ikasi nun hoi. Biño jostia Oillokiñen.
- Ordun abillidadia dakazu.
- Bai. Jostia bai, Oillokenin.
- 'Ta Zamoan zeundela hasiko ziñan?
- Bai, bai, bai, Zamoan nola. 'Ta hoi biño politto da hamaika urtetan, sinistatuko al nazu? Hamaika urtetan nik ez nun ez blusik eta ez ezer 'e jazteko 'ta ni izandu nitzan oillanda bat. Nik egiya sango zattut. Ni tortzen nitzan Egualdetxoa eskola... Egiya berdaderua da hoi,
etortzen nitzan Egualdetxoa eskola 'ta jolin, iñor ez zen tortzen galtzerdi txuiyakin 'ta hola zapatakin, zarrakin 'ta alpargatak ibilliyak eta hola... Eta lendaibizi bestia sango zattut gaiña, Amak ekartzen zittun alpargatak eta alpargatak, bakizu, umeatu 'ta bihatzetikan seittun
hondatu itten zin 'ta saten zigun: "Bueno, hamabost eunin baldin battuzute, eskoiya ezkerrea 'ta ezkerra eskubiyan jarri!" 'Ta beste hamabost eunin.
- Zolua ez itteko.
- Ostras! Bihatz agein zela. Ne artian (...): "Zuk itten nazu, ama, biño nik 'e ingo 'ut ba neria!" Galtzerdi txuiyak izaten genittun eliza joteko, pare bat bakarra, e! Zamalbide eliza joteko. San nun: "Ni batetikan bihatza agei dutela alpargata hautxiyakin, 'ta bestetik galtzerdi txuiyik
gabe iñor 'e ez duk joten, biño ni (...) galtzerdi txuiyakin jongo nak! Bai" Etxetik galtzerdi txuiyak hartu, Txikierdin jantzi 'ta ni galtzerdi txuiyakin eskola. Iñor ez bezela! Txikierdin eantzi, 'ta etxea. Astia hola pasatzen nun eta laumbata etorritzen zen, ostiala arratsa tortzen zen,
garbi garbi garbi garbi in, toaillakin ahal nun guziya dena sekatu, ohira joten nitzan demboan ne bazterrin galtzerdiyak jarri berotasun harrekin sekatzeko, 'ta iandin Zamalbira galtzerdiyakin jon ber zen. Mezeta galtzerdiyakin jon ber zen.
Galtzerdiyak ez bazizun ikusten amak, takatan! Galtzerdi pare bat bakarra zen, biño horrekin jon ber zen mezeta. Biño nik garbittu 'ta berotuta jartzen nun ta Zamalbirea galtzerdi txuiyakin. Esloa 're galtzerdi txuiyakin, hoiy egiya da.