- Zaten zen euna estrenatzeko. Xanisteanetako 'ta, ui...! Jesus! Bai, izaten ez 'te zun jendik kuidadua! Bai, yalokreo!
- 'Ta batzuk eosiyak, bestik iñak...
- Dena.
- Beste batzuk arreglatuk 'e igual.
- Bai, arreglatu 're bai, bai. Bat biño gehiyo baia arreglatuk! Jesus...!
Zembat, zembat etorri: "honek bai 'te du arregloik?" 'Ta "bai, hau dena
eskatu 'zazu,
atzea dena plantxatu 'ta ekarri 'ta arreglatuko dugu ederki, berriya bezela!" 'Ta halaxe itten genun.
- Soiñak zinak, gonak eta...
- Bai, bai. Soiña 'o trajia, igual. Zembat traje buelta eman 'e! 'Ta
atzea berri-berriya geldittu. Berri-berriyak!
- Diroik ez berriya eosteko!
- Hoi ba! Jendiak, jendik bazekiyen gaiña, e! Arreglatzen zela
ongi. Askok saten zuten: "bai, arreglatuko 'zute!" Saten geniyon: "segun nola don beste ayekatik" Eta "Beitu beitu nola don!" "A! bueno,
eskatu zuek, plantxa-plantxa iñ, 'ta ekarri! Eta moldatuko dugu."
- Tokatuko zen, Kaxilda, buelta man 'ta lendikan buelta mana igual.
- Bai.
- Hirugarren buelta igual?
- E?
- Hirugarren buelta igual batzutan!
- Bai, batzutan bai aleiya! Batzutan bai, batzutan bai.
- Erki gastatuk, e!
- Bai
aleiya.
- 'Ta nolakuk izaten zin, soiñekuk 'ta nolakuk izaten zin? Nola jazten zin, ziñazten...
- Soiñekuk? Askotan izaten zin lixuk, 'ta bestetan erdiño hola liso, biño hemendik
betti tableatuk.
- A...!
- Tablakin. Eta ederki gelditzen zin. 'Ta bestetan osoik goitik
betti. Joskurakin forma mana, 'ta forma harrekin buelua mana,
ongi gelditzen zin.
- Hoi da.
- Bai, bai, bai, bai.
- Eta kolorik eta, hola kolore biziyak eta bazin, 'o nahiko illunak?
- Rayatuk 'e bazin, lisuk 'e bazin telak. Denetik bazin. Bazin telak denetik!
- Denetik!
- Bai, bai, bai.
- Eta buelo asko 'ta zin? 'O ez? Bueluk eta geo torri zin?
- Buelo askokin itteko, tabla askokin iñ ber zen, 'ta tela asko ber izaten zen.
- Ai...! Karo!
- 'Ta horrengatik, beitzen zun jendik pixka 't hoi. Bueluna.
Tela asko ber baizen tablak itteko. Bazin, e! Itten genittun aurrekaldia bakarra tablakin, 'ta ordun atzin liso.
- Bai.
- Haik 'e polittak gelditzen zin. 'Ta bestetan, berriz, atzin 'ta aurrin tablakin oso ederki.
- Bai, biño tela ber!
- Tela ber buelua mateko tela ber.
- Ordun izango zen, ordun 'ta buelo gehiyo zakanak, seiñalke...
- Bai, seiñalke... Seiñalke bazula dirua, gehiyo kartzeko. Hoi ba!
- Eta geo illia 'ta nola iamaten zen? Oaiñ biño...