Iturriozko festak

Primary tabs

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:18:30 - 0:21:40 (3' 10'')
Laburpena Iturriozko kalean ibiltzen ziren jostatzen. Inauterietan txerriak eskapo. Iturriozko festak: zezenak, asto karrerak, ijitu ezkontza... Kalekoak baino hobeak. Hika.

Transkribapena

- Hemen 'de izan ber du. Gu amak 'e bau...
- A klaro! Hau da, hau da, bai, hau da.
- Iturriozko kalia.
- Hor ibiltzen giñan, gora 'ta bera. (Irtenga) sartzen gattunen, batzuk Gartxiteneko onduan zea bat 'ta geo Enkomenteneko zean...
- Metan onduan.
- Han jartzen gattunen. 'Ta San Juan Berde zenin eskoba zarrak hartu 'ta goiko gaiñetan zelai guzita bedeinkatzea.
- Baratze guziyak zeatzen.
- Ni gotzen nan, San Juan sutan ez, karnabaltan disfrazatu in ber 'ta Zumizko, txabola han goian, Dukatenekuna, txabol ttiki bat zin Inaxik, difuntak. Ba, txerriya, han txerriya, guri txerriya aztu. Disfrazatzeko trapu zarrak... txerriya berriz eskapo!
Gu denak korrika txerriyan atzetik seika.
- 'Ta harrapatu al zenuten?
- E'tzekiñet ze in genun, kosta zigun, zelaiz-zelai bai nolazpatte.
'Ta berriz 'e barrena sartu genun, miño jolin...
- Broma erra.
- Broma? Gue disfraz haikin.
- Zea urteko kosetxa eskapo.
- Martiñei.
- Gozua jarriko yunen.
- Iturriozko (jaitan) zezen batek eskapo in zun bezela, goiko etxetik barrena. Hoi desastria in zun.
- Jolin, baietz!
- Gartxiteneko tiestuk ibilli ttunen dantzan erki. Joxerramon 'e tiesto tartin, 'ta Javi bestia, gure koñadua: "Ni ate ingo nazela. Que yo voy a salir" 'ta ne amak "Javi, quita de ahí, quita de ahí". Jo!
- Eske ordun goiti-betti botzen zuten peligrua e. Itten zuten hor goitikan, goiko bidetik, gu etxian bizi ganetikan, zezena bota festetan.
- Librin.
- Goizin bostetan. 'Ta asko baruik eoten zian, bakizu. Jesus! Geo plaza, ui, Soruan.
- Soruan, geo zeatzen, hua toreatzen.
- Hura toreatzen.
- Ze festak izaten zin e, ze fiestak!
- Gue anaiyak oaindik esaten din: zea Kañitxipiko hau bizikletan; olluak 'o txerriyak... Zerriya plazan eta zea, zezenak anda!
- Airin denak bota!
- Ai ama!
- Battunen artixtak erki toreatzen zutenak e!
- Zea, Txurtxi 'ta... Ixiar Gartxitenekun gizona.
- Artixta gaitza yunen hura, oso ongi toreatzen zinen, bai.
- Artixta gaitza yunen hua 're.
- Eske lengo festak errak zin: Carrera de burros batek jarri ar bero-berua...
- 'Ta zinta...
- Beti izaten yun gaiñea bat.
- Hoi Karlak eta itten zitten... Karla eta hoik festa batzuk...
- Rubio 'ta...
- La boda de los gitanos eta.
- Eta geo zea ziklistak eta denak, erittuk 'ta operatzen plazan bertan 'ta estiak ateratzen zeatikan... bizikletan kamarak zeatikan 'ta...
- Bai, gotzen nan bai, gotze nan hi.
- Fiesta polittak itten ttunen e.
- Hombre! Hi pensazan plazakuk, ez kontra jotetikan e, miño plaza iyotzen gattunen 'ta beno plazan, kalin: "Zer dia?"
Hemen suak itten zin kristonak 'ta han Killikupeko zea arbola haitan sss, Oiartzungo zeak, (...) "Miño herriko zeak, fiestak bai txarrak". 'Ta hemen zenbat jende tortzen zen!
- Fama geitza zuten.
- Iturriotzen? Pilla... izugarriya, izugarriya zuten.
- Nik uste nun ne gurasun 'ta garaian 'ta, miño zarraguk 'e attatze 'ute.
Atarikoan noiz: 
Igandea, Uztaila 30, 2017