Elizaren eragina

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:23:50 - 0:25:50 (2' 00'')
Laburpena Lehen, lagunekin elkartzeko aukera ere mezatan izaten zen. Ez zegoen telefonorik orain bezala. Elizak markatzen zuen egutegia. Urtean behin jauna hartzeko obligazioa zegoen; txartela ematen zuten kontrolatzeko.

Transkribapena

- Ezauna 'ta baldin baa jongo dia, biño bestela jende gaztia...
- Bestela ez.
- Ez.
- Biño len 're hoixen zen, biltzen zen tokiya hoixen zen.
- Bai, bai, bai, bai, eliza 'ta geo gaiña ez genun izaten... Oaingo aukera 'zu. Guk launakin elkartzeko 're. Oan telefonua bazu, ez? Eta telefonun birez "Hor non zozte? Hor zozte?" "Pues banijua" 'Ta... Biño leno oain non 'e dia haik, non ibilliko 'te dia 'ta ezta ezta ideikan 'e.
- Karo.
- Eliza bai, eliza bai. Luixtarrak dila, Hijas de María zela... Beno, denak eliza. Elizako funtziyua zen dena. Bezperak zila... Dena, dena eliza!
- Dena, bai. Zea guziya markatzen zun, ez?
- Bai, bai, bai, bai. Kale inguru guziya béak markatzen zun elizak. Bai.
- 'Ta zu ibilli ziñan orden batin 'o?
- Ez.
- Luixtarra 'ro zerbatte?
- A, Luixtarretan bai. Luixtarretan... Eske denak pasa giñan Luixtarretatikan.
- A karo.
- Denak. Erari hartan pes Luixtarrak zinta bat jartzen zizuten 'ta zazpitako mezetan zen Luixtarrana 'ta hoi bai, Luixtarrana...
- 'Ta geo eziñ zen dantzik iñ 'o dantza inta kendu 'o...
- Bai, ni akortzen naz urte batin Iturriotzen dantzan billi 'ta, neskakin dantzan billita Luixtarretikan bota 'ta! Bai, bai, bai. Bai, 'ta geo joe hemen kontrola gaitza ibiltzen zuten.
Geo urtero in ber zaten zen, obligaziyua zen zea komulgaziyua urtian behiñ, biño ordun txartela maten zuten 'ta komulgatzea joten ziñanin txartela bota ber zenun, han utzi ber zenun, elizan, bandejan, 'ta ez baziñan jon, elizak ya kontrolatzen zizun ez ziñala jon.
'Ta nik sekula ez nun botzen, e! Ne artin "Badakizute, ikusten nazute joten nazela asike ez 'zute ne txartelan berrikan" 'Ta ez niyon bota sekula. Hartu bai, biño bota ez. 'Ta geo baserritarrak ben zea hoixe zuten "Zokorra saldu berko 'yeu? Ya ardiyak (...) ai 'ttuk eta jon berko 'yeu" Hola izaten zen. Bai.
- 'Ta beldurra 're bai. Karo, eliza len (...)
- Bai, bai, bai, bai. Apuntatu itten zuten e!