Ilusioa ez da galtzen

Primary tabs

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:24:35 - 0:27:10 (2' 35'')
Laburpena Ilusioa ezberdina zen: Kas bat edo gaileta batzuk nobedade ikaragarria ziren. Maillolli datorren saninazioetan zer edo zer egitera animatu da eta ondokoak animatu ditu. Hika.

Transkribapena

- Ilusiyuk 'e difentik...
- Baita 're.
- Guk gauza gehiyo ikusi ttugu 'ta ya ez digu... zuek san zutena:
zuek urtian behingo zea huaxe zenuten.
- Ilusiyua.
- Guk berriz, nola hainbeste dugun ba...
- Aste bukaerero bazute. 'Ta astian eozeiñ eunetan eozeiñ tokira joteko posibilidadia.
- Ni gotzen na fiestetan, Santiyutan, baserritik... 'ta bertan dugu e! Gue baserritikan Dixpatenea: Kas bat, attak patu orduo, jo hua zen guentzako: kas bat!
'Ta bea eliza joten zenin, joten zenin zerbatt hartzea estankoa 'o, holako gailleta batzuk itxea seme-alabai; erdi bana hartu... Atta noiz elizatik torko gu zai hola leihotikan. 'Ta harrek hola banatu eta...
- Desberdina. Zerbatte difentia.
- Difentia.
- 'Ta oaiñ ze ber ñeu? Oiñ ze falta 'igu?
- Oaiñ dena.
- Dena bagiñeu.
- Difente.
- Oaiñ dena bañeu neska, denetikan bañeu 'ta halare ez gozen konforme.
- Hoi dun.
- Hala da! Denetikan dakazu 'ta halare hobio nahi, 'o gehiyo nahi 'o...
- Ez dugu estimatzen 'ta.
- Ez dugu estimatzen. Hoi da.
- Buff! Denetikan.
- Dena denin ez da estimatzen.
- 'Ta umik bertan, 'ta ejemplo txarra hoi dun e! Umik beak 'e hartua dakatela zea hoi: Olentzeron karta hasi 'ta "Play Station no se qué".
- Garestinak! Denan berri bazekiten.
- 'Ta oaiñ 'e zea inki yon, etzakiñet, eozeiñ zea ilusiyukin 'ta: "Esto... hau, hau, hau!". Jolin!
- Miño askotan ume ttikiyakin 'e gertatze 'un:
izugarrizko opari pilla iñ, eta geo hor ikusiko dun; kazo zar bat hartu 'ta harrei zea... tamborrada jotzen, itxian gusto aski.
- Hoixe.
- Pentsatu baietz.
- Oparitan diru pilla bat gastatu 'ta karri 'ta...
- Askotan gu gattun okerrena gaiñea 'ta. Dena nahi yogu in 'ta. Gue illoba bezela; dena ez? Olentzero 'ta benga hau honentzako 'ta beste izeba, 'ta beste izeba 'ta...
Hortan 'de guk gue kulpa bañeu. Miño bueno... bizi gattun kontsumismo...
- Dena aldatu baita, pilla bat, dena, bueno!
- Pues datorrengo urteko Saninaziyutan in berko ñeu zerbatte guk.
- Guk?
- Zarrak.
- Bai, hoixe!
- Jarko ñeu.
- Zer?
- Pues zerbatte.
- Karretillakin 'ta.
- Bai.
- Bai hoixe.
- Zerbatte neska: La boda 'o.
- Boda!?
- Gitana o lo que sea, neska. Zerbatte...
- Bueno, jarriko ttiñeu soiñak, harrapatuko ttiñeu.
- 'O bestela gaztiai pixka 't orientatu 'o...
- Burua berotu?
- Bai.
- Antzerki bat itteko?
Atarikoan noiz: 
Larunbata, Uztaila 29, 2017