Jolasak

Tarrua, sokasaltoan, afariketan, txirikila, tortolosak, astoka, kanikak, harrapatzen, matraka, txalupetia, kateka, begi-itsuka

Iturriozko festak

Transkribapena

- Hemen 'de izan ber du. Gu amak 'e bau...
- A klaro! Hau da, hau da, bai, hau da.
- Iturriozko kalia.
- Hor ibiltzen giñan, gora 'ta bera. (Irtenga) sartzen gattunen, batzuk Gartxiteneko onduan zea bat 'ta geo Enkomenteneko zean...
- Metan onduan.
- Han jartzen gattunen. 'Ta San Juan Berde zenin eskoba zarrak hartu 'ta goiko gaiñetan zelai guzita bedeinkatzea.
- Baratze guziyak zeatzen.
- Ni gotzen nan, San Juan sutan ez, karnabaltan disfrazatu in ber 'ta Zumizko, txabola han goian, Dukatenekuna, txabol ttiki bat zin Inaxik, difuntak. Ba, txerriya, han txerriya, guri txerriya aztu. Disfrazatzeko trapu zarrak... txerriya berriz eskapo!
Gu denak korrika txerriyan atzetik seika.
- 'Ta harrapatu al zenuten?
- E'tzekiñet ze in genun, kosta zigun, zelaiz-zelai bai nolazpatte.
'Ta berriz 'e barrena sartu genun, miño jolin...
- Broma erra.
- Broma? Gue disfraz haikin.
- Zea urteko kosetxa eskapo.
- Martiñei.
- Gozua jarriko yunen.
- Iturriozko (jaitan) zezen batek eskapo in zun bezela, goiko etxetik barrena. Hoi desastria in zun.
- Jolin, baietz!
- Gartxiteneko tiestuk ibilli ttunen dantzan erki. Joxerramon 'e tiesto tartin, 'ta Javi bestia, gure koñadua: "Ni ate ingo nazela. Que yo voy a salir" 'ta ne amak "Javi, quita de ahí, quita de ahí". Jo!
- Eske ordun goiti-betti botzen zuten peligrua e. Itten zuten hor goitikan, goiko bidetik, gu etxian bizi ganetikan, zezena bota festetan.
- Librin.
- Goizin bostetan. 'Ta asko baruik eoten zian, bakizu. Jesus! Geo plaza, ui, Soruan.
- Soruan, geo zeatzen, hua toreatzen.
- Hura toreatzen.
- Ze festak izaten zin e, ze fiestak!
- Gue anaiyak oaindik esaten din: zea Kañitxipiko hau bizikletan; olluak 'o txerriyak... Zerriya plazan eta zea, zezenak anda!
- Airin denak bota!
- Ai ama!
- Battunen artixtak erki toreatzen zutenak e!
- Zea, Txurtxi 'ta... Ixiar Gartxitenekun gizona.
- Artixta gaitza yunen hura, oso ongi toreatzen zinen, bai.
- Artixta gaitza yunen hua 're.
- Eske lengo festak errak zin: Carrera de burros batek jarri ar bero-berua...
- 'Ta zinta...
- Beti izaten yun gaiñea bat.
- Hoi Karlak eta itten zitten... Karla eta hoik festa batzuk...
- Rubio 'ta...
- La boda de los gitanos eta.
- Eta geo zea ziklistak eta denak, erittuk 'ta operatzen plazan bertan 'ta estiak ateratzen zeatikan... bizikletan kamarak zeatikan 'ta...
- Bai, gotzen nan bai, gotze nan hi.
- Fiesta polittak itten ttunen e.
- Hombre! Hi pensazan plazakuk, ez kontra jotetikan e, miño plaza iyotzen gattunen 'ta beno plazan, kalin: "Zer dia?"
Hemen suak itten zin kristonak 'ta han Killikupeko zea arbola haitan sss, Oiartzungo zeak, (...) "Miño herriko zeak, fiestak bai txarrak". 'Ta hemen zenbat jende tortzen zen!
- Fama geitza zuten.
- Iturriotzen? Pilla... izugarriya, izugarriya zuten.
- Nik uste nun ne gurasun 'ta garaian 'ta, miño zarraguk 'e attatze 'ute.
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:18:30 - 0:21:40 (3' 10'')
Laburpena Iturriozko kalean ibiltzen ziren jostatzen. Inauterietan txerriak eskapo. Iturriozko festak: zezenak, asto karrerak, ijitu ezkontza... Kalekoak baino hobeak. Hika.

Gutxi jostatuak:" irtenketan" eta "kukuka"

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-133
Pasartea 0:30:06 - 0:31:53 (1' 47'')
Laburpena Oso gutxi jostatu ziren txikitan. Pizarren bat "irtenketan" eta beste pixka bat "kukuka". Tarteka pilota zaharren bat ere sortzen zuten nonbaitetik baina ez ziren asko jolasten.

umetako jolasak

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-106
Pasartea 0:43:21 - 0:45:44 (2' 23'')
Laburpena Kaniketan, txingoka, soka saltoan, kukuka, ttabetan jolasten ziren. Kromotan ere aritzen ziren. Ume asko joaten ziren beraien etxera. Aitak kulunpioa jartzen zien etxe barruan.

Dirua eltxetxuan

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. 'Prailetarra'
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:39:35 - 1:41:31 (1' 56'')
Laburpena Txapekin jolasten zuten umetan. Gainera, diruarekin egiten zuten apustua. Gero, etxean bakoitzak bere eltxetxua zuen aurrezteko.

Ttikitako kontuak

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:31:50 - 0:33:34 (1' 44'')
Laburpena Ttikitan beren neurriko lanak egiten zituzten. Hazi ahala lan zailagoak egiten zituzten. Baina, dena ez zen lana, jostatzen ere aritzen ziren helduak siestara joaten zirenean. Jolasak: txingoka, arbolketa ... Gaur egun ez da halakorik, jostailuak behar dituzte haurrek dibertitzeko. Anai-arrebak eta bizilagunak ibiltzen ziren.

Eskolako jolasak, pasadizoa

Transkribapena

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:34:36 - 0:36:18 (1' 42'')
Laburpena Eskolan mendian ibiltzen ziren jolasten. Perretxikoak eta biltzen zituzten. Behin nola onddo gorri bat bilatu zuen kontatzen du. Txikierdiko aitonak erosi nahi izan zion, baina berak ez zuen saldu.

Aita zirikatzen

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:46:13 - 0:47:58 (1' 45'')
Laburpena Anaia eta Pili aita zirikatzen aritzen ziren. Behin ohera bidali zituzten anaia eta Pili. Ohetik altxa, sukaldeko atea jo eta ohera bueltatu ziren. Aitonaz ari da bukaeran. Hiztegia: Kikoxka.

Jostaketak

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-095
Pasartea 0:42:05 - 0:46:13 (4' 08'')
Laburpena Arto zakuarekin jostatzen ari zela zakua hautsi zuen. Aitarekin asko aritzen ziren jostatzen. Pilotan ere aritzen ziren etxean. Behin urarekin jostatzen aritu ziren, bata bestea bustitzen.