Mezak

Kanpaiak, serorak, kantak, errosarioa

Meza

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 0:45:49 - 0:48:08 (2' 19'')
Laburpena Goizean seietan hasten zen lehenengo meza eta azkena hamarrak aldera izaten zen. Hamar bat apaiz baziren Oiartzunen. Dena latinez egiten zuten. Herritarrak joaten ez baziren, konfesatu egin behar izaten zuten, bekatu zelako. Baserritar gehienak goizeko seietarako joaten ziren mezatara. Beharraren arabera joaten ziren konfesatzera: igandero, astero, hilero... Ez baziren urtean behin konfesatzera joaten, txartelean agertzen zen.

Aldarera begira meza ematen

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-133
Pasartea 1:45:30 - 1:47:03 (1' 33'')
Laburpena Apaizek aldarera begira eta latinez ematen zuten meza. Goizeko seiretarako joaten ziren mezatara jaiero.

Igandeak, meza bai eta erosketa ere bai

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:18:49 - 0:19:42 (0' 53'')
Laburpena Igandero nahitaez jaisten ziren mezatara. Baina, behin herrira jaitsita igandetan erosketak egiteko aprobetxatzen zuten. Dendariek igandeetan saltzen zuten gehien.

Elizara

Transkribapena

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-090
Pasartea 0:33:40 - 0:35:45 (2' 05'')
Laburpena Elizara Oiartzungo plazara joaten ziren. Goizeko 5etarako mezetara etortzen ziren. Baina, orain ez da hala izaten. Bera zaharren egoitzan dago eta han monjak ematen dute meza. Apaizak kalean, Altzibarren eta Arraguan eman behar duelako.

Elizaren eragina

Transkribapena

- Ezauna 'ta baldin baa jongo dia, biño bestela jende gaztia...
- Bestela ez.
- Ez.
- Biño len 're hoixen zen, biltzen zen tokiya hoixen zen.
- Bai, bai, bai, bai, eliza 'ta geo gaiña ez genun izaten... Oaingo aukera 'zu. Guk launakin elkartzeko 're. Oan telefonua bazu, ez? Eta telefonun birez "Hor non zozte? Hor zozte?" "Pues banijua" 'Ta... Biño leno oain non 'e dia haik, non ibilliko 'te dia 'ta ezta ezta ideikan 'e.
- Karo.
- Eliza bai, eliza bai. Luixtarrak dila, Hijas de María zela... Beno, denak eliza. Elizako funtziyua zen dena. Bezperak zila... Dena, dena eliza!
- Dena, bai. Zea guziya markatzen zun, ez?
- Bai, bai, bai, bai. Kale inguru guziya béak markatzen zun elizak. Bai.
- 'Ta zu ibilli ziñan orden batin 'o?
- Ez.
- Luixtarra 'ro zerbatte?
- A, Luixtarretan bai. Luixtarretan... Eske denak pasa giñan Luixtarretatikan.
- A karo.
- Denak. Erari hartan pes Luixtarrak zinta bat jartzen zizuten 'ta zazpitako mezetan zen Luixtarrana 'ta hoi bai, Luixtarrana...
- 'Ta geo eziñ zen dantzik iñ 'o dantza inta kendu 'o...
- Bai, ni akortzen naz urte batin Iturriotzen dantzan billi 'ta, neskakin dantzan billita Luixtarretikan bota 'ta! Bai, bai, bai. Bai, 'ta geo joe hemen kontrola gaitza ibiltzen zuten.
Geo urtero in ber zaten zen, obligaziyua zen zea komulgaziyua urtian behiñ, biño ordun txartela maten zuten 'ta komulgatzea joten ziñanin txartela bota ber zenun, han utzi ber zenun, elizan, bandejan, 'ta ez baziñan jon, elizak ya kontrolatzen zizun ez ziñala jon.
'Ta nik sekula ez nun botzen, e! Ne artin "Badakizute, ikusten nazute joten nazela asike ez 'zute ne txartelan berrikan" 'Ta ez niyon bota sekula. Hartu bai, biño bota ez. 'Ta geo baserritarrak ben zea hoixe zuten "Zokorra saldu berko 'yeu? Ya ardiyak (...) ai 'ttuk eta jon berko 'yeu" Hola izaten zen. Bai.
- 'Ta beldurra 're bai. Karo, eliza len (...)
- Bai, bai, bai, bai. Apuntatu itten zuten e!
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:23:50 - 0:25:50 (2' 00'')
Laburpena Lehen, lagunekin elkartzeko aukera ere mezatan izaten zen. Ez zegoen telefonorik orain bezala. Elizak markatzen zuen egutegia. Urtean behin jauna hartzeko obligazioa zegoen; txartela ematen zuten kontrolatzeko.

Igandeetan: meza eta enkarguak

Transkribapena

- Baserritarrak iandetan aprobetxatuko zun inkargo guziyak 'ta itteko.
- Hoi da, hoi da.
- Denda guziyak 'ta erekiyak eoten 'men zin, ez?
- Dena erekiya, dena. Tabernak goizin erekitzen zin bostetako. 'Ta guk 'e barbeiya bostetako erekiya eukitzen genun. Ate joka kan kan kan 'ta urrutikuk aurrena, Larrazaaletik eta. Haik aurrena. Jakiña nik ez dakit noiz erretiratzen zin 'ta haik lendabizi. Haik seitako mezeta, illia moztu,
bizarra moztu 'ta gosai txikiya iñ 'ta mezeta. 'Ta geo itxea joteko presik ez zuten izaten askok ez. Jakiña ordun (jendia)... Biño goizin torri eliza. Goizin seitako mezetan ez zen tokiyik izaten ezta orratz bat sartzeko 're. Ez zen izaten tokiyikan. Ni 're seitako mezeta joten nitzan 'ta
geo atta betzitakoa 'o hamarretakoa 'o moldatzen zenian 'ta txandatuz. Biño jendia ordun eliza! Kamionak Txikierditik eta Gurutzetik eta kamionin jendia. Kamiona kargatu 'ta...Bai, jendik uaiñ biño arrakasta gehiyo zun elizak ordun!
- Hautsa gutxi zun ordun, armiarma sariak 'e...
- Bueno bueno.
- Jo!
- Elizan ordun (joerik hartzen). Aste Santuk eta bueno!
- Bai.
- Gaur eliza jendia joten da entierrota. Gaiñontzin elizak hustu dia. Hustu dia erabat.
- Bai, 'ta joten dena jende zarra.
- Jende zarrra, bai, bai, bai.
- Gaztia gutxi.
- Bai, bai 'ta...
- Zerbatte in berko 'ute 'o...
- Intierrua baldin bada gaztia, be ezauna 'ta...
Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:22:30 - 0:23:50 (1' 20'')
Laburpena Igandeetan, dendak eta tabernak irekita egoten ziren. Baserritarrak orduan etortzen ziren kalera, goizeko 6etako mezara, eta orduan aprobetxatzen zuten enkarguak egiteko. Goizeko 6etako mezan ez zen orratzik sartzeko tokirik ere izaten. Txikierditik eta Gurutzetik kamioietan etortzen zen jendea.