Euskara / erdara

Eskolan, lagun artean; erdara ikastera Arabara

Altzibarko etorkinak

Transkribapena

-Nola kambitzen den dena e?
-Bai, egiya e.
-'Ta zuek gotuko zazte hemen itxi hok denak ez zinin, ez? Hanako geo kampoko jendia torri zenin 'ta gotuko zazte.
-A, Etxebesteneku hok.
-Hemengo zea hok? Etxebesteneko, bai.
-Bai, itxi hok, hau zen Irundarrene
-Irunddarreneko terrenua zen hoi.
-Irundarreneko terrenua zen. 'Ta geo hor zea itxi hoik in zittuzten. 'Ta torri zen jendia oso jakiñak euskaldunak e. Dena kampotik torri zen!
-Biño jendin, horko jendin erdiyik ez dugu guk izautzen! Lendabiziko zarrak torri zin, zar batzuk. Gaiñekun ...
-Bai, gutxi zarrak! 'Ta torri zian 'da geo hemen hasi zian 'ta gue garaiyan ez zen interina 'ta hemen lanik izaten. Etxebeste kontratistak in zun hoi. 'Ta ordun zea, esto, hasi zen. Klaro interina harrek biar
'Ta torritako kastillano bat, hemen Etxebesteneko bat (...) 'o zer da Blanki hoi, hala uste 'ut. Eta hoi. 'Ta geo in zittuzten zea hor beko itxi hoik denak Etxebestek in zittun hok in 'ta geo.
'Ta geo hor kampoko jendia 'ta klaro, hor posible zun jendia torri zen itxi hoita. Hemengo Aldapa Beku hoita. 'Ta ordun interina hasi zian. 'Ta bazian hemen sukalde batian hiru famili.
-Bai.
-Hemen guk ez giñun aguantatuko igual. Hiru famili! Klaro, itxia hartua 'ta bakizu. Geo itxia patu zutenian, bialdu zittuzten eta berak eta oaiñ lanea, hirutik bi lanea faten dia.
-Oain itxia saltzeko asko do hemen Altzibarren.
-Oaiñ Altzibarren asko do.
-Hamar bat eondo 'ia.
-Hamar aiña bai?
-Bai igual, igual.
-Eta haik torri zinak euskara ikasi ez. Zuek kastillanoz ikasi ber?
-Euskaraz ikasi, umiak bai euskaraz ikasi. Biño beak ezta pentsatu 're! Bua!
-'Ta zuek non ikasi zenuten kastillanoz?
-E?
-Zuek kastillanoz non ikasi zenuten? 'O nolatan?
-Kastillanoz, gu Aranon eskolan ibillitzen giñanian maistra zar bat genun. 'Ta harrek zun nieto, illoba bat, be semiana. 'Ta harrei erdaraz itten 'ta gui euskaaz. Guk erdaaz ikasi nahi 'ta gui euskaaz.
'Ta guk nola ikasiko genun ba? Ezin giñun ikasi erdaaz. 'Ta geo erdaaz, hemen holaxe zetu 'ta hasi 'ta zea. Uaiñ 'e ongi ez! Zea, hola, kontinuamente gauzak enteintzeko 'ta zea.
-Uaiñ 'e fallo haundiyak itten ttugu.
-Biño defenditzeko aiña bai! Defenditzeko aiña bai.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:48:03 - 0:51:02 (2' 59'')
Laburpena Altzibar asko aldatu da. Etxe asko egin dira beraiek etorriz geroztik. Jende asko etorri zen kanpotik. Etxeetan lan egiten hasi ziren emakume etorkinak. Sukalde batean hiru familia. Etorkinek euskaraz jakin ez eta beraiek gazteleraz ere ez.

Etorkinak

Transkribapena

- 'Ta izeba 'ta euskaraz aiko zin eakusten?
- Bai, bai, dena, dena. Erdaraz zen ordun... gerran ikasi zen erdara ikasi zena. Iñork e'genikiken erdaraz. Iñork 'e ez. Ne izeba horrek bazakiyen erdaraz neska
gaztia zelako, gaztina izaki 'ta neskame eon, 'ta horrek, Lexaka saten yogunan ama Maria horrek, horrek erdaraz ongi zakiyen, ne izeba horrek. Hoi ne attan arreba zen. Erdaraz ongi zakiyen. 'Ta ordun bakizu: jartzen zuten dizionayua
erdaraz 'ta euskaraz, galdera bat erdaraz itten zizun 'ta bestia euskaraz 'ta hura (miatu) 'ta ikasi miño ze saten zuten ez genikiula. Nei saten zin: "Hoi denak baakizkizu zuk 'ta ez dakit zengatik ez zun erdaraz hitz eitten" ne baitan: "Bai
galdera bat erdaraz itten zizun 'ta bestia euskaraz 'ta hura (miatu) 'ta ikasi miño ze saten zuten ez genikiula. Nei saten zin: "Hoi denak baakizkizu zuk 'ta ez dakit zengatik ez zun erdaraz hitz eitten" ne baitan: "Bai bazekiñet miño... hoik elkarrekin juntatu in ber dia".
bazekiñet miño... hoik elkarrekin juntatu in ber dia". Guk ikasi genun pizarra gerrako denbun ikasi genun geo, dena kastillanua baizen hemen torri zena, dena.
- 'Ta bertu itten gañea ez?
Guk ikasi genun pizarra gerrako denbun ikasi genun geo, dena kastillanua baizen hemen torri zena, dena.
- 'Ta bertu itten gañea ez?
- Bai, bai. Hola euskara... kuidadito!
- Zu gotzen al za hola kalin norbaittek harrapatu euskaraz hitz eitten 'ta...
- Ez, ez, ez.
- Ez za gotzen?
- Errespetua... hortako ber zen muy carlista, muy franquista galezitzeko kalin 'ta hola, ez.
- Ez zun iñork... gue inguruan behintzat iñork ez zun izandu holako... 'ta nik e ez
nun izandu iñone. 'Ta sate 'ut ba, geo ikasi geniñen guk 'e kastillanua ikasi genun pizarra reketikin 'ta... 'Ta geo nik 'e asko in nun bakaillo fabrikan... larogeitikan hiru bakarrak giñan euskaldunak. Denak kastillanuk.
- Berko ikasi!
- Bai, berko ikasi. Uker 'o zuzen.
- 'Ta bestik zer zin kanpotik torriyak?
- Bai extremeñua, andaluza... hor kantidadia baizen Errenteian. Oaiñ, derecho cocina 'ta oaiñ gehinak bakotxak ben itxiak ttuzte, ya hemengo iñak dozte, ya nekin lana in duten emakumik. Asko e'iñet ikusi ez, miño... 'Ta beste batzuk in zittuzten sos
'Ta beste batzuk in zittuzten sos batzuk, hemen itxiak eosi zittuzten, saldu hemen diru galantin 'ta ben herriyan etxe txar...
batzuk, hemen itxiak eosi zittuzten, saldu hemen diru galantin 'ta ben herriyan etxe txar...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:02:40 - 0:05:00 (2' 20'')
Laburpena Erdaraz gerran ikasi zuten, etorkin asko etorri baitzen, eta euskara galarazita zegoen. Etorkin asko hartzen ziren etxeetan 'derecho cocina' deitzen zen eran. Hika.

hizkuntz ohiturak

Transkribapena

Nor Jesus Camarero-Nuñez Sorondo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-139
Pasartea 0:42:52 - 0:44:58 (2' 06'')
Laburpena Eskolan erdaraz ikasten zuten, baina haien artean euskaraz hitz egiten zuten. Mutilak lagun artean euskaraz aritzen ziren baina neskak aldiz erdaraz. Oiartzunen euskara ongi mantendu zela esaten du. Etxean erdaraz hitz egiten zuten haien artean. Anaiarekin euskaraz. Igantziko egoera.

Udaran ere eskolara

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:31:28 - 0:32:45 (1' 17'')
Laburpena Udaran Oiartzunen segitzen zuten eskolan. Oiartzungo maistra batek klase partikularrak ematen zituen. Anekdota: boina vacia = zapelutsa.

eskola hizkuntza

Transkribapena

Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 0:46:31 - 0:47:52 (1' 21'')
Laburpena Mendinzarren eta mojetan euskaraz ikasten zuten. Maisuarekin 10 urterekin erdaraz. Haiek zalditegian ondoan erdaldunak zituzten eta haiei entzunez bazekien zerbait.

Kastillano burro

Transkribapena

- Han ibiltzen giñan attakin. Mendiolako gaiñ hoitan barrena. Muti kozkorra gu beti, attakin, bai. 'Ta geo handik aurrea, pues... Leno san 'utena, zea, torri giñan honea, gerra ondorian, hemen osabak eta hil zienian 'ta... Ama ez zen oso gustoa torri, biño...
- Hua hara (...)
- Bai, hua hamalau urtekin jon 'ta beti han, harako baizon. 'Ta... Pues... Geo honea torri 'ta hementxe, kastillano burro batzuk saten ziuten 'ta...
- Ez zenekiten euskeraz?
- Bai, bagenakigun, biño gu ordun geunden deneta kostumbratua denea. Uan atta 'ta amakin 'ta guk beti euskeraz hitzeitten genun, biño guk senidiak alkarrekin kastillanoz beti.
Anai zarrenak 'ta biyek behintzat, guk, beti kastillanoz. 'Ta "kastillano burro hemen dia oain 'e, kastillano burro" 'Ta barriyo (erdiya) 'ta... Geo kasillanoz dena aztu guri!
- (...)
- Geo (dena aztu). Holaxeko kontuak genittun ordun.
- Ama nolatan zen hemendikan jona?
- E?
- Nolatan jon zen ama neska kozkortan hara?
- Hoik... zea, Arzaktar hoikin... Harren attona bat bazen, Pedro Joxe 'ro 'ta... Hua zerbatte zea zuten, familiarra 'ro, zerbatte, gue lengo zarretatikan. 'Ta ama jon zen hara neskame.
Hamalau urtekin Altomirakruza. 'Ta hola. Geo ni... Beno, geo ni handikan honea noix nahi tortzen nitzan, zea Altxikiko Maitxokin. Geo, Altxikiko horren ama, Maixte, zea zen, gue aman amautxiya 'ro nola saten da? Amautxiya.
- Bai, bai.
- 'Ta geo Maitxo hoi 're, zea gue amakin hara... Gue amak hara eamaten zun. Axaldin bizittua zen hoa, Axaldikua... Harren alabak 'e badia ba, Axaldin?
- A. Bai!
- Pues Maitxon alabak. 'Ta hoik... Hoin erretratuk banittun nik hemen leno 'ta ez dakit zenek eaman 'zkigun, Altomirakruzko batek denak. Gure gazte dembora han ibiltzen zin kuadrillanak eta hoinak eta.
Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:08:11 - 0:10:21 (2' 10'')
Laburpena Gerraren ondoren, Etxeberriko osabak hil zirenean etorri ziren Karrikara, Donostiatik. "Kastillano burro esaten ziguten...". Bera noiznahi etortzen zen Altzatxikira. Altzatxikikoekin harreman handia zuten Etxeberrikoek. Nuisnai.