Baserria / Kalea

Herria vs. Auzoak; lana baserritik, auzotik kanpo, kalera bizitzera, herritarrekin harremana, janztetxeak

Kaletarrak eta baserritarrak

Transkribapena

-Hantxe ai giñen 'ta kentze 'izkiguten erramu 'ta erramuburua 'ta. Kalin, beti kaletarrak oso, beldurrak gu. Kobarde samarrak 'o giñan 'ta ez giñan enfrentatzen haikin. 'Ta eozin gauza ...
-Ez, ez. Ezin baldin bada saten dute oan, bai oan gaixtuak. Biño leno 're bazin e! Nik ez dait oan bezela kutxillukin 'ta ez
-Biño gaur.
-Biño harriyakin 'ta!
Aldian ibiltzen zittuzten mutikozkorrak izaten zin batin 'ta bestin.
-Gaur, berriz, bakizu baserrikumia 're kalea joten da eskola 'ta dena berdin, dena berdin.
-Bai, oan ya ...
-Gaur ez da, ezta pentsatu 're gaiñea! Nik gue aitta zenai aittu izandu yot: "Kaletarrakin borrokan ez hasi hoik malizi asko izaten ttek 'ta!"
Ttikiya nitzala hoi. "Kaletarrakin borrokan 'ta ez hasi, hoik malizi asko izaten ttek!"
-Bai, miño geo baserrikuk 'e beste malizi klasia 're bai!
-Bai... Biño hara!Kobardik. Oso difentik giñan. Bai. Beti eleantexio jantziyak 'e kaletarrak 'ta. Nola sango zaittut...
-Karo, 'ta iruittu 're gehiyo zila iruittuko zizuten. Geo
-Bai, hoi 're izango zen berbada. Difentexio zila iruitzen.
-Beti zeaxio...
-Erekiyuo. San nahi nuke (...) Gu zeaxio, umia gutxi ateria baldin bazu, aizu! Beti...
-Oan berriz jaiyo orduko guardeira. Eta hiru urtekoz eskola. 'Ta bueno oan.
-Oso difente da.
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-058
Pasartea 0:03:29 - 0:05:00 (1' 31'')
Laburpena

Kaletarrekin borrokan ez hasteko esaten zien aitak, malizia handia izaten zutela haiek eta. Hika.

-

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:42:02 - 1:45:47 (3' 45'')
Laburpena Senar-emazteak Iturriotzen bizi ziren. Gero baserrira mugitu ziren. Auzoan bizi zirela, harategirako ganadua edukitzeko baserri bat nahi izan zuen gizona. Baserri zahar bat erosi zuten eta hura berritu zuten.

Bidagurutzetatik kalerako bidea

Transkribapena

-Zuek gaiñekun zer zenuten joera san nahisut, kalea 'ta nondikan joten ziñazten?
-Gu kalea itxetikan Birauztatikan bera, Birauztak nik uste dut dula izena Bidegurutzeta.
'Men du izatez. Biria hara eta geo itxetikan atetzen dena beste ailleka hola itten duna. Gu atea itxetikan eskoitara goitikan bera erreka bera jetsi, erreka bat do, bian.
Iya harrei, erreka harrei seittuaz kamiyoa atea bittartian. Kamiyoa atetzian ezkerretara hartu 'ta.
-Auztiko erreka?
-Bai. Auztiko erreka.
-Ze gaiñekun zuek zer zenuten Errentei ailleka gehiyo 'o kale ailleka 'o segun zerta 'o?
-Bueno guk eskolako 'ta zeakin hasi giñanian dena, dena Oiyartzunea itten genun gue itxetikan.
Gu hogei bat minutuan 'o sartzen giñan zeara.
-Killikupian pelotan aitzea.
-Kontsejupin.
-Bai, Killikupian, Kontsejupian. Killikupia ez al ziyoten esaten?
-Bi dia.
-Ba... Hoik denak 'e hor dia zeak
Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:28:40 - 0:30:00 (1' 20'')
Laburpena Bidagurutzetakoak kalera joaten ziren eskolara eta baita gainerakoetara ere. Auztegi errekaren ondotik.

Transkribapena

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-062
Pasartea 0:10:20 - 0:12:30 (2' 10'')
Laburpena Eztulka. Paper fabrikaz; han sartu giñuzten. Semea etorri da.

Errenteriako paper fabrikan

Transkribapena

- 'Ta zuek baserri haundiya al zenuten? 'O gehiyena errotakin aitzen ziñazten?
- Bueno, baserriya bezela haundiya ez zen. Bos behi 'ro hola. Bai, bai. 'Ta geo gaiñekuak hazi ahalin, 'o martxa hartu ahalin lanea. Papeleran lau anai aittu giñan, e! Lau anai aittu giñan.
- Gazteik hasiko ziñazten?
- Bai! Beno! Nik zembat urte izango nittun? Ba ez dakit ba! Hamasei bat urte 'o! Hasi nitzanin ni.
- Gazteik hasten ziñazten lanin, e!
- Gazteik, gazteik, gazteik. Bai, bai, behiñ hamabost hamasei urtekin lanea. Bai. Lau anai papeleran aitzen giñan.
- 'Ta haik zer zin, zu biño... Haik 'e auro hasiko zin?
- Gaztiena ni lautan.
- Ordun zu hasi ziñeneko, hoik hasiyak?
- Geo bosgarrena arotz... Arotzeiyan hasi zen, Errenteiyan. 'Ta geo gaztina Saastian hua 're lanea.
- Denak lanea.
- Denak lanea.
- Berko.
- Hoixe! Jango bazen!
- 'Ta papeleran pintxe 'ro hasiko ziñan ba zu!
- Pintxe, bai. Pintxe hasi ber. Geo bakantiak zinian beti: "Hi! Ni hemen nak, e!" 'Ta hola. Geo suertia duena, empleatu itten zen. Bestik berriz, empleatu behiñ ez. Sei beti lanin!
Biño, beti izaten zin hamazortzi, hamar laun han jabe, maixo itten zuna.
- 'Ta ze aittu ziñan papeleran jubilatu arte?
- Nola jubila...?
- Papeleran ze aittu ziñan? Urte pilla bat aiko ziñan!
- Urte asko! Papeleran! Soldao jon nitzanin papeleran...
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:08:10 - 0:10:20 (2' 10'')
Laburpena Baserri bezala, Ugarte Errota ez zen handia eta lau anaia Errenteriako paper fabrikan hasi ziren lanean. 16 urterekin hasten ziren lanean.

Azal txuria, modan

Transkribapena

- Mendira joteko 'ro.
- Bai, e?
- Bai. Bai, bai.
- 'Ta zea, e... Geo beste moda zen txuiya izatia.
- Bai, txuiya izatia.
- Lan errak, ez?
- Bai. Ez dakit nondik erosten zin lastozko zapelak. 'Ta uandikan 'e lastozko zapela haiken azpitikan jartzen zittuten zea... Zapi bat. Eta anaiyan alkandora jantziko baldin bazuten 'e manga luzia arropa eta guaintik.
- Belartan igual kriston berua...
- Eta albarkak eta galtzerdiyak. Eta dena zertikan, eta baserritarrak ez zila erakutsi nahi zutelako! Biño ya gu ez. Ya guk ez genun holako komplejoikan. Guk nahikua genun aurrekui...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:28:00 - 0:29:00 (1' 00'')
Laburpena Gaur egun beltzarana egotea dago modan, baina, gure aitona-amonen garaian, azal txuria izateak fintasuna erakusten zuen. Baserriko neskatxak eginahaletan aritzen ziren txuri mantendu eta kaletarrak emateko, baita horretarako egosiko baziren ere.