eskoi

Primary tabs

Forma mugatua: 
Eskoiya
Kategoria gramatikala: 
Izena
Batuan: 
Eskubi
Esanahia: 
Gazteleraz: 
Derecha
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi- Karrikako eskola? Ez. Karrikan sartu 'ta han Presondo 'ta ba al dakizu zuk nun din? Presondo biño behexio, eskoita. Uaiñ han ne illoba bat bizi da itxi hartan, eskola genun hartan. Han eskoita izaten zen eskola. Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi- Urruti gelditzen da e? Ez pentsatu, Emita. Ui, ni eun batin izutu nitzan asko. Asko gañea e. Banijun, bazkalondo bat zela uste'ut, eta banijun 'ta, kuak eta kuak eta kuak eta kuak hola sumatzen nittun birian... konpaziyo batea, ni banijun hola 'ta eskoitako zea batin,Zalakain Irastortza, Roxario
Aipamena ikusi- 'Ta non zen? Ze kolejiyo zen?
- Hoiy, Ategorrietatik beroxio eskoita Colegio San Inacio. Ordun jesuitak zin.
- Oaindik han da, ez?
Lekuona Artsuaga, Enrike
Aipamena ikusihondatu itten zin 'ta saten zigun: "Bueno, hamabost eunin baldin battuzute, eskoiya ezkerrea 'ta ezkerra eskubiyan jarri!" 'Ta beste hamabost eunin.
- Zolua ez itteko.
Iñarra Lizaratzu, Manuel
Aipamena ikusi-Farmaziya bazen, beko drogeiyan.
-'Ta geo miñez jarrita 'ta ospitalik eta ez zin izango...
-Ospitalak bazin, ospital mateo. Groseku hontan. Oango ambulateiyan parin eskoita. 'Ta beste klinikan batzuk 'o ospitala 're 'zan ingo zen. Atotxako gaiñ hortan 'de bada bat 'ta!
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-A... Oan otia den hoi?
-Bai, 'ta pagoiy hau eskoiko ailleka. Horrek bau be zea, be bertsua. Pauko errotan errotan eoten zen, Pauko errotan eoten zena zen frantzesa izatez. Eta bada kanta.
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiHola gelditzen naz, e! Batzutan.
- Bai.
- Taberna nola famosu hoi neska, eskoiku hoi!
Iragorri Iriarte, Frantxiska
Aipamena ikusi'Ta hor eskoiko ailleka birexionda ttiki bat 'ta geziyan azpiyan barrena, horrexeiño jon 'men zin tar-tar, tar-tar, tar-tar. 'Ta ondoko eunin jon 'ta 'kusten arrastuk, haimbeste animali pasik 'ta loiya 'ro lurra zen lekuan 'e bai 'ta arrastoik 'ta bat 'e ez. Bat 'e ez.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusi- Bai. Denetik. Geo, maldaxka 'ro hola da 'ta malda hai denak frutaz betiak izaten zin.
- Hoi zer zen, kamiyun beste ayeka?
- Bai, bai. Karrikalde guzela, kamiyun eskoita.
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi-Joe...
-Aitxulein direziyun 'o hola zen zakur hua eroiya. Aitxuleiko eskoi xamarrea, eskoi xamarrea.
Pagadizabal Artola, Joxe
Aipamena ikusi'Men du izatez. Biria hara eta geo itxetikan atetzen dena beste ailleka hola itten duna. Gu atea itxetikan eskoitara goitikan bera erreka bera jetsi, erreka bat do, bian.Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Aipamena ikusi-Bai... Handik dena mandobiria. Geo bazen Otraizko hortatik joten zena atzez bestia Zaira, Zaiko gaiñin barrena Larrezabal eskoira utzi, Txarain barrena, Urraireko lepoa. Urrairea atetzen zen.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiHerrira guzela eskoita. Guardia zibillan kaxeta bat zen.
-Zer zen itxe?
-Itxia. Kaxeta ttiki bat, guardia zibillak eoteko tokiya, itxia 'ta ezer ez, guardia zibillak eoteko haimbeste.
Etxeberria Olaziregi, Joxepa