Errenteriako paper fabrikan

Primary tabs

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:08:10 - 0:10:20 (2' 10'')
Laburpena Baserri bezala, Ugarte Errota ez zen handia eta lau anaia Errenteriako paper fabrikan hasi ziren lanean. 16 urterekin hasten ziren lanean.

Transkribapena

- 'Ta zuek baserri haundiya al zenuten? 'O gehiyena errotakin aitzen ziñazten?
- Bueno, baserriya bezela haundiya ez zen. Bos behi 'ro hola. Bai, bai. 'Ta geo gaiñekuak hazi ahalin, 'o martxa hartu ahalin lanea. Papeleran lau anai aittu giñan, e! Lau anai aittu giñan.
- Gazteik hasiko ziñazten?
- Bai! Beno! Nik zembat urte izango nittun? Ba ez dakit ba! Hamasei bat urte 'o! Hasi nitzanin ni.
- Gazteik hasten ziñazten lanin, e!
- Gazteik, gazteik, gazteik. Bai, bai, behiñ hamabost hamasei urtekin lanea. Bai. Lau anai papeleran aitzen giñan.
- 'Ta haik zer zin, zu biño... Haik 'e auro hasiko zin?
- Gaztiena ni lautan.
- Ordun zu hasi ziñeneko, hoik hasiyak?
- Geo bosgarrena arotz... Arotzeiyan hasi zen, Errenteiyan. 'Ta geo gaztina Saastian hua 're lanea.
- Denak lanea.
- Denak lanea.
- Berko.
- Hoixe! Jango bazen!
- 'Ta papeleran pintxe 'ro hasiko ziñan ba zu!
- Pintxe, bai. Pintxe hasi ber. Geo bakantiak zinian beti: "Hi! Ni hemen nak, e!" 'Ta hola. Geo suertia duena, empleatu itten zen. Bestik berriz, empleatu behiñ ez. Sei beti lanin!
Biño, beti izaten zin hamazortzi, hamar laun han jabe, maixo itten zuna.
- 'Ta ze aittu ziñan papeleran jubilatu arte?
- Nola jubila...?
- Papeleran ze aittu ziñan? Urte pilla bat aiko ziñan!
- Urte asko! Papeleran! Soldao jon nitzanin papeleran...