Kaletarrak eta baserritarrak

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-058
Pasartea 0:03:29 - 0:05:00 (1' 31'')
Laburpena

Kaletarrekin borrokan ez hasteko esaten zien aitak, malizia handia izaten zutela haiek eta. Hika.

Transkribapena

-Hantxe ai giñen 'ta kentze 'izkiguten erramu 'ta erramuburua 'ta. Kalin, beti kaletarrak oso, beldurrak gu. Kobarde samarrak 'o giñan 'ta ez giñan enfrentatzen haikin. 'Ta eozin gauza ...
-Ez, ez. Ezin baldin bada saten dute oan, bai oan gaixtuak. Biño leno 're bazin e! Nik ez dait oan bezela kutxillukin 'ta ez
-Biño gaur.
-Biño harriyakin 'ta!
Aldian ibiltzen zittuzten mutikozkorrak izaten zin batin 'ta bestin.
-Gaur, berriz, bakizu baserrikumia 're kalea joten da eskola 'ta dena berdin, dena berdin.
-Bai, oan ya ...
-Gaur ez da, ezta pentsatu 're gaiñea! Nik gue aitta zenai aittu izandu yot: "Kaletarrakin borrokan ez hasi hoik malizi asko izaten ttek 'ta!"
Ttikiya nitzala hoi. "Kaletarrakin borrokan 'ta ez hasi, hoik malizi asko izaten ttek!"
-Bai, miño geo baserrikuk 'e beste malizi klasia 're bai!
-Bai... Biño hara!Kobardik. Oso difentik giñan. Bai. Beti eleantexio jantziyak 'e kaletarrak 'ta. Nola sango zaittut...
-Karo, 'ta iruittu 're gehiyo zila iruittuko zizuten. Geo
-Bai, hoi 're izango zen berbada. Difentexio zila iruitzen.
-Beti zeaxio...
-Erekiyuo. San nahi nuke (...) Gu zeaxio, umia gutxi ateria baldin bazu, aizu! Beti...
-Oan berriz jaiyo orduko guardeira. Eta hiru urtekoz eskola. 'Ta bueno oan.
-Oso difente da.