-

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:42:02 - 1:45:47 (3' 45'')
Laburpena Senar-emazteak Iturriotzen bizi ziren. Gero baserrira mugitu ziren. Auzoan bizi zirela, harategirako ganadua edukitzeko baserri bat nahi izan zuen gizona. Baserri zahar bat erosi zuten eta hura berritu zuten.

Transkribapena

-Miño zuek orduan Iturriotzen bizi ziñazten?
- Bai gu Iturrotzen bizi giñan.
- Miño oain hemen bizi zea baserri berrittuan
- Bai geo
- Oseake geo etorri ziñan honea?
- Gio honea
- Harateiya itxi eta geo
- Ez, harateiya itxi biño lenuo torri giñan, heme bizitzen jarri giñan
In genun go gizonai gustatzen ziyon aziendak onak ibiltzia, 'ta baserritan batzutan flako xamarrak eta "Hoi kendu in ber dit eta kendu in ber dit!" eta "-Hiltzeko eta - Hitzeko ez ziok oandik hoi pronto"
Gustatzen ziyon gizenak, 'ta nahi izaten zun baserriya, zar bat, azindak goernatzeko
- Hazitzeko han
- Bai
Hola flako xamarrak o' harrapatzen bazittun hoi kartzen baziun han jarri 'ta hillabete pare bat o' gizendu 'ta hola.
'Ta hor nola ez zon ezer e' 'ta geo san genun " Ba baserri zar bat tokatuz kio" 'ta in ziun hau tokatu. Hemen baserri
'Ta zarra zen, oso zarra. 'Ta kuadra 'ta jarri nahi genun azindantzako 'ta san ziun ieltseruk " O kastua haundiya ingo 'uk 'ta geoko ez dik ezer 'e baliyo. 'Ta nik hie tokiyan ingo nikek bota 'ta berriya in" san ziyon.
'Ta botata berriya in 'ta san zun dena ba itten ez bagenun, 'ta geo alaba 're konforme zen ba, san genun honea geo, miño aurrena in genun 'ta
ba, exkeletua in genun geo itxia in genun polliki-polliki eta san genun ba itxita eongo da 'ta geo pixkaka pixkaka ta ieltseruk e' lan asko zutela 'ta beno,
kuadra jarri genun azindantzako hola suertatzen bazen 'ta beno, gio terreno puxkat bai 'ta ba bertan 'ta geo pentso pixko'ta eta ingo genula.
Hala jarri genun 'ta behia 're tokatzen ziun txokorra 're bai 'ta bertan tortzen giñen geo ni goernatzea 'ro bestela gizona zea harateiya ixten zunin, 'ta beno.
'Ta gio jakiña lan asko suertatzen ziun denin han hemen hor, itxian e' in ber ta san genun ba, etsi-etsiyan, bukatu 'ta bizitzea honea. 'Ta alaba 're konforme.
'Ta beno, hala behintzat handik hiru bat urtea 'ro bukatu genun 'ta in giñan torri bizitzea, ta hemen bizitzen jarri 'ta ixtanteko infartua man ziyon 'ta bukatu zen.
- Oseake ordun harategiya itxi 'ta
- Bai nione langillia ber nun, prepatzeko ber nun,
- Zenbat urte zenittun zuk ordun?
- Zer gizona hil zenin
- Harateiya itxita
- Harateiya itxi genunin izango nittun berrogeita hamabost bat urte o' hola.
- Bai hamalau hamabost izango nittun, horra.