Iturriozko jaiak; haiek bai festak

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:21:40 - 0:24:35 (2' 55'')
Laburpena Garmenditarrak dantzan ateratzen ziren santiyoetan. Titiriteroak ikustera joaten ziren etxetik aulkia hartuta. San Inaziotako desfilea, Oiartzun guztian bueltaka. Antzerkia. Lehen ez zegoen hainbeste aukera eta auzoko festen zain egoten ziren. Aldaketa. Hika.

Transkribapena

- Bai, bai, bai. Garmenditarrak zin hor, senide pilla gaitza. Haik oso famosuk zin hemengo fiestak eta itten.
- Bai, jolin!
- Dantza 'ro ez zuten itten?
- Eta dantzariyak eta zin.
- Dantza 'ta dena itten zuten.
- Artixta gaitzak zin.
- 'Ta zuek gotzen al zazte titiriterukin? Titiriteruk tortzen zinak...
- Bai, 'ta ateratzen giñanin zea denak alkiyak hartuta ikustea, bai.
- Klaro, hoixe baietz.
- Gotze al zazte? Zuberun aurrin.
- Zean...
- Desiatzen tortzeko titiriteruk.
- Soruan. Etxetikan alkiya hartu 'ta ikustea.
- Eaman berko, bestela!
- Bi sos 'o etzekiñet ze patuko genun 'ta...
- Hoi bai ez dakitela patzen genun 'o... patze al genun ba?
- Klaro!
- San Inaziotako zea 're...
- A, martxa famosu hura...
- Desfilia.
- Desfilia. 'Ta ongi (itte 'unen hua) e! Politt askua! San Inazio eunin.
- Oiyartzun guziyan bueltaka.
- 'Ta be maindire zuiyakin.
- Soldau jantziya.
- Ben ezpatak 'ta zea guziyakin.
- Bai oso politta yunen. Miño bes? Hoi ya... pues galdu in ttun gauza hoiek.
- Bai dena.
- Oaiñ... lana izugarriya din horrek e! Hoi dena oaiñ... hasi ñai hoi dena prestatzen!
- Hombre! Nahi izanez kio Domi, ez dun zailla 're, lo que pasa que lana in ber da.
- Bai, in ber dun organizatu. Miño ni gotzen naz festa haik preparatzeko urte guziyan sateko...
- Bakin ze ber dun hor? Jendia. "Ateko al yaz hi desfilin?",
"Bale, ateko nan" miño maindire zar bat hartu hola jarrita.
- Miño hortazkio in ber dun, ya sei hilabete aurrez hasi ber dun prestatzen.
- Bai, hoi bai. Hombre!
- Hoi organizatzeko izaugarrizko lan pilla itten geniñen.
- Bai, hoi bai.
- Dudik gabe gaiñea.
- Bai, hoi hala dun, hoi hala dun... miño hua politta yunen. Bueno, nik e'tzakiñet oaiñ izango luken azeptaziyua miño guri behiñinpin desiatzen... desfili hua etortzeko desiatzen eoten gattunen. Leno, leno...
- Bai leno bai.
- San Inaziyuk.
- Miño oaiñ, etzakiñet...
- Geo antzerkiya 're bai, izaten yunen 'ta geo gotzen nan...
- Hemen, saten geni... hemen itten geniñen. Bueno, itten geniñen... Karmele Santxokuk 'ta hemen itten ziten antzerkiya, zea hontan. Ordun hau zea yunen; garajik.
- Bajo batzuk.
- 'Ta hemen itten zitenen. Ze antzerkiyak itten zittuzten.
- Antton eta Anttonin zea hua 're, antzerki politta askiya:
Inazio Garaño 'ta Karmele. Karmele Anttoni 'ta zea; Antton. Politt askiya! Eske aldatu in dun dena.
- Dena!
- La modernidad.
- Bai, modernidad 'o. Eske leno fiesta...
- Badakin ze gertatzen zen?
- Astebukaeretan ez zela ia deuse, 'ta oaiñ...
- 'Ta iñoa joteko posibilidadikan ez. 'Ta ordun auzoko fiestak noiz etorriko zai. Oaiñ kotxikin eozein lekuta joten ttun 'ta ordun...
- Hoi hala dun bai.
- Ez dun auzoko festan berrikan.
- Leno udara bakarra fiesta 'ta oaiñ beti fiesta. Astebukaerero bado...
- 'Ta errextasuna nahi den lekura joteko.
- Baita 're.
- Fiestak 'e nik uste ñet pixkan-pixkan galdutzen ai dila. Galtzen ai dila fiestak e.
- Beste bizimodu desberdiña hartu dugulako 're bai.
- Nik sate 'utena: kotxia hartu 'ta Errenteira 'o Donostira 'ro zea. Tabernetan sartu han zakaten...
- Han dakatela.
- Entonces fiestak pasan, pasan.
Atarikoan noiz: 
Asteartea, Uztaila 25, 2017